Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5406

AGINDUA, 2007ko irailaren 12koa, Kultura sailburuarena, laguntzen deialdia egiten duena Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko (Niniak).

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuan eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuan dauden xedapenen arabera, Kultura sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte- eta kultura-jarduerak sustatu, sendotu edota hedatzeko eskumenak.

Hori dela eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jardun-arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo dugu Euskadiko ikus-entzunezko sektorea osatzen duten ikus-entzunezko obrak eta enpresak sustatzeko ekintzak bultzatzeko zenbait babes-neurri erabakitzea.

Agindu honen bidez, Niniak izeneko laguntzak arautzen dira, alegia, nazioarteko ikus-entzunezkoen merkatuan Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen presentzia babesteko helburua duten laguntzak.

Ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea, 2007ko ekitaldian zehar, nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea, jarraian adieraziko diren formulen arabera:

a) Babesa emango zaie nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatuetan parte hartzen duten enpresei; bidaia-poltsak emango zaizkie, II. kapituluan ezarritako terminoen arabera.

b) Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan, standak antolatuko ditu "Niniak" lelopean, bertan parte hartzen duten euskal ekoizle eta enpresa banatzaileak babesteko asmoz, II. kapituluan ezarritako terminoen arabera.

2.– Horretarako, ekoizle eta enpresa banatzaile independentetzat joko da jabetza, finantza-partaidetza edo eraentzen duten arauei dagokienez, irrati-telebista erakundeen eraginik ez duen pertsona fisiko zein juridikoa.

3.– Niniak programan parte hartzeko eskabidea egiteak berarekin dakar partaideek onartu eta baimentzen dutela Administrazioak agindu honetan agertzen diren jarduerak garatu eta sustatzea. Halaber, Administrazioak aukera izango du egingo diren promozio-euskarrietan, aurkezten diren ikus-entzunezkoen proiektu/lanen zati bat edo guztia eransteko.

Horretarako, pertsona eskatzaileak izango du ardura xede hori betetzeko behar diren baimen guztiak lortzeko, aurkeztutako priektu/lanen zuzeneko egileen gainetik.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Honako hauek parte hartu ahal izango dute Niniak programan:

a) Ekoizpen enpresak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ekimena izan eta ikus-entzunezko obra egiteko erantzukizuna hartzen badute eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko ekoizpenari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

b) Enpresa banatzaileak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ikus-entzunezko obrak merkaturatzen badituzte eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko banaketari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

2.– Nolanahi ere, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, aurreko deialdiren bati dagokion edozein prozedurak, zigortzeko nahiz dirua itzultzeko, amaituta egon beharko du; horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Nagusiak edo bere organismo autonomiadunek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen eremuan hasi badira eta artean tramitatzen badabiltza.

3.– Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Eskabide horiek Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari bidali beharko zaizkio; horiek, deialdiaren eranskinetan eskatzen diren agiriekin batera, Lurralde Historikoetako Kulturaren Lurralde Zerbitzuetan aurkeztu beharko dira; zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita.

4. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak burutzea.

5. artikulua.– Aurkeztutako eskabideak akatsak zuzentzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean akats edo hutsuneren bat dagoela ikusten badu, hutsunea zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak eransteko eskatuko dio interesdunari; horretarako hamar eguneko epea izango du. Halaber, adierazi egingo dio hori egiten ez badu, bere eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, horretarako emandako ebazpenaren ondoren.

6. artikulua.– Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako beste erakunde publiko zein pribatu batek emandakoekin, horiekin gehiegizko finantziazioa sortzen ez bada. Horrelakorik badago, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gehiegizko mugara murriztuko da.

7. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko ebazpena, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emango du; horretarako sei hilabeteko epea izango du, deialdia argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.

2.– Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak jakin dezan.

3.– Ebazpena emateko epea igarotakoan, interesdunak ez badu jakinarazpenik jaso, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.

8. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Hori dela eta, laguntza emango zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek ez badiote beren-beregi uko egiten, hori onartzen dutela ulertuko da.

b) Laguntza, eman izan den helburu zehatzerako erabili beharko dute.

c) Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatzen dieten informazio guztia eskuratu beharko diete, laguntzen helburua kontrolatzeko funtzioak bete ahal izan ditzaten.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako laguntza eta diru-laguntzak jasotzeagatik ezarrita dauden gainerako betebehar guztiak ere.

9. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluak ezarritakoari jarraituz, honako hauek ez betetzeak izango dira:

a) Jasotako laguntzen zati bat edo guztia agindu honetan aurreikusitako jarduerak ez diren beste batzuk egiteko aplikatzea.

b) Agindu honetan edo laguntzak emateko egintzan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio ebazpenean adierazten den zenbatekoa horretarako ezarritako epean ez itzultzea.

d) Beste edozein xedapenek izaera orokorraz ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

2.– Honako ustezkoren bat dagoela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legez ezarritako interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; hori guztia, aurretiaz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoa betez egingo da.

II. KAPITULUA
NAZIOARTEKO IKUS-ENTZUNEZKO
MERKATUETAN
PARTE HARTZEKO LAGUNTZAK

10. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera egingo dira, 3.1 artikuluan ezarritako epearen barruan; halaber, laguntza eskatzen den merkatu edo jaialdian garatuko diren jarduerei buruzko memoria erantsiko da.

11. artikulua.– Betekizunak.

Gutxienez bi urteko ibilbide profesional egonkorra; hori laguntza eskabideari buruzko eranskinean eskatzen diren agirien bitartez kreditatuko da. Enpresa berria bada, zenbaketa hori enpresa eratzen duen zuzendaritza-taldeko kideei buruzkoa izango da.

12. artikulua.– Bidaia-poltsako laguntzen zenbatekoa eta horiek zehazteko prozedura.

1.– Agindu honen indarrez enpresei emango zaizkien bidaia-poltsetarako erabiliko den gehienezko zenbatekoa hogeita bost mila eta zortziehun (25.800,00) eurokoa izango da; Bidaia-poltsok jarraian zerrendatuko diren merkaturen batean parte hartuko duten enpresei emango zaizkie.

2.– Laguntza hauen zenbatekoak joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta akreditazioak lortzeko gastuak ordaintzeko erabiliko dira, enpresa onuradunak jarraian adierazten diren merkatu edo jaialdietan parte hartzearen ondorioz sortzen badira. Hala ere, ezin izango da mila hirurehun eta berrogeita hamar (1.350,00) euroko gehieneko muga gainditu, edo laurehun eta berrogeita hamar (450,00) eurokoa, bertan Kultura Sailak Niniak standa antolatzen badu.

– Film-ekoizleen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) "A" moduan sailkatutako beste herrialdeetako nazioarteko zinemaldiak: Berlin, Kairo, Cannes, Karlovy Vary, Locarno, Mosku, Mar de Plata, Xangai, Tokio, Venezia.

– NATPE (AEB).

– AFM (AEB).

– MIPTV (Frantzia).

– MIFA (Frantzia).

– Sunny Side of the Doc (Frantzia).

– MIPCOM (Frantzia).

– MIFED (Italia).

– IDFA (Herbehereak).

– Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldia (Espainia).

– Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia.

– Siggraph-eko 3D animazioko Nazioarteko Zinemaldia.

3.– Enpresa bakoitzari, gehienez, bi merkatu babestuko zaizkio. Zenbaketa horretan, euskal enpresek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren standetan parte hartzen duten merkatuak ere hartuko dira kontuan.

4.– Ebazpena ematen den unean esleituko zaizkie eskatzaileei kopuru zehatzak, betiere horretarako eskabidea epe barruan egin eta laguntzak lortzeko betekizunak betetzen badituzte. Eskatzaileei 2. atalean agertzen den gehienezko kopurua esleituko zaie. Hala ere, gehieneko zuzkidura ez bada nahikoa eskatzaile guztien eskabideei erantzuteko, diru-kopurua onuradun guztien artean hainbanatuko da.

13. artikulua.– Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatutako Niniak standen babesak.

12.2 artikuluan zerrendatutako ikus-entzunezko merkaturen batean, bertan parte hartzen duten enpresak babesteko, Kultura Sailak "Niniak" lelopeko standa antolatzea erabakitzen badu, horrek honakoak ekarriko ditu berarekin:

1.– Bertan parte hartzen duten enpresek eskubidea izango dute, gutxienez, merkatuan parte hartzeko akreditazio bat izateko.

2.– Enpresek honako hauek izango dituzte standetan: bilera-gunea, laguntzaile bat, eta telebista eta bideoa, bileretan beren obrak edota proiektuak ikuskatu ahal izateko.

3.– Baterako promozio-materiala sortuko da eta, standean, promozio-jarduerak egingo dira.

14. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetan izaera orokorraz ezarritako betebeharrez gain, laguntza hauek jasoko dituzten ekoizle eta banatzaileek, argi ezarri beharko dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Niniak programak babesten dituela; hori, diruz lagundutako jarduera dela-eta argitaratzen duten katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako irudi- zein soinu-materialen aleetan egin beharko dute, laguntza ematen duen ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera.

15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Bidaia-poltsen kontzepturako emandako diru-laguntza ordaintzeko, ordainketa bakarra egingo da, egindako jarduera burutu eta behar bezala justifikatu ondoren, 16. artikuluan azaltzen diren terminoetan.

16. artikulua.– Diru-laguntza justifikatu eta likidatzea.

1.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek honakoak aurkeztu beharko dituzte, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo bi hilabeteko epean eta betiere 2007ko abenduaren 31 baino lehen:

a) Diruz lagundutako merkatuan garatutako jarduerak azaltzen dituen memoria, emandako laguntzaren balorazioa eta hurrengo urtean nazioarteko merkatuetara joateko plana.

b) Jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak, merkatuan parte hartzearen ondorioz eragindako joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta akreditazioak lortzeko gastuak justifikatzeko.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Niniak programak babesten dituela beren-beregi adierazten duten eta diruz lagundutako jarduera dela-eta sortu diren katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako irudi- zein soinu-materialen aleak.

d) Dagozkien zergak ordaindu dituztela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Xede bererako beste laguntza guztien zerrenda.

2.– Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertu ondoren, arrazoia edozein dela (gehiegizko finantziazioa egotea, edo eskatutako gastu-faktura guztiak ez ematea), Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak hasieran onartu zuen laguntza murriztu edo guztiz ezeztatu behar denean, banan-banako likidazio ebazpena emango da; horretarako bi hilabeteko epea egongo da, frogagiriak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengoa.– Laguntzetarako 12.1 artikuluan jarritako kopurua aldatu egin daiteke —diru-laguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik, betiere— kontuan hartuta eskatu diren laguntza guztiak eta Kultura Sailak beste programa batzuen aurrekontuetan agortu gabe dituen baliabideak. Horrelakorik gertatuz gero, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

Bigarrena.– Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kultura sailburuari hilabeteko epe barruan, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Aretoan bi hilabeteko epe barruan, hau ere argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 12a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I

NINIAK
NAZIOARTEKO IKUS-ENTZUNEZKO MERKATUETAN
PARTE HARTZEKO LAGUNTZA ESKABIDEA
SOLICITUD DE AYUDA PARA PARTICIPAR EN
EVENTOS AUDIOVISUALES DE CARÁCTER INTERNACIONAL

PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA FÍSICA O JURÍDICA

Pertsona fisiko edo juridikoaren izena / Nombre de la persona física o jurídica: 	

Helbidea/Dirección:	

PK/CD: 	..........Herria/Localidad:

(% 	

E-maila/E-mail: 	

Web orria / Página web: 	

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria: 	 nnnn

Agentzia/Agencia: 	 nnnn

KD/ CD: 	 nn

Kontu zk/N.º cuenta:	 nnnnnnnnnn

Jabea/Titular:	

ESKATZEN DUEN PERTSONAK/ERAKUNDEAK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

1.– Pertsona edo erakunde horren agiriak.

A) Pertsona fisikoak badira:

n NANaren fotokopia

B) Pertsona juridikoak badira:

n Pertsona juridikoaren eraketa-eskritura eta estatutuak, baita erakundea dagozkion Erregistro Publikoetan izen-ematearen ziurtagiria ere.

n Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta ordezkaria dela frogatzen duen boterearen froga.

C) Bai pertsona fisikoek bai juridikoek aurkeztu beharreko agiriak.

n Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA PERSONA/ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la persona/entidad.

A) Cuando se trate de personas físicas:

n Fotocopia del DNI.

B) Cuando se trate de personas jurídicas:

n Escritura de constitución y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

n Fotocopia del DNI del representante legal, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

C) Tanto para personas físicas como jurídicas

n Declaración sobre cualquier otra ayuda de "minimis" recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.

n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.

n Dagozkien zergak ordaindu dituztela frogatzen duen ziurtagiria. (1)

n Jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafean altan egotearen ziurtagiria.

n Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua edo egoitza soziala duenaren ziurtagiria.

n Enpresa eskatzailearen memoria eta txostena. Bertan honakoak adierazi beharko dira: ordura arte egindako jarduerak eta beste proiektu batzuk, berehalako etorkizunerako ekoizpen- edo banaketa-planak; horrela, enpresak azken bi urteetan izan duen ibilbide egonkorra egiaztatuko da. Enpresa berria izango balitz, jardueren memoria enpresa eratzen duen zuzendaritza-taldeko kideei buruzkoa izango da; kasu horretan, zenbakitutako jardueren zerrenda, eta aipatutako taldeko kideen enpresa berriko enpleguaren egonkortasun maila kreditatu beharko dira.

n Proiektu berarentzat beste laguntza batzuk eskatu edota jaso badira zinpeko aitorpena aurkeztu, baita laguntzen zenbatekoa zehaztu ere.

n Ordainketak igortzeko, III. edo IV. eranskinak betetzea.

2.– Aurten parte hartu edo hartuko duen merkatua(k) markatu:

n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que la entidad no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o no se halla incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias. (1)

n Acreditación de estar dado de alta en el epígrafe correspondiente del Impuesto de Actividades Económicas.

n Acreditación de estar domiciliada en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

n Memoria e informe de la empresa solicitante, con expresión de las actividades realizadas hasta la fecha y otros proyectos, planes de producción o distribución para el futuro inmediato, con objeto de constatar una trayectoria estable de la empresa en los dos últimos años. Si la empresa fuese de nueva creación, esta memoria de actividades se aportará respecto de los miembros del equipo directivo que la constituya, acreditando, en este caso, la relación de las actividades enumeradas y el grado de estabilidad en el empleo de los miembros del citado equipo en la nueva empresa.

n Declaración jurada si se han solicitado o se han obtenido ayudas para el mismo proyecto y cuantía de las mismas.

n Para el libramiento de pago: anexo III o IV.

2.– Marcar el/los evento/s en el/los que ha participado o participará este año:

n Festival Internacional de Cine de ……………………, clasificado como "A" por la Federación Internacional de Productores de Películas (FIAPF)

n NATPE (AEB).

n AFM (AEB).

n MIPTV (Frantzia).

n MIFA (Frantzia).

n Sunny Side of the Doc (Frantzia).

n MIPCOM (Frantzia).

n MIFED (Italia).

n IDFA (Herbehereak).

n Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldia (Espainia).

n Festival Internacional de Cortometrajes de Clermont-Ferrand (Frantzia).

OHARRA:

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu, ondoren, erabili ahal izateko.

Fitxategi hori erabili ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea osatzen duten enpresa eta profesionalen direktorioa argitaratu beharko du, ikus-entzunezko jardueraren nazio eta nazioarteko eremuko jaialdi, merkatu eta foro garrantzitsuenetan hedatzeko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

NOTA:

La Dirección de Creación y Difusión Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

El uso de dicho fichero se circunscribe a la publicación por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco de un directorio de empresas y profesionales que integran el sector audiovisual de la Comunidad Autónoma de Euskadi para su difusión en los festivales, mercados y foros de actividad audiovisual más importantes del ámbito nacional e internacional.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

................(e)n, 2007ko ..................aren
En ........................, a ...... de ................ de 2007
Sinadura / Firma: (2)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO OHARRAK.

(1) Zergak ordaindu direla frogatzen duen ziurtagiria.

Organo eskudunak emandakoa. Horrek ematetik eskabidea aurkeztu arte, gehienez hiru hilabete igaro ahal izango dira.

(2) Sinadura:

Eskabide-orria sinatzen duena erakundearen legezko ordezkaria bera izango da.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

(1) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias.

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud.

(2) Firma:

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK / DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF o DNI. (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio:

Posta-Kodea	Udala

Código postal: .............…………………….. Localidad:

Lurraldea

Provincia:

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria.

nnnn

Agentzia

Agencia

nnnn

KD

DC

Kontu zka.

N.º cuenta

nnnnnnnnnn

Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	Sailaren onespena	 Kontabilitatearen onespena

Conforme banco	Conforme tercero	Vº Bº departamento	Vº Bº contabilidad

Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Baimenduriko sinadura	 Baimenduriko sinadura

Sello y firma	Sello y firma	Firma autoriziada	Firma autoriziada

(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de laTarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

III. ERANSKINA / ANEXO III

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF edo DNI

(1): ....................................

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio:	

Posta-Kodea	Udala

Código postal: .............…………………………………. Localidad: 		

Lurraldea

Provincia:.	

B.– BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria.

nnnn

Agentzia

Agencia.

nnnn

KD

DC.

Kontu zkia.

N.º cuenta .

nnnnnnnnnn

Jabea

Titular

Data/Fecha

Sinadura/Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA

SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


Azterketa dokumentala