Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5408

LEHIAKETA, EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden birusen kontrako sistemak berritzea kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 029/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden birusen kontrako sistemak berritzearen kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: EAEko hainbat ikastetxe publiko.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esleipenaren jakinaraztetik aste batetara, betiere behin betiko fidantza ordaindu ondoren.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztirako zenbatekoa: 104.400,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 4koa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) Web orria: www.euskadi.net.

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2007ko urriaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko urriaren 15eko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2) Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2007ko abenduaren 31ra arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II, beheko solairua, -Sala 4-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2007ko urriaren 18a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen gastuak enpresa esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net o www.hezkuntza.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala