Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5403

AGINDUA, 2007ko irailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA III).

Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak bere seigarren artikuluan dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (1983ko abuztuaren 19ko EHAAn) honela dio bere 6. artikuluan: "Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sorrarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du".

Hori guztia gogoan izanik, honako hau

EBATZI DUT:
I. KAPITULUA
XEDEA

1. artikulua.– Agindu honen xedea unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskaraz argitaratutako hezkuntza-softwaregintzari zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta horietarako dei egitea da. Helburu nagusia ikasle-irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea da.

II. KAPITULUA
DIRU-BALIABIDEAK

2. artikulua.– 1.– Laguntza-deialdi honek seiehun eta berrogeita hamar mila (650.000) euroko diru-kopurua du aurrekontuan.

2.– Aurreko puntuan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan, eta zenbateko horien ebazpena hartu aurretik, agortu gabeko diru-partidarik balego. Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da aldaketa horren berri.

3.– Deialdi honetako diru-laguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira.

III. KAPITULUA
DEIALDIRA BIL DAITEZKEEN
IKASMATERIALAK

3. artikulua.– 1.– Gaur egun indarrean dauden unibertsitate aurreko arauzko irakasmailetan erabiltzeko hezkuntza-softwareak, oinarrizkoak zein osagarriak, hartuko ditu deialdi honek kontuan.

2.– Heziketa-zikloek eta Lanbide Heziketak dituzten ezaugarriak kontuan izanik (espezialitate desberdinen kopuru zabala eta kopuru horrek eragindako dibertsifikazioa batetik, eta espezialitate bakoitzean dagoen ikasle-kopuru murritza bestetik) beharrizan bereziak sortzen ditu ikasmaterialgintzak irakasmaila horietan. Ikasmaterialen premia berezi horri erantzuteko, Lanbide Heziketarako eta Heziketa-zikloetarako prestatutako Interneterako proiektuek tokia izango dute laguntza-deialdi honetan.

3.– Era berean, gainerako irakasmailetarako egokiak diren Internet bidezko lanak ere diruz lagundu ahal izango dira: euskara edo euskaraz irakasteko Internet bidezko multimedia programak, eta curriculumaren euskal dimentsioari dagozkionak, berariaz onartuko dira laguntza-deialdi honetan.

4.– Eskolatik kanpora ere erabil daitezkeen ikasmaterialak diruz lagundu ahal izango dira orobat. Asmoz eta aurreikuspenez eskolan erabilgarri diren proportzioan lagunduko dira diruz. Kasu hauetan defizit ponderatua erdira eramango da.

4. artikulua.– 1.– Euskara hutsean prestaturik edota hizkuntza honetara bikoizturik/itzulirik dagoen eta euskaraz argitara ematen den hezkuntza-softwareetara mugatzen da laguntza-deialdi hau.

2.– Produkzio bat euskal jatorrizkotzat hartua izateko, testuak euskaraz prestatua eta idatzia egon behar du. Bere lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da eta hurrengo 12 hilabeteetan ez da beste inolako hizkuntzatan argitaratuko.

3.– Euskaraz eta erdaraz batera produzitu edo 12 hilabeteko epean argitaratutako ikasmaterialen kasuan, bi hizkuntzentzat komunak diren produkzio-kostuen % 50 hartuko da kontuan.

4.– Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarako ikasmaterialen laguntza kalkulatzeko garaian, euskarak duen presentzia eta moldaketaren zenbatekoa hartuko ditu kontuan Ebazpen-batzordeak.

5. artikulua.– 1.– Ondoko software-motok hartuko ditu laguntza-plan honek kontuan:

a) euskara lantzeko edukizko softwarea (oinarrizko curriculum-diseinuetan, curriculum garapenerako dekretuetan eta indarrean dauden ikasketa-planetan agertzen diren eduki zehatzak lantzeko);

b) erabiltzailearen lagungarri den oinarrizko softwarea (egokitua edo sortua). Mota honetako softwaregintza, gelan ikasten den curriculuma lantzeko tresneria osagarri edo erreminta gisa erabiltzen bada, eta orduan bakarrik, hartuko da kontuan:

– erabiltzaileentzako erabilbideak.

– jakintzagai desberdinetan erabil daitezkeen joko irekiak, etab.

– testu-lanketarakoak, pakete bateratuak.

c) euskara ez den beste jakintzagaiak lantzeko edukizko softwarea (oinarrizko curriculum-diseinuetan, curriculum garapenerako dekretuetan edota indarrean dauden ikasketa-planetan agertzen diren eduki zehatzak lantzen dituzte, programa bakoitzak eduki jakin batzuk eta horiek bakarrik lantzen dituelarik);

d) informatikazko lengoaiak eta beren garapenak;

e) multimedia-proiektuen informatikazko zatia (grafikoak barne). Ikus-entzunezkoaren atalari dagokion zatia EIMA II programako deialdiaren bidez lagunduko da eta inprimaturikoa EIMA I programako deialdiaren bidez. Bi deialdi horiek zein bere aginduz argitaratzen dira.

f) ikastetxeetako gestio-lanetan lagungarri diren software-programak, aplikazioak, tresnak etab.

g) Interneten eskuragarri jartzeko prestatutako ikasmaterialak.

2.– Deialdi honen beharretarako, bi eratara ulertzen da multimedia hitzaren esanahia:

a) oinarri anitzetan, aldi berean eta koordinaturik argitaratutako ikasmaterialak;

b) media-era desberdinak biltzen dituen oinarri bakarrean argitaratutako ikasmaterialak (MPC I standardeko CD-ROM-a adibidez). Diaporamak ez dira atal honen barruan kontuan hartzen, berariazko atala baitute.

3.– Produktua bere osoan harturik, soil-soilik software-oinarriari dagokion laguntza emango da. Beste oinarrien kasuan, inprimaturikoan edo ikus-entzunezkoan, EIMA programako beste bi deialdiren barruan emango zaie babesa.

6. artikulua.– Produkzio berrietarako prestaturik dago, nagusiki, laguntza-deialdi hau. Lehendikako ikasmaterial egokituen edo berrituen kasuan egokitzapen- edota berrikuntza-kostuen araberako laguntza luzatuko zaie soil-soilik.

IV. KAPITULUA
DEIALDITIK KANPORA UTZIKO DIREN IKASMATERIALAK

7. artikulua.– Laguntza-deialdi honetara ezin bildu ahal izango da ondoko ezaugarri hauetariko bat edo gehiago duen hezkuntza-softwarea:

a) Partez edo osoz herri-aginteen, zuzenbide pribatuko herri-aginteen edota herri-aginteen parte hartze nagusia duten sozietate pribatuen copyright-ez hornituriko hezkuntza-softwarea.

b) Doan banatzekoa den hezkuntza-softwarea (Interneten jartzekoak diren ikasmaterialak izan ezik).

c) Aurreko urteetako EIMA III deialdietan laguntza agindu zaion edo jaso duen hezkuntza-softwarea.

d) 12. artikuluan esandakoaren arabera laguntza-deialdi honekin bateraezina den beste laguntza-bideren batez produzitu edo banaturiko hezkuntza-softwarea.

V. KAPITULUA
LAGUNTZA-JASOTZAILEAK

8. artikulua.– 1.– Beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden software-produktoreak izan daitezke laguntza-jasotzaile.

2.– Laguntza-eskatzaileek, diru-laguntzarik jaso ahal izateko, ezin izango dute antzeko laguntza-deialdi batean zigor- edota itzultze-espedienterik zabalduta izan.

VI. KAPITULUA
PRODUKZIORAKO EPE-MUGAK

9. artikulua.– 1.– Euskaraz sorturik edo euskarara itzulita 2006ko irailaren 1etik 2008ko abuztuaren 31ra arte produzitu eta argitaratzen diren hezkuntza-softwareak hartuko ditu laguntza-deialdi honek kontuan.

2.– Deialdi honi dagokionez, materialaren produkzio-data gisa zera hartuko da: ikasmaterialaren masterra, ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan (1998ko azaroaren 27ko EHAAn) eskatutako eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua, eta bestelako osagarriak Hezkuntza Sailburuordetzako Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 atalean zehazten duen edozein bulegotan Hezkuntza Sailaren onespena jasotzeko entregatutako eguna.

VII. KAPITULUA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO
MODUA ETA EPEA

10. artikulua.– 1.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen produktore orok eskabide-orria (ikus IV. eranskina) zuzen eta osorik bete beharko du eta, deialdiaren oinarriekiko adostasuna izenpeturik, garaiz aurkeztu.

2.– Aurkezteko epea agindu hau indarrean jartzen den egunean hasi eta hilabete luzatuko da.

3.– Eskabide-orria produkzio-etxearen legezko ordezkariak sinatuko du.

4.– Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa 11. artikuluan zehaztutakoa da.

5.– Eskabide-orri bana aurkeztuko da salmentan jarriko den produktu bakoitzarengatik edota interneten eskuragarri jartzeko den proiektu bakoitzarengatik, nahiz eta produktu horrek programa bat baino gehiago izan edo ikastunitate bat baino gehiago landu. Salmentan jarriko den produktu hori pakete bat baldin bada, diskete bat baino gehiagoz osatua, berdin jokatuko da.

6.– Eskabide-orria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitza nagusian (EIMA III programa), edota Hezkuntza Ordezkaritzetan (Informazio edo Euskara ataletan) ere jaso ahal izango da. Sailaren web-orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) ere eskura daiteke.

7.– Eskabideok aipatu berri diren lekuetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 atalean zehazten duen edozein bulegotan aurkeztuko dira.

8.– Eskabide bat behar bezala bete gabe aurkezten bada, berau osatzeko hamar lan-eguneko epea emango du Hezkuntza Sailburuordetzak. Epe hori igaro ondoren, eta motibo sendorik gabe, eskatutako datuak ematen ez badira atzera egiten dela ulertuko da, horretarako ebazpena emanez.

11. artikulua.– Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa:

1.– Proiektuaren dokumentazioa. Ondoren zerrendatzen diren agiri hauen guztien bina kopia aurkeztu beharko dira:

a) Aurkezpen-txostena. Proiektuaren justifikazioa, non eta nola sortua den, zein hezkuntza-xede jakini erantzun nahi dion eta aplikatzeko aukera konkretuak.

b) Aurkeztutako proiektuak, aurretik, Hezkuntza Sailaren onespenerako eskaera egina edota onespena jasoa badu, egoera horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

c) Gida didaktikoaren azalpena (ikus 20. artikulua).

d) Testuen azalpena edota eredua. Euskararako egokitzapenen kasuan, egingo diren itzulpenen proba eta itzultzailearen datuak azaldu behar dira.

e) Gidoi teknikoa edota "demoa", edota jatorrizko programa, kasuan-kasuan. Derrigorrezkoa da erabiliko diren oinarrizko algoritmoak zehaztea, sortuko diren grafikoen eta animazio-simulazioen ereduak aurkeztea, gai bakoitza nola eta zein prozeduraz landuko den zehaztea, ariketa-ereduak aurkeztea.

f) Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua, produktore bakoitzak ohi duen moduan.

2.– Norbanako edo enpresa produktorearen dokumentazioa. Aurkezten diren dokumentuak kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.

a) Eskatzailea pertsona fisikoa denean, bere NANaren fotokopia. Eskatzailea enpresa bat denean, berriz, O.K. (Ondasun Komunitatea), S.A. (Sozietate Anonimoa), S.M. (Sozietate Mugatua), etab. enpresa sortzearen akta edo eskritura, ordezkari legalaren izendapenaren eta NANaren kopia aurkeztu beharko da.

b) Produkzio-enpresen kasuan, IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia aurkeztu beharko da.

c) Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturiko ziurtagiria, produkzio-etxea bere zergen ordainketan egunean egotea ziurtatzen duena.

d) Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (S.A., S.L. eta Coop.).

e) Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren ordezkari legalak sinatua.

3.– Norbanako edo enpresa produktoreak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, "2.– Produktorearen dokumentazioa" ataleko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa denentzat, e) puntukoa izan ezik.

4.– Goian adierazitako agiri bat edo beste administrazio honetara lehendik bidali bada, eta honen eskuetan dagoela bost urte baino gehiago igaro ez bada, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Hala ere, eskatzaileak delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adierazi beharko dio Hezkuntza Sailari, eskabidea egitearekin batera.

5.– Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, "1.– Proiektuaren dokumentazioa" ataleko c), d) eta f) puntuetako eskakizunak betetzeko, egindako programen bi ale aurkeztuko dira.

VIII. KAPITULUA
BALDINTZA EKONOMIKOAK

12. artikulua.– 1.– Agindu honen babesean agindutako laguntzak beste edozein herri-agintek edo erakunde pribatuk emandakoekin bateragarriak dira, laguntza desberdinen baturak deialdi honetan zehaztutakoaren arabera onartutako produkzio-kostua gainditzen ez badu. Kostu-muga hori gaindituko balu, Hezkuntza Sailburuordetzak agindutako laguntza gehienezko kopuru berean murriztuko litzateke.

2.– Deialdi honetara biltzen diren banakako produktoreek edota produkzio-etxeek hezkuntza-softwarea egiteko beste edozein herri-agintetatik edo erakunde pribatutatik laguntzarik eskatua badute edota halakorik jasoak badira, horren azalpen espresa egin beharko dute eskabide-orrian.

13. artikulua.– 1.– Laguntza-deialdi honetara biltzekoa den edozein hezkuntza-softwarek pareko erdal ikasmaterialen antzeko salneurria izan beharko du. Bikoizketen kasuan, halere, jatorrizko ikasmaterialaren prezioa ere kontuan hartuko da.

2.– Deialdi honen babesean egiteko den edozein hezkuntza-softwarek bere salneurria inprimaturik eraman beharko du karatulan edo azalean, leku agerian eta ondo ikusteko moduan.

3.– Deialdiaren Ebazpenean, hala dagokionean, proiektu bakoitzaren gehienezko salneurria adieraziko da.

14. artikulua.– Bere garaian aurkeztu eta onartutako salneurria bere horretan mantendu beharko da ikasmateriala salmentan jartzen den ikasturtean; eta hurrengo 5 urteetan, gainera, bizitzaren igoera-indizeak markatutakoa soilik igo ahal izango da.

IX. KAPITULUA
LEGE-BALDINTZAK

15. artikulua.– Argitaratutako ikasmaterialek indarrean dauden lege-eskakizunak bete behar dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari, e.a.-i dagokienez. Arau horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko erakundeen esparrukoak direla kontuan izanik, eskakizun horiek bete direla ziurtatzen duen dokumentazioa eskatzera mugatuko dira egingo diren zehaztapenak.

16. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lagundutako hezkuntza-softwareek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onespena jaso beharko dute, ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan eta Hezkuntza Sailak onespen-prozedura zehazteko argitara eman ditzan beste arauetan jasotakoaren arabera.

2.– Kasuan kasuko egokitasun-azterketak gainditu izanaren berri ematen duen esaldi hau eramango dute toki agerian: "Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia", onespena jaso dueneko datarekin. Esaldi hau ondoko leku hauetan jarri behar da: CD-ROMaren aurkezpeneko lehen pantailan, gida didaktikoaren azalean, CD-ROMean bertan edota kutxan edo zorroan. Interneterako prestatutako ikasmaterialen kasuan aurkezpen pantailan eta ixterakoan agertu ohi den testuan agertu beharko du esaldi horrek.

3.– Ikasmaterial batek Sailaren onespena jaso ahal izateko, bere ezaugarrien araberako egokitasun-azterketa desberdinak gainditu beharko ditu: edukiaren egokitasun-azterketa, hizkuntzaren egokitasun-azterketa eta teknikazko egokitasun-azterketa.

X. KAPITULUA
HIZKUNTZA-BALDINTZAK

17. artikulua.– Diru-laguntza jaso nahi duen ikasmaterial orok hizkuntzaz egokia izan behar du. Hori egiaztatzeko, 16. artikuluan zehaztutako onespen-prozedurari jarraitu beharko dio.

18. artikulua.– 1.– Grafikoak eta ingurugiroko erreferentziak euskaraz emango dira ikasmaterial guztietan. Beste hizkuntza batetik itzuli edo egokitutako softwareen kasuan, nahiz eta originala atzerrian egina izan tituluek, grafikoek eta gainerako ingurugiro-adierazleek euskaraz joan beharko dute.

2.– Argitaratutako ikasmaterialean testu guztiak euskara hutsean eman beharko dira, bai karatulan, bai gida didaktikoan eta bai disketearen edo konpaktuaren pegatinan.

XI. KAPITULUA
PEDAGOGIA-BALDINTZAK

19. artikulua.– Diru-laguntza jaso nahi duen ikasmaterial orok edukiz egokia izan behar du. Hori egiaztatzeko, 16. artikuluan zehazten den onespen-prozedurari jarraitu beharko dio.

20. artikulua.– 1.– Aurkezten den ikasmaterial orok gida didaktikoa ekarri behar du; ez da, beraz, gida didaktikorik gabe datozen hezkuntza-softwareen produkzioa onartuko, bezeria potentzial murritza izateagatik Interneterako liburu elektronikoak salbu.

2.– Honako hauek dira, gutxienez, gida didaktikoak izan behar dituen ezaugarriak:

a) Ezaugarri teknikoak eta softwarea instalatzeko edo martxan jartzeko aholku teknikoak.

b) Helburuak. Zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, beti ere oinarrizko curriculum-diseinuei, curriculum garapenerako dekretuei edo indarrean dauden ikasketa-planei erreferentzia eginez.

c) Oinarrizko curriculum-diseinuetako, curriculum garapenerako dekretuetako edota indarrean dauden ikasketa-planetako zein edukirekin du harremana edota zein landu nahi dituen.

d) Noiz eta nola erabili. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologi aspektuak.

e) Gidoia edo blokekako laburpena, denborak zehaztuz.

f) Glosarioa.

g) Bibliografia. Ikasleek eta irakasleek eskura dituzten liburuen zerrenda.

h) Lanaren egileen eta parte-hartzaileen zerrenda, eta onespena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data.

3.– Gida didaktikoak disketean, CD-ROMean edota Interneterako ikasmaterialean egon behar du (liburu elektronikoetan izan ezik): "menuan" integratua (irakurri eta inprimatzeko aukerekin) edota autoexekutagarri diren "irakurri" eta "idatzi" fitxategi moduan.

21. artikulua.– Planteamendu didaktikoaren aldetik hezkuntza-softwareen produktoreek honako ezaugarriok kontuan izango dituzte ikasmateriala produzitzerakoan:

1.– Programaren ildo nagusiak xedeen, edukien eta ekintzen araberako moduluetan antolaturik egotea.

2.– Pantaila bakoitzaren iraupenak ikaslearen ikasteko erritmora egokiturik egotea. Ikasleak pantailak pasatzeko edota denbora kontrolatzeko aukera izatea.

3.– Gaia bera, berezkoa duen zailtasunaren arabera, zailtasun-maila desberdinen arabera antolatzea.

4.– Ikasleak, ikasten duen neurrian, atzera egiteko edo beste bide batetik joateko aukera izatea.

5.– Irakasleak ikasle desberdinentzako zailtasun-maila desberdinak hautatzeko, eta beren jarraipena egiteko, ahalmena eta aukera izatea.

6.– Softwareak aurkezten duen edukia osatzeko edo aldatzeko aukera izatea irakasleak.

7.– Hastera, jarraitzera edota berriro hastera bultzatzen duten elementu edo planteamendu motibatzaileak izatea.

8.– Ordenagailuak eskaintzen dituen ahalmen teknikoak lagungarri didaktiko moduan aprobetxatzeko era: irudiak argiak eta neurriz egokiak izatea, eta testu-irudi-soinuen arteko harremanak atseginak.

9.– Programak egiten dituen simulazioak benetako errealitatearekin bat etortzea.

10.– Gaizki erantzunez gero, benetako erantzuna emateko aukerarik edota hutsak sumatzeko laguntzarik izatea.

11.– Eguneroko eginkizunetan erabiltzen diren ikasmaterialekin integratuta egotea.

12.– Ikaslea ebaluatzeko modua izatea, bai erabiltzailearentzat eta bai tutorearentzat. Erantzunen puntuazioak edo denborak gordetzeko aukera ere bai.

13.– Erantzun irekiak onartzeko ahalmena izatea.

14.– Integrazio-maila ona (multimedia-proiektuetan).

15.– Planteamendu interaktiboa.

16.– Informatikaz ez da ezer askorik jakin beharko programa erabiltzeko.

17.– Beste euskarri batzuetan eginiko ikasmaterialek baino kalitate hobea izatea.

18.– Edozein aurreiritzi-mota kanpoan uztea.

22. artikulua.– Hezkuntza-software bakoitzari gutxienezko gaitasun-maila bat eskatuko zaio, bere planteamendu didaktikoaren egokitasuna segurtatzeko. Eskakizun horren asmoa ez da planteamendu didaktiko konkretua epaitzea, gutxienezko egokitasun hori ziurtatzea baizik.

XII. KAPITULUA
BALDINTZA TEKNIKOAK

23. artikulua.– Diru-laguntza jaso nahi duen ikasmaterial orok teknikoki egokia dela ziurtatu eta frogatu beharko du. Ondorioz, 16. artikuluan zehaztutako onespen-prozedurari jarraitu beharko dio.

24. artikulua.– 1.– Eredu nagusi gisa ondoko hau hartuko da kontuan:

a) PC bateragarriak (MPC I standarda aukeran).

b) Prozesadorea: Pentium.

c) Koloredun VGA txartela (640x480 pixel, 256 kolore).

d) Soinua (aukerakoa Sound Blaster txartela edo bateragarria).

e) 3 1/2"ko diskete-irakurlea (dentsitate gorena).

f) CD-ROM irakurlea (aukeran, MPC I standard-aren arabera).

2.– Edozein ordenagailu-mota erabiltzen dela eta edozein erloju-abiadura duela, programan dauden ariketen abiadura beti berdina izango da.

3.– Balio-urriturik dauden ikasleen behar berezietarako softwareari dagokionez, berariazko gailuak eransteko aukera aztertuko da, beti ere oinarrizko ekipoaren komunikazio-ate standardaren bidez (seriean, paraleloan).

25. artikulua.– Interneterako prestatutako ikasmaterialek honako ezaugarriok izango dituzte:

a) Netscape 3.11 edota Explorer 4.00rako prestatuak egongo dira ikasmaterial horiek.

b) Testuak: HTML formatuan egongo dira orritik besterik gabe irakurtzekoak diren kasuetan. Testua hautatu eta disko gogorrera eramatekoa baldin bada, testuak Word-en, RTF formatuan edota PDF formatuan (azken formatu hau erabiliz gero, Acrobat Reader programa instalatzeko aukera eman beharko zaio erabiltzaileari) egon beharko du.

c) Programak: Interneten zuzenean erabiltzekoa izan daiteke edota fitxategi gisa hartu eta ondoren disko gogorrean instalatzekoa. Azken hauetan prestatzaileak kontuan izan beharko du fitxategiaren tamaina eta horren arabera moduluetan edo ataletan banatu beharko du (konprimitutako 3 Mbeko moduluetan hain zuzen ere).

XIII. KAPITULUA
TIRADA-BALDINTZAK

26. artikulua.– 1.– Deialdi honetara aurkezten

den edozein software-proiekturen salmentarako tirada egin beharko da, eta horren banaketa ziurtatu. Gutxienez 100 alekoa, eta gehienez 300ekoa, izan beharko du tirada honek, produktore bakoitzak Sailari eskaini beharrekoak kontuan hartu gabe. Interneten eskuragarri edo erabilgarri jarritako ikasmaterialek ez dute baldintza hau bete beharrik izango.

2.– Tirada hau ohiko moduan egin beharko du produktore edo enpresa bakoitzak, agindu honetan zehaztutako baldintzak errespetatuz. Kopia guztiek, CD-ROM/Multimedien kasuan eta Interneterako prestatutakoak izan ezik, segurtasun-maila handiko babes-sistema eraman beharko dute berekin.

3.– Aipatutako tirada horren banaketa bost urterako ziurtatu beharko da. Interneterako prestatutako ikasmaterialen kasuan ere ikasmaterial horrek bost urtez egon beharko du eskuragarri aipatu sarean.

27. artikulua.– Salmentarako egiten den tirada horrezaz gainera 46 kopia itxi eta babestu eskuratu beharko zaio Euskara Zerbitzuari (3 1/2"-ko disketeetan edo CD-ROMetan), merkataritza-baliorik gabeko erakuskari moduan, euskal irakasmunduan software-produktu horien ezaguera eta erabilera zabaltzeko asmoz. Multimedia-lanetan, lanaren zati guztiak (edozein delarik ere oinarria edo formatua) entregatuko dira. Interneterako prestatutako ikasmaterialek ez dute baldintza hau bete beharrik izango.

28. artikulua.– Laguntza-bide honetara bildutako ikasmaterial orok, Interneterako prestatutakoak izan ezik, tirada zenbakitua izango du: hau da, diruz lagundutako edozein ikasmaterialek "0"-tik eskabide-orrian adierazitako tiradarainoko zenbaki bat eraman beharko du berekin, leku agerian. Berdin egin beharko da ikasmaterial horren edozein berrargitalpenetan.

XIV. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZEN KALKULUA
ETA EBAZPENA

29. artikulua.– Deialdian zehar aipaturiko baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialen adostasun-neurketa egin eta, eskatzaileak eskabide-orrian zehaztutako datuen inguruan beharrezkoak diren zuzenketak egin ostean, zeregin horretaz arduratuko den Ebazpen-batzordeak ikasmaterial bakoitzari dagokion diru-laguntzaren proposamena finkatu eta arrazoituko du eta, ondoren, ebazpen-proposamena Hezkuntza sailburuordeari aurkeztuko.

30. artikulua.– 1.– Aipatutako Ebazpen-batzordearen partaideak honako hauek dira:

– Hezkuntza sailburuordea, batzordearen buru.

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

– Euskara Zerbitzuaren burua.

– Ikasketen Antolamenduko Zerbitzuko ordezkari bat, Hezkuntza sailburuordeak izendatua.

– EIMA III-ko teknikaria, batzordearen idazkari.

2.– Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.

31. artikulua.– Goian aipatutako ebazpen-proposamena landu ahal izateko, Ebazpen-batzordeak I eta II. eranskinetan azaldutako irizpide eta prozeduran oinarrituko du bere lana.

32. artikulua.– 1.– Ebazpen-batzordearen proposamena ikusiz laguntza-deialdi honen ebazpena egingo du Hezkuntza sailburuordeak, proiektu bakoitzari dagokion laguntza zehatza emanez.

2.– Agindua indarrean jarri eta, beranduenik, sei hilabeteko epean hartuko da Ebazpena. Laguntza-eskatzaile bakoitzari emango zaio Ebazpenaren berri.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

4.– Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako Ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.

5.– Esandako epean hartu beharreko Ebazpena hartuko ez balitz, halere, isiltasuna ezezko erantzuna bailitzan jokatuko litzateke.

XV. KAPITULUA
JARRAIPEN-LANAK

33. artikulua.– 1.– Berariazko Jarraipen-batzordea arduratuko da deialdi honen harian diru-laguntza aginduta duten proiektuen jarraipena egiteaz, laguntza agindu eta, proiektua burutu ondoren, ordainketa egin arte.

2.– Jarraipen-batzordearen partaideak honako hauek dira:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.

– Euskara Zerbitzuaren burua.

– EIMA III-ko teknikaria, idazkari.

3.– Jarraipen-lanaren inguruan sortutako gertakari desberdinen onarpena ere Jarraipen-batzordearen esku geratzen da.

4.– Berari dagokio, orobat, hasieran agindutako laguntzan kopuru-aldaketarik egiteko motiborik dagoen aztertzea eta Hezkuntza sailburuordeari hartarako proposamena egitea.

5.– Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.

XVI. KAPITULUA
LANAK AURKEZTEKO PROZEDURA ETA DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA

34. artikulua.– Adjudikazioa egin, ebazpena EHAAn argitaratu eta jakinarazpena egin ondoren honako prozedura hau erabiliko da hezkuntza-software bakoitzarekin laguntza ordaindu arte.

1.– Hezkuntza-softwarearen masterra produzitu ondoren, Hezkuntza Sailburuordetzako Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuan hiru kopia (3 _"-ko edo CD-ROM formatuan) eta masterrarekin batera ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen dekretuak eskatzen duen eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua, etab. aurkeztu beharko dira Hezkuntza Sailaren onespena jasotzeko 2008ko abuztuaren 31 baino lehen onetsiak izan daitezen. Kopia bakoitzak bere gida didaktikoa izango du, azterketa-lanari ekiteko. Kopia hauek babestuak izango dira CD-ROM multimedien kasuan izan ezik. Hezkuntza-software batek onespena jaso ahal izateko ikasmaterialen onespena arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan jasotakoaren arabera hiru egokitasun-azterketa gainditu beharko ditu. Egokitasun-azterketa hauek, ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen dekretuan jasotzen denari jarraituz, hilabeteko epean egingo dira.

a) Agindu honetan adierazitako baldintzak eta azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan jasotakoak behar bezala bete badira, eta materialak (X, XI eta XII. kapituluen arabera) egokitasun-azterketak gainditu eta onespena jasotzen badu, aurkeztutako materialaren parte bat (lan-kopia bat) atzera itzuliko da produktoreak tirada egiteko.

b) Masterrak onespenik jasoko ez balu, Hezkuntza Sailburuordetzako Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuak egin beharreko aldaketen proposamena egingo dio produktoreari, lana atzera itzuliz proposaturiko aldaketak egiteko. Produktorea zuzenketekin ados egon ez eta zuzenketen gaineko alegazioak egin nahiko balitu hamabost lan-eguneko epea izango du horretarako. Ikus honen gainean ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan honen gainean esaten dena. Bigarren saioan egokitasun-azterketak gainditzen baditu eta ikasmaterial horrek Hezkuntza Sailaren onespena jasotzen badu, a) puntuan bezala jokatuko da; baina materiala egokitasun-azterketetara aurkezten ez baldin bada, edota haiek gainditzen ez baldin baditu, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesatuari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-7ko EHAAn) dioenaren arabera sarrera publiko moduan bueltatu beharrean aurkituko da dirua laguntza-jasotzailea bere garaian agindutako laguntzaren gaineko diru-aurrerakina abal bidez jaso bazuen.

2.– Tirada egin ondoren, edota ikasmateriala Interneten eskuragarri jarri ondoren, beti ere masterra onartu eta hiru hilabete pasa baino lehen, ondoren zehaztutakoak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan aztertzeko:

a) Merkataritza-baliorik gabeko erakuskari moduan erabiliko diren 46 ale (Interneteko ikasmaterialen kasuan izan ezik). Horietarik, 2 ale EIMA programara bidaliko dira, ikasmaterialari egitea dagokion tiradaren egokitasun-azterketa egin dakion. Gainerako 44 aleak EIMA Programak Eibarren (Gipuzkoa) duen Dokumentazio Zentrora bidaliko dira.

b) Banaketaren ziurtagiria. Banakuntzari ekin zaiola ziurtatu beharko da, banaketa-enpresak/ek sinatutako agiri baten bidez (bost urterako banaketa-konpromisoa, merkatari-prezioa, tirada eta salmenta-prezioa adierazi beharko dira bertan). (Interneteko ikasmaterialen kasuan, ikasmateriala Interneten eskuragarri gutxienez bost urtez egongo dela ziurtatzen duen zinpeko aitormena produktoreak izenpetuta).

c) Lege-gordailua egin izanaren froga-agirien fotokopia.

d) Arduradunaren zinpeko aitormena, hezkuntza-software jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskaera-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.

e) Produktorearen zinpeko aitormena tirada non jasotzen den adieraziz eta biltegiaren helbidearen berri emanaz (interneteko ikasmaterialen kasuan zinpeko aitormen baten bidez ikasmaterial hori Interneteko zein helbidetan dagoen eskuragarri adierazi behar du produktoreak).

f) Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

g) Tiradaren egokitasun-azterketa honen erantzuna hilabeteko epean emango da.

3.– Hezkuntza-softwareak onespena jaso ondoren eta ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan eta agindu honetan jasotako baldintzak betetzen badira, eta tirada ere onartzen bada, agindutako laguntza luzatuko zaio diru-jasotzaileari. Ordainketa gauzatu aurretik Hezkuntza Sailburuordetzak banaketarako prestaturiko ale guztiak ikuskatu ahal izango ditu. Diru-jasotzaileak laguntzaren % 50eko aurrerakina eskatu bazuen, 37. artikuluan esandakoaren arabera, laguntza ordaintzeko ohiko tramitearen ordez beste laguntza-erdiaren ordainketa egingo da eta bere garaian gordetako abala itzuliko zaio. Interneten eskuragarri edo erabilgarri jarritako ikasmaterialen kasuan aurreikusitako tokian kokaturik dagoela eta behar bezala funtzionatzen duela konprobatuko du Hezkuntza Sailak.

4.– Konprobazioak egin ondoren ikasmaterialari onespena ukatu edota agindu honetan ezarritako baldintzen arabera tirada hori edota Interneten jarritako ikasmateriala onartzen ez bada, ostera, kopiatze-lanak berritzera, edota Interneten jarritako ikasmaterialari egin beharreko aldaketak idatziz bidaliko ditu Hezkuntza Sailburuordetzak, epe jakin batean eta dagozkion aldaketak proposatuz. Bigarren azterketa gaindituz gero, a) puntuan adierazitako eran jokatuko da. Gainditzen ez baldin badu, ordea, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo du agindutako laguntza, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera agindutako diru-laguntzaren abal bidezko aurrerakinik jaso bazuen sarrera publiko moduan bueltatu beharrean aurkituko da diru-jasotzailea.

5.– Hezkuntza Sailburuordetzak tirada ikuskatu ahal izango du, laguntza ordaindu aurretik. Horretarako, tirada egin bezain azkar kasuan kasuko produkzio-etxeak horren berri emango dio Euskara Zerbitzuari ikasmaterialok ikusgai non dauden azalduz. Astebeteko epean, Zerbitzu honek bertara joan eta kopurua zenbatzeko eskubidea izango du, interesatuarekin batera akta jasoaz eta biek izenpetuz.

6.– Horren ondoren, edo astebeteko epe hori amaitu bezain azkar, tirada ikuskatzeko eskubidea galdu egingo du Hezkuntza Sailburuordetzak. Faktura edo bestelako dokumentu bidezko egiaztatze-lana egiteko eskubide osoa gordeko du, halere, geroko.

35. artikulua.– Benetan produzitutako softwareak behar besteko adostasuna agertu beharko du eskabide-orrian esandakoarekin. Ondoko puntu hauek, batez ere, oso bereziki zaindu beharko dira:

a) 16. artikuluan zehaztutako onespena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data.

b) Programa-mota eta helburuak: produzitutako softwareak bat etorri beharko du eskabide-orrian azaldutako xede, eduki, trataera-mota eta abarreko ezaugarri pedagogikoekin.

c) Produkzio-kostua. Hezkuntza Sailburuordetzak egoki baderitzo, laguntza-jasotzaileak eskabide-orrian adierazitako produkzio-kostuen justifikazioa edo ziurtapena aurkeztu beharko du.

d) Lan-bolumena. Eskabide-orrian adierazitakoari bere hartan eutsi beharko zaio; % 10etik gorako aldaketak justifikatu egin beharko dira.

e) Salneurria. Tirada-kopurua eta onespenaren adierazpena.

f) Tirada. Kalitatea, ale-kopurua eta zenbakitzea.

g) Prestaera. Karatula, pegatina, lege-eskakizunak (Lege-gordailuaren zenbakia) aurreko bi leku horietan agertzea, baita onespenarena ere.

h) Banaketa-sarea. Eskabide-orrian aurrez ikusitakoa edo antzekoa izan beharko du, gutxienez.

i) Banaketa-ziurtagiria. Eguna, merkatari-prezioa, tirada eta salmenta-prezioa.

j) Lege-gordailua egin izanaren froga-agirien fotokopia.

k) Arduradunaren zinpeko aitormena, ikasmaterial jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskabide-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.

l) Arduradunak eginiko ziurtagiria, ziurtagiri horretan tiradaren aleak non bildu diren eta kasuan kasuko biltegiaren helbidearen berri eman beharko da.

Lege-aldaketarik tartean gertatuko balitz, eta ondorioz dokumentu gehiago aurkeztu beharra suertatuko, deialdi honen ebazpenean emango da horren berri.

Interneterako prestatutako ikasmaterialen ezaugarri bereziak direla-eta, gorago aipaturiko agirietako batzuk soilik eskatuko zaizkie produkzio-etxeei, era honetako ikasmaterial bereziei dagozkienak hain zuzen ere.

36. artikulua.– Jarraipen-batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik, agindutako diru-kopurua ukatu, murriztu edo aldatu egin ahal izango du Hezkuntza sailburuordeak, benetan produzitutako ikasmateriala eskabide-orrian jasotako ezaugarrietatik aldentzen den neurrian.

37. artikulua.– Ikasmaterial bakoitzari agindutako laguntzaren % 50 aurreratzeko eskaera egin dezake produktore orok, III. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera diru-kopuru horren banku-abala edo berme-etxearen baimena aurkeztuz, Eusko Jaurlaritzako Altxortegi Nagusiaren alde. Abal hau diru-jasotzaileak bere eginbeharrak ondo bete ahal izan ditzan eratzen da. Garantia hori Hezkuntza Sailburuordetzak bukatutako produkzioa, hau da tirada, onartzerakoan emango da amaitutzat.

38. artikulua.– Laguntza agindu ondoren ikasmaterialaren prestakuntza 2008ko abuztuaren 31tik harantz atzeratuko balitz, laguntza-jasotzaileak idazki bat aurkeztuko du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Euskara Zerbitzura atzerapen honen zergatia azalduz. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza honek, hartarako duen Jarraipen-batzordeaz, 9. artikuluan esandakoari salbuespenik egiteko arrazoizko motiborik dagoen ala ez aztertuko du, eta dagokion erantzuna emango. Hilabete pasa ondoren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Euskara Zerbitzuaren erantzunik ez balego, luzapen-eskabideak baimena duela ulertuko da.

XVII. KAPITULUA
ZABALKUNDE-ESKUBIDEAK

39. artikulua.– Laguntza jasotzen duten ikasmaterialak Internet edo Intranet bidez zabaltzea erabaki dezake Hezkuntza Sailburuordetzak. Zabalkunde-molde hau ez da mamituko laguntza osoa ordaindu eta 12 hilabeteko epea pasa arte.

XVIII. KAPITULUA
LAGUNTZA-JASOTZAILEEN BETEBEHARRAK

40. artikulua.– Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomi Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak, bere egitekoak betez eskatutako edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

41. artikulua.– Agindu honetan finkatutako edozein eginkizun ez betetzeak edota laguntzak lortzeko ezarritako baldintzetan gezurretan ibiltzeak, jokabide horien ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun penalak baztertu gabe, agindutako laguntza galtzea ekarriko du; baita, hala legokiokeen kasuan, aurretik jasotako diru-kopurua atzera sarrera publiko moduan itzuli beharra ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Bigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
AGUNTZA-PROPOSAMENA KALKULATZEKO PROZEDURA

Deialdi honetara bildu eta ontzat eman den ikasmaterial bakoitzari legokiokeen laguntza-proposamena kalkulatzeko kostuak hartzen dira kontuan.

1.– Software-proiektuen kostua.– Software-proiektuaren kostua aztertzerakoan bere kostu mekanikoa (km) hartuko da kontuan, hau da, produkzio-kostua (Pk) gehi tirada egiteko kostua (Tk).

Km = Pk + Tk

Produkzio-kostuak softwarearen originala lortzeko egin behar diren lanak hartzen ditu kontuan. Bertan ez dira egile-eskubideak eta sorkuntza-kostuak sartzen.

Tirada-kostuak, salmentarako egiten den tiradaren kostua gehi Euskara Zerbitzuari eskuratu beharreko merkataritza-baliorik gabeko erakuskarien kostua hartuko ditu kontuan.

Interneterako prestatutako ikasmaterialen kasuan produkzio-kostuak soilik hartuko dira kontuan eta bertan softwarearen master originala lortzeko egin behar diren lanak gehi ikasmaterial hori Interneten eskuragarri jartzeko egin beharrekoak hartuko dira kontuan.

2.– Gehienezko produkzio-kostuak.– Hezkuntza-softwareen (CD-ROM multimediak, Interneteko hezkuntza-softwareak eta software arruntak) laguntza-kopuruak finkatzeko, ondoren zehazten diren gehienezko produkzio-kostuak (BEZ kanpo) ezartzen dira:

EREDUAK	DIRU-TARTEAK

1.– Jatorrizko hezkuntza-softwareko proiektu arrunta.	 8.593 euro

2.– Jatorrizko hezkuntza-softwareko proiektu konplikatua.	 17.176 euro

3.– Softwarea itzultzeko edota egokitzeko proiektu arrunta.	4.690 euro

4.– Softwarea itzultzeko edota egokitzeko proiektu konplikatua.	7.793 euro

5.– Jatorrizko CD-ROM/Multimedia proiektua, berritik osorik hasita.	46.171 euro

6.– Jatorrizko CD-ROM/Multimedia proiektua, lehendik eginiko lanak integratuz.	21.309 euro

7.– CD-ROM/Multimedia bat itzultzeko edota egokitzeko proiektua.	15.627 euro

Gehienezko produkzio-kostuak horiek izanik, produkzio-etxeek eskaera-fitxetan adierazitako produkzio-kostuen ereduak EIMA III deialdiko aditu teknikoak baloratutakoekin bat datozen edo ez ikusiko da. Bat ez datozen kasuetan produkzio-etxeak adierazitako produkzio-kostua aditu teknikoak iritzitako produkzio-kostuaren eredura egokituko da. Azken kasu hau ematekotan, hau da, aditu teknikoaren iritziz produkzio-kostua aldatu beharra dagoenean, produktoreari kontsultatuko zaio aurretik.

Deialdi honen Ebazpen-batzordeak, aditu teknikoaren irizpen-txostena kontuan izanik, produktoreak aurkezturiko aurrekontua aldatzeko proposamena egin ahal izango dio Hezkuntza sailburuordeari.

Aditu teknikoak ontzat emandako produkzio-kostua izango da Ebazpen-batzordeak diru-laguntza kalkulatzeko aintzat hartuko duena.

Honako parametro hauek, besteak beste, kontuan hartuz egingo du aditu teknikoak aurrekontuaren aztertaketa: testuaren orrialde-kopurua (itzulpenetan eta jatorrizkoetan), erabilitako ingurua, erabilitako lengoaia, grafikoak (zailtasuna, kopurua, lengoaia), aldatu behar diren grafikoak (itzulpenetan), sortu beharreko grafikoak, sortu beharreko fitxategi-kopurua, dokumentazio-lana, batez besteko erabilera-denbora, sortu beharreko gida- edo laguntza-mota, programa-mota (simulazioa, azalpena/tutoriala, ariketak, oinarrizkoa/erreminta), lan-ordu kopurua.

Deialdi honetako ikasmaterialen kostu-kalkulua egiterakoan, besteak beste, honako irizpideok hartuko ditu Ebazpen-batzordeak kontuan:

a) CD-ROMen tirada-kostua aleko 7 eurokoa izango da gehienik.

b) Jatorrizko CD-ROM multimedia berrien kasuan, diru-laguntzak kalkulatzeko Ebazpen-batzordeak aurreko urtean onartutako kostu mekanikoak hartuko dira abiaburu, kopuru horri % 3ko igoera ezarriz.

Laguntza-proposamena Ebazpen-batzordeak onartutako kostua (produkzio-kostua + tirada-kostua) izango da.

II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZAK ESLEITZEKO
PROZEDURA

1.– Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialen izaera dela-eta, aparteko hiru zerrenda egingo dira: CD-ROM multimedia-proiektuak, software arruntak eta Interneterako proiektuak.

2.– Gaur eguneko irakaskuntzan zer-nolako ikasmaterialen beharra dagoen ikusita, aurkeztu eta onartutako proiektuekin aurreko puntuan aipaturiko hiru zerrenda horiek egiteko eta zerrenda horien barruan aurkeztu eta onartutako proiektuak ordenatzeko honako irizpide nagusi hauek finkatu dira:

– Lehentasun-irizpideak.

– Proiektuaren egitura.

– Edukiaren egokitasuna.

3.– Lehentasun-irizpidea, Proiektuaren egiturako Gida Didaktikoa azpi-artikulua eta Edukiaren egokitasuna neurtzeko, produktoreek beren proiektuak horretarako eratutako Balorazio-batzorde baten aurrean aurkeztu beharko dituzte.

3.1.– Batzorde honetako partaideak Hezkuntza sailburuordeak izendatuko ditu.

3.2.– Balorazio-Batzorde horrek eranskin honetako 4, 5 eta 6. ataletan zehaztutako irizpideak jarraituko ditu neurketa egiteko.

3.3.– Proiektuaren egiturako gainerako gaiak produktoreek aurkezturiko agiri idatzien gainean balioztatuko ditu Batzordeak. Neurketa egiterakoan parentesi artean adierazitako zenbakiez baliatuko da. Baloraziorik positiboena altuena izango da eta baxuena negatiboena. Proiektuak lortutako puntuaziorik altuenetik hasita puntuaziorik baxuena lortu dutenetara zerrendatuko dira.

4.– Lehentasun-irizpideak. Hezkuntza-software desberdinen beharra neurtu ahal izateko, jarraian azaltzen diren bi lehentasun-irizpideok hartuko dira gidari: lehentasunezko ildoak batetik, eta asignaturen lehentasun-indizeak bestetik. Asignaturen lehentasun-irizpideak 0, 1, 2, 3 edo 4 puntuz zehazten dira. Deialdira aurkeztutako proiektuari dagokion lehentasun-irizpidearen puntuazio globala beste 0,6 puntuz igo ahal izango da gehienik, ikasmaterialak tratatzen duen jakintzagaia beheko taulan adierazitako lehentasunezko ildoen programetako kontzeptuekin indarturik egonez gero.

Proiektuak, azkenik, puntuazio global handienekotik txikienekora ordenatuko dira.

4.1.– Lehentasunezko ildoak:

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezarritako lehentasunezko ildoak direla eta, proiektuaren helburuek ildo horiekiko duten lotura eta edukiei emandako trataera baloratuko dira. Puntuaketa 0 - 0,2 - 0,4 edo 0,6koa izan ahal izango da. Lehentasunezko ildoetan lortutako puntuaketa lehentasun-irizpideko zenbakiari gehituko zaio.

LEHENTASUNEZKO ILDOAK	PROGRAMAK

1.– Eskola Inklusiborantz	1.– Kultura arteko hezkuntza.

	2.– Bizitzarako ezagutza eta trebetasunetako hezkuntza.

	3.– Elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza.

	4.– Parekotasunerako hezkuntza ingurune kaltetuetan.

	5.– Hezkuntza premia berezietan ikaskuntza oztopoak gainditzeko.

	hezkuntza

2.– Dimentsio Sozio-Kulturala	1.– Euskal dimentsioa.

	2.– Europar dimentsioa.

3.– Hizkuntza Normalkuntza eta Eleaniztasuna	1.– Curriculumaren Arlokoak:

	1.1.– Hizkuntzen trataera bateratua.

	1.2.– Hezkuntza eleanitza.

	2.– Hezkuntza-Antolakuntzaren Arlokoak:

	2.1.– Ikastetxeko hizkuntza proiektua.

	2.2.– Ikastetxeko hizkuntza normalkuntza.

4.– Zientzia, Teknologia eta Garapen Jasangarria	1.– Hezkuntza zientifikoa.

	2.– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

	3.– Garapen jasangarrirako hezkuntza.

5.– Ikastetxeen Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza	1.– Eskola zuzendaritzak.

	2.– Hobekuntza prozesuak.

	3.– Hezkuntza kalitateko estandarrak.

Oharra: goiko laukian zerrendatutako lehentasunezko ildoek Derrigorrezko Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasmaterialetan dute eragina batik bat, ez Lanbide Heziketakoetan. Kontuan izanik Heziketa-zikloetan dagoen ikasmaterialen premia, Interneterako Heziketa-zikloetako ikasmaterialei lehentasunezko tratamendua emango zaie, ikasmaterial horiek duten lehentasun-irizpideko zenbakiari 0,6ko puntuazioa gehituz.

4.2.– Ohiko lehentasun irizpideak, asignaturaka:

Lehentasun-irizpideok bai ikasmaterial oinarrizkoak eta bai osagarriak hartzen dituzte kontuan.

	Haur		Lehen Hezkuntza		Derrigorrezko	 Batxilergoa

	Hezkuntza				Bigarren Hezk.

		1.	2.	3.	1. 	2.

		zikloa	zikloa	zikloa	zikloa	zikloa

Hizkuntza (A ereduan)	2	2	2	2	3	3	3

Hizkuntza (B ereduan)	3	4	4	4	4	4	0

Hizkuntza (D ereduan)	4	4	4	4	4	4	4

Atzerriko hizkuntzak	1	1	1	1	1	1	1

Arte-hezkuntza	1	2	2	2	0	0	0

Musika	3	3	3	3	3	3	3

Artearen historia	0	0	0	0	2	2	4

Norberaren identitatea eta beregaintasuna	4	3	2	 1	0	0	0

Psikomotrizitatea	3	0	0	0	0	0	0

Gorputz-hezkuntza	0	3	3	3	2	2	2

Matematika	3	3	3	3	3	3	3

Euskal literatura	0	0	0	0	3	3	3

Inguruaren ezaguera	3	3	3	3	0	0	0

Natur zientziak	0	2	2	2	3	3	0

Gizarte-zientziak	0	0	0	0	4	4	0

Erlijioa	2	2	2	2	2	2	2

Antolatutako hezkuntza-jarduerak	2	2	2	2	2	 2	2

Historia	0	0	0	0	4	4	4

Geografia	0	0	0	0	4	4	4

Fisika	0	0	0	0	4	4	4

Kimika	0	0	0	0	4	4	4

Biologia	0	0	0	0	4	4	4

Geologia	0	0	0	0	4	4	4

Lur eta ingurugiro-zientziak	0	0	0	0	0	 0	4

Ekonomia	0	0	0	0	0	0	3

Filosofia	0	0	0	0	0	0	4

Ekonomia eta Enpresa-antolaketa	0	0	0	0	0	 0	3

Marrazketa teknikoa	0	0	0	0	0	0	3

Latina eta Grekoa Teknologia	0	1	2	3	4	 4	4

Ikus-entzunezkoak	1	3	3	3	3	3	1

Informatika	1	2	2	2	2	2	2

Zehar-lerroak	3	3	3	3	3	3	3

Plastika eta Ikus-hezkuntza	0	0	0	0	3	3	 0

Orientazioa eta tutoretza	4	4	4	4	4	4	 4

Marrazketa artistikoa	0	0	0	0	0	0	4

Diseinuaren oinarriak	0	0	0	0	0	0	4

Irudia	0	0	0	0	0	0	4

Adierazpen-teknika Grafikoak eta plastikoak	0	0	 0	0	0	0	4

Bolumena	0	0	0	0	0	0	4

Aukerako Jakintzagaiak (C)	0	0	0	0	4	4	 4

Jakintzagai orokorrak:

Psikopedagogia	3

Gurasoen hezkuntza 	3

Curriculum desberdinak eratzeko programa	4

Hizkuntza/Gizarte esparrua	4

Zientzia/Teknologia esparrua	4

Hezkuntza premia bereziak dituzten 	4

ikasleentzako laguntza teknikoak (etapa guztietan)	

Heziketa-zikloak: Guztientzako moduluak eta 2006-2007 ikasturtean D ereduan 	4

indarrean egon diren zikloak (*) 	

(*)

Lan-prestakuntza eta orientabidea, Lantokiko prestakuntza, Lan-giroko harremanak, Administrazio kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan, Lan-taldeko harremanak eta Kalitatea eta etengabeko hobekuntza dira guztientzako moduluak. 2006-2007 ikasturtean ondoko heziketa-ziklo hauek eman dira D ereduan: Mekanizazioa [Erdi-mailako Heziketa-zikloa, hemendik aurrera (EM)], Administrazio-kudeaketa (EM), Ibilgailuen elektromekanika (EM), Administrazioa eta finantzak [Goi-mailako Heziketa-zikloa, hemendik aurrera (GM)], Mekanizazio bidezko produkzioa (GM), Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak (GM), Proiektu mekanikoen garapena (GM), Idazkaritza (GM), Industri ekipoen mantenamendua (GM), Informatika-sistemen kudeaketa (GM), Merkataritza (EM), Produktu elektronikoen garapena (GM), Ekipo eta instalazio elektroteknikoak (EM), Arotzeriaren eta altzarien fabrikazio industriala (EM), Eraikin- eta prozesu-instalazioen mantenimendua eta muntadura (GM), Ingurugiro-kimika (EM), Barazki-, haragi- eta arrain-kontserbagintza (EM), Soldadura eta galdaragintza (EM), Gorputz- eta kirol-ekintzen sustapena (GM), Abere-hazkuntza (EM), Lorezaintza (EM), Nekazaritza eta abere hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamendua (GM), Analisi eta kontrola (GM), Landa inguruneko gorputz- eta kirol-ekintzen gidaritza (EM), Metal-eraikuntza (GM), Erizaintzako zaintza osagarriak (EM), Haur hezkuntza (GM), Kontsumorako ekipo elektronikoak (EM), Neurrira egindako arotzeriaren eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa (EM), Informazio eta merkaturatze turistikoa (GM), Ingurugiro osasuna (GM), Farmazia (EM), Arreta sozio-sanitarioa (EM), Hotz, girotza eta beroa sortzeko instalazioen muntadura eta mantenimendua (EM), Informatika-sistemen ustiapena (EM), Karrozeria (EM), Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa (EM), Sukaldaritza (EM), Aho eta hortzen higienea (GM), Akuikultura hazkuntza (GM), Argitalpen-diseinua eta produkzioa (GM), Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena (GM), Automozioa (GM), Bidai agentziak (GM), Galdaketa eta pulbimetalurgia bideazko produkzioa (GM), Gizarte integrazioa (GM), Haur Hezkuntza (GM), Hirigintza-proiektuen garapena eta topografi eragiketak (GM), Informatika-aplikazioen garapena (GM), Informatika-sistemen administrazioa (GM), Informazio eta merkaturatze turistikoa (GM), Instalazio elektroteknikak (GM), Lan arriskuen prebentzioa (GM), Merkataritza-kudeaketa eta marketinga (GM), Plastiko eta kautxuak (GM), Prozesu kimikoen industriak (GM) eta Telekomunikabide eta informatika sistemak (GM).

OHARRAK

a) Elektronika, Elektrizitatea, Mekanika eta antzeko gaiak lantzeko ikasmaterialak Teknologi taldekoak bailiran tratatuko dira.

b) DBH lehenengo zikloko aukerako jakintzagaiak 1996ko uztailaren 24ko Erabakiak ezarri zituen (1996-09-06ko EHAAn) eta DBH bigarren zikloko aukerako jakintzagaiak 1997ko martxoaren 17ko Erabakiak (1997-05-06ko EHAAn). Batxilergoko aukerako jakintzagaiak, berriz, uztailaren 22ko 180/1997 Dekretuak ezarri zituen (1997-08-29ko EHAAn).

5.– Proiektuaren egitura deritzon atalean gehienezko puntuazioa 20koa izanik, gutxieneko puntuazioa 10ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.

Proiektuaren egitura honela aztertu eta balioetsiko da:

A) PLANGINTZA:

1) Proposamenaren plangintza: (1etik 4 puntura). Proposatutakoa aurrera eramateko plangintzaren egokitasun-maila neurtuko da.

2) Gida didaktikoa: (1etik 4 puntura). Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna balioztatuko dira.

3) Testuen eredua: (1etik 4 puntura). Aurkeztutako testuen egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.

B) EZAUGARRI TEKNIKOAK:

1) Gidoi teknikoa: (1etik 4 puntura). Gidoi teknikoaren garapen-maila, bere egokitasuna eta zehaztasuna.

2) Aurrekontua: (1etik 4 puntura). Proiektuaren aurrekontua, gidoi teknikoaren eta adierazten den produkzio-ereduaren arteko adostasun-maila hartuko dira kontuan.

6.– Edukiaren egokitasuna deritzon atalean gehienezko puntuazioa 41ekoa izanik, gutxieneko puntuazioa 26koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.

Edukiaren egokitasuna honela aztertu eta balioetsiko da:

A) HELBURUAK:

1) Formulazioa eta argitasuna: (1etik 4 puntura). Helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna neurtuko da atal honetan.

2) Indarrean dauden OCDa (oinarrizko curriculumak) kontuan izatea: (1etik 4 puntura). OCDetan adierazitako helburuak kontuan hartu diren edo ez neurtuko da.

3) Egokitasun-maila: (1etik 4 puntura). Proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez neurtuko da.

B) EDUKIAK:

1) OCDrekiko lotura: (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiek OCDetako edukiekin duten lotura neurtuko da.

2) Gaiari buruzko informazioa: (1etik 5 puntura). Gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.

3) Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna: (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden, neurtuko da.

C) METODOLOGIA:

1) Zuzen erabiltzeko aholkuak: (1etik 5 puntura). Materiala erabiltzeko eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren, eta zenbatean neurtuko da.

2) Planteamendu interesgarri eta motibagarria: (1etik 5 puntura). Proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila neurtuko dira.

3) Denboraren zehaztapena: (1etik 4 puntura). Eduki multzo bakoitza irakatsi eta ikasteko zehaztutako denboraren egokitasuna neurtuko da.

7.– Hiru zerrenda horietan ikasmaterialak ordenatzeko Ebazpen Batzordeak eranskin honetako 4., 5. eta 6. puntuetan zehaztutako irizpideak hartuko ditu kontuan.

Halaber, eranskin honetako 10 eta 11. puntuetan zehaztutako neurriak aintzat hartu beharko ditu zerrenda osatzeko orduan.

8.– Hiru zerrenden hurrenkera behin osatuta, ikasmaterial desberdinentzat proposatutako laguntzen zenbatekoa batu egingo da, eginkizun honetarako prestatua dagoen diru-aurrekontua agortu arte.

9.– Azken-muga horren ondoko ikasmaterial-proiektuak laguntzarik gabe geratuko dira.

10.– Ebazpen Batzordeak proposatuko du zenbateko laguntzak dagozkion zerrenda bakoitzari.

11.– Hiru zerrendetako bakoitzean (CD-ROM Multimedia, software arrunta eta Internet) proiektu biri esleituko zaio diru-laguntza, gehienez ere, produkzio-etxe bakoitzeko.

12.– Bi proiektu desberdin maila berean agertzen badira zehaztuena eta produkzio-epe laburrenekoa lehenetsiko da.

13.– Aurkeztutako proiektu bakoitzari dagokion laguntza-proposamena, bere kostu onartua alegia, % 75eraino murriztu ahal izango da kostu onartu guztien batura diru-partida osoa baino handiagoa baldin bada, diru-laguntzok ahal den proiektu gehienen artean banatu ahal izateko. Beraz, muga horretarainoko ikasmaterialei onartutako kostuak adierazitako zenbatekoaren % 75 aginduko zaie gutxienez laguntza moduan: azken hau izango da diru-laguntza (Dl) zehatza.

14.– % 75eko muga hori ezin izango da gainditu, formula matematikoaren doitze-kontuetan izan ezik, diru-partida agortu izanagatik proiekturik laguntza gabe geratzen baldin bada.

15.– CD-ROM/Multimedia erako materialei agindutako laguntzen batura gutxienez diru-partida osoaren % 50ekoa izango da, eta gehienez % 75ekoa, beti ere, kontuan izanik zerrenda bakoitzeko eskabide kopurua.

Aurkeztutako proiektu bakoitzari dagokion laguntza-proposamena, bere kostu onartuaren % 75a alegia, % 65eraino murriztu ahal izango da kostu onartu guztien batura diru-partida osoa baino handiagoa baldin bada, diru-laguntzok deialdira aurkeztutako proiektu gehienen artean banatu ahal izateko.

III. ERANSKINA
Administrazioaren aldeko abal-eredua

(1) 	 entitateak,

	 IFZ eta, jakinarazpen eta errekerimenduetarako,

egoitza(2) 	(e)ko

	 kalean/plazan duena eta horren izenean(3)

	, egintza honetan behartzeko

bezainbat aginpide duenak/dutenek;

ABALATZEN DU(TE)

(4) 	

IFZ: 	,

(5) 	 (e)an

ezarritakoaren arabera, honako betebehar hauei erantzuteko: (6) 	-(r)en

aurrean (7) 	 euro;

	euro.

Honako abal hau solidarioa da obligaziodun nagusiari dagokionean, eta eskusio-eskubideari uko egitea dakar berekin; bestalde, abal-emaileak konpromiso hartzen du, Gordailuen Kutxa Nagusiaren lehenengo errekerimendua jasotakoan ordaintzeko; beti ere, hori bai, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege-Dekretuan, lege hori garatzeko arauetan eta Gordailuen Kutxa Nagusiari buruzko araudian ezarritakoari jarraiki.

Tokia, data eta sinadura

(1) Kreditu-entitatearen edo elkarren bermerako baltzuaren izena.

(2) Adierazi helbidea osorik: kalearen izena, zenbakia, pisua, atea, posta-kodea, herria eta lurralde historikoa edota probintzia.

(3) Ahaldunen izen-abizenak.

(4) Abalatutako pertsona juridikoaren izena edo, pertsona fisikoa bada, izen-abizenak.

(5) Aipa hemen, berme hau emateko beharra ezartzen duen arau edo artikulua.

(6) Administrazioko Organoa, Erakunde Autonomoa edo Herri Erakundea.

(7) Letraz eta zenbakiz.

IV. ERANSKINA
EIMA programa
EUSKAL IKASMATERIALGINTZA

Sarrera-zigilua hemen bota:

2007
ESKABIDE-ORRIA
EIMA III: hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak
2007ko irailaren 18koa Agindua (EHAA, 2007-10-03)

Oharra: Letra handiz eta garbiz eman idatzizko erantzunak. Ahal bada, idazmakinaz hobe. (Ikus aginduko 10. artikulua)

EZAUGARRI OROKORRAK

Ikasmaterialaren izenburua

	

Itzulpena edota egokitzapena	 n 	Jatorrizkoa	 n

Produkzio-etxea (izena eta identifikazio fiskalaren zenbakia)

	

Helbidea (kalea, zenbakia, posta-kodea, herria)

	

Telefonoa:	Faxa:	Helbide elektronikoa

	

Ordainketarako argibideak (kontu korrontearen edo libretaren zenbakia, banketxea eta sukurtsala)

	

Ordezkari legala (izena eta NAN zenbakia)

	

Lanaren arduraduna edo koordinadorea

	

(Ordezkari legalak betetzeko) 		

jaunak/andreak, 	

software-etxearen izenean, eskaera-fitxa honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla zin egiten du eta, orobat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2007. urteko EIMA III programaren laguntza-deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten du.

Lekua eta eguna,	 Sinadura eta zigilua,

ESKATZAILEARENTZAKO GORDEKINA

Ikasmaterialaren izenburua	Sarrera-zigilua:

	

Produkzio-etxea

	

Eguna:	Sinadura eta zigilua:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(Ikus laguntza-deialdiko 10. eta 11. artikuluak)

1.– Proiektuaren dokumentazioa:

a) Aurkezpen-txostena

b) Proiektuaren onespen-eskaera egina edo jasoa izanaren berri ematen duen agiria (ikus aginduko 16. artikulua)

c) Gida didaktikoaren azalpena (ikus aginduko 20. artikulua)

d) Testuen azalpena edo eredua.

e) Gidoi teknikoa edota demoa

f) Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua

OHARRA: Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira

2.– Produktorearen dokumentazioa:

OHARRA: Aurkezten diren dokumentuak kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean

a) Berekabuzko produktorea denean, NANaren kopia.

Enpresa denean, eskritura edo akta, ordezkariaren izendapena eta beronen NANaren kopia

b) Produkzio-enpresen kasuan, IFZaren kopia.

c) Zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

d) Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (S.A., S.L. eta Coop.)

e) Egile-eskubideen inguruko zinpeko aitormena.

Produktore batek eskaera-fitxa bat baino gehiago aurkezten duenean, "2.– Produktorearen dokumentazioa" saileko dokumentuak bakarrak izan daitezke eskaera-fitxa guztientzat, e) puntukoa izan ezik.

Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, "1.– Proiektuaren dokumentazioa" saileko c), d) eta e) puntuetako eskakizunak betetzeko egindako kapituluen bi ale aurkeztuko dira.

ZINPEKO AITORMENA

Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere.

EZAUGARRI OROKORRAK

GAIA:

	

Jakintzagaia(k):

	

Irakasmaila(k) eta kurtsoa(k): 	 Irakasteredua:

Software-mota (ikus laguntza-deialdiko 5. artikulua): 	

LEHENTASUNA (ikus aginduko II. eranskineko 4. puntua):	 n

SOFTKODEA (Administrazioak betetzeko)	 n n

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Behar den gutxienezko ekipoa (prozesadorea, RAM, txartel grafikoa, audioa): 	

	

Disko gogorra behar du: BAI n EZ n HOBESTEN DA n Baiezkotan, zenbateko lekua behar da? n

Lana egiteko ingurua:	 WINDOWS n 	INTERNET n

Programaziorako erabilitako lengoaia edo programa:

	

Grafikoetarako erabilitako lengoaia edo programa:

	

SOFTWAREAREN AZALPENA

PRESTAKUNTZA-LAN DESBERDINAK

Ikasmaterialaren egilea(k)

Itzultzailea(k) (hala dagokionean)

Giza taldea (talde didaktikoa eta teknikariak) eta tresneria

MASTERRA AURKEZTEKO BEGIZ JOTAKO FETXA: 200 - -

TIRADA AURKEZTEKO BEGIZ JOTAKO FETXA: 200 - -

SALMENTARAKO DATUAK

Ale-kopurua:

Disketeen formatoa(k):

Gida didaktikoaren 	orrialde-kopurua: 	 formatoa:

	inpresio-mota: 	

Zehaztu hemen softwarea saltzeko edo salmentara aurkezteko formatoa:

Jendaurreko gehienezko salneurria: 	 EURO.

Begiz jotako banatzailea(k) (zehaztu):

LAN-ORDUEN AURREIKUSPENA

Itzultzen (hala dagokionean)	.................. lan-ordu	zenbat testu-orrialde standard? ....................... orri

Analisian eta diseinuan	.................. lan-ordu

Programazioan	.................. lan-ordu

Grafikogintzan	.................. lan-ordu

Testuak sartzen	.................. lan-ordu

Probetan / Zuzenketan	.................. lan-ordu

GUZTIRA	.................. 	LAN-ORDU

AURREKONTU-EREDUA

Aginduko I. eranskineko 2. puntuan zehazten diren produkzio-kostuen arabera, zehaztu zein eredutara biltzen den (1, 2…): 	

AURKEZTUTAKO AURREKONTUTIK OSATZEKO

Produkzio-kostuak

Itzulpena:	.................................. euro.

Diseinua eta analisia:	.................................. euro.

Programazioa:	.................................. euro.

Grafikogintza:	.................................. euro.

Testua sartzea:	.................................. euro.

Probak edota garbiketa:	

Ixtea:	.................................. euro.

GUZTIRA:	.................................. euro.

Salmentarako tirada:

Disketeak:	.................................. euro.

Pegatinak eta kutxak:	.................................. euro.

Babesa:	.................................. euro.

Esku-lana:	.................................. euro.

Gida:	.................................. euro.

Bestelakoak (zehaztu):	.................................. euro.

GUZTIRA:	.................................. euro.

GUZTIRA:	.................................. euro.


Azterketa dokumentala