Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5407

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatik desahuzioari eta errentak erreklamatzeari buruz bideratutako 242/07 zenbakiko ahozko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 242/07.

Alderdi demandatzailea: Jose Miguel Arce Sagarduy.

Alderdi demandatua: Anna Vicent Arigbe.

Gaia: ordainketa ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioan, alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da, hitzez hitz honela dioena:

ZITAZIO ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor zitatzen den: Anna Vicent Arigbe, alderdi demandatua denez.

Helbidea: ezezaguna.

Zitazioaren xedea: Judizioko ikustaldira joatea. Horretaz gain, aurkako alderdiak eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, hark aurkezten duen galdera-sortari erantzutea (aurkeztutako demandaren eta agirien kopiak eransten dira).

Non azaldu behar den: Epaitegi honen egoitzan (Foruak 10, 48992 PK), Bistetarako 2. Sala.

Zein egun eta ordutan azaldu behar den: 2007ko urriaren 9a, 11:45etan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1) Bistara azaltzen ez bazara, desahuzioa deklaratuko da, beste izapiderik egin barik (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea —PZLb—, 440.3. artikulua).

Desahuzioa bertan behera utz daiteke, baldin eta demandan erreklamatutako zenbatekoak eta horiek ordaintzerakoan zor dituzunak bista egin baino lehen auzi-jartzaileari ordaintzen badizkiozu, auzitegian haren esku uzten badituzu (Banesto Taldearen 4790 0000 22 0242 07 kontu zenbakia; Banco Español de Crédito) edo gauza bera notario bidez egiten baduzu (PZLb; 22.4 eta 440.3 artikuluak).

Kondena-epaia ematen bada eta errekurritzen ez bada, 2007ko azaroaren 14ko 10:00etan burutuko du kaleratzea SACEk.

Hori gertatzen bada, hiri-finka okupatzen duenak aipatutako eguna baino lehen atera beharko ditu betearazpenaren xede ez diren gauzak. Ateratzen ez baditu, ondorio guztietarako, utzitako gauzatzat joko direla ohartarazten zaio.

2) Bistara zu zeu agertzen ez bazara, alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta zure deklarazioa onartzen bada, galdeketako egitateak —parte izanik zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak— onetsitzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3) Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).

4) Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunetan, aurkeztu ezin dituzun pertsonak zein diren jakinarazi beharko duzu epaitegi honetan, ikustaldian azaltzeko epaitegiak zita ditzan, lekuko edo peritu gisa, edo zure deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa egin ahal izateko, zitazioa egin behar zaien pertsonen xehetasunak eta inguruabarrak eman beharko dituzu.

Goragoko ohartarazpena gorabehera, baliatu nahi dituzun frogekin ikustaldian azaltzeko betebeharra errazte aldera, laguntzeko eska diezaiokezu epaitegiari, baldin eta PZLb-ko 381. artikuluko agiri bidezko froga bat edo lekuko bidezko froga bat —zuzenean aurkeztu ezin duzuna— proposatu nahi baduzu. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da bistaren egunean dokumentua eskueran egotea, eskabidea behar adinako aurrerapenaz egitea, eta froga hori, bere egokitasunaz ebatzitakoaren arabera, prozesuari batzea.

6) Jakinarazten dizugu ezen, judizioan, auzitegi honetan jarduteko legez gaitutako prokuradore bitartez eta abokatuaren laguntzaz azaldu beharko duzula (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

7) Ez baduzu baliabide nahikoa abokatua edota prokuradorea aukeratzeko, doaneko laguntza juridikorako duzun eskubideaz eta behin-behineko abokatu eta prokuradoreaz balia zaitezke. Hala ere, doaneko laguntza juridikorako duzun eskubidea ukatzen bazaizu, ordaindu egin beharko dituzu horien lansariak eta eskubideak (PZLb, 33.3 artikulua).

8) Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekua aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Getxon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko uztailaren hogeita bosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2007ko uztailaren 25eko Probidentziaren bidez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea burutzeko.

Getxo (Bizkaia), 2007ko uztailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala