Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5400

EBAZPENA, 2007ko irailaren 10ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2007rako mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Uztailaren 28ko 189/1998 Dekretuaren bitartez, mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuen laguntzak arautu ziren.

Ondorioz, eta aipatutako Dekretuaren 6. artikuluaren 1. paragrafoan ezarrita dagoenaz bat etorriz, 2007 urteko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egiten da, 2007ko ekitaldirako EAEko Administrazioko aurrekontu orokorraren pentzutan.

Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakidun Araudiarekin (EK) bat etorriz, Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (2006-12-28ko 379/5 EBAO), laguntza hauek minimis-tzat hartzen dira, pertsona juridiko edo fisiko jakin bati ematen zaion dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin daitekeelako izan 200.000 eurotik gorakoa, hiru ekitaldi fiskaletan zehar. Muga horren azpitik emandako laguntzek ez diotela merkataritzari kalterik egiten eta/edo ez dutela lehia faltsutzen uste da, eta horren ondorioz ez direla sartzen EK-ren tratatuaren 87.1 aplikazio-eremuan.

Beraz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2007 urterako mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei laguntzak emateko deialdia egiten da. Laguntza horien diru kopurua 140.000 eurokoa da, eranskin bakarrean onartu eta agertzen diren oinarriak kontuan izanik.

Dirulaguntzak esleitu aurretik, artikulu honetan izendatutako guztizko dirukopurua aldatzeko aukera dago, beti ere, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko beste laguntza programa batzuk burutzean dirurik geratzen bada eta eskatutako dirulaguntza guztiak kontuan hartuta. Horren berri eman beharko du ebazpen baten bidez Lehendakaritzako Idazkari nagusiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan eta uztailaren 28ko 189/1998 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.– Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

MUGAREN BI ALDE ETA ESKUALDE ARTEKO

LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN

OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Deialdi honen xedea 2007ko aurrekontuen ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen dirulaguntzen esleipena da. Dirulaguntza horiek, uztailaren 28ko 189/1998 Dekretuan batzen diren terminoetan, mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetza proiektuak egingo dituzten pertsona edo erakundeei zuzenduak izango dira.

Bigarrena.– Eskatzaileak.

1.– Laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, pribatuak nahiz publikoak izan, baldin eta bere helbidea laguntzak jasoko dituzten ekintzak garatuko diren eremu geografikoan baldin badute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez du laguntzarik eskatzerik izango.

2.– Proiektu bakarra eskatzaile bat baino gehiagoren artean aurkezten denean, titularkideek beraietako bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean proiektuaren ordezkari izateko.

Hirugarrena.– Proiektuak.

Kofinantzatzeko aukera izateko, aurkeztutako lankidetza proiektuen ekintzak laguntzak arautzen dituen Dekretuko 2. artikuluan aipatutako eremuetan garatuko dira eta artikulu horretako baldintzak bete beharko dituzte.

Proiektuak esleipena ebazten denetik gehienez urtebetearen epean egin beharko dira.

Laugarrena.– Eskaeren aurkezpena.

Eskatutako baldintzak betetzen dituzten proiektuen eskatzaileek Eskaera-Informea aurkez dezakete ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2007ko azaroaren 5a arte, honako helbide honetan:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Lehendakaritza / Presidencia del Gobierno Vasco

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Bosgarrena.– Eskaera betetzeko modua.

1.– Eskaera-Informea bikoiztuta aurkeztuko da eta hamaikagarren oinarrian ezarrita dagoen eredua jarraituko du. Honako datu hauek jasoko ditu derrigorrez:

a) Eskaera egiten duten entitate edo pertsonen nortasuna.

b) Proiektuan elkartu direnen ordezkotza egingo duen pertsona edo entitatearen izendapena, horrela denean.

c) Proiektuan parte hartzen duten eskatzaile eta beste partaideei buruzko informazioa.

d) Programa honen kontura eskatutako dirulaguntza.

e) Eskatutako eta, horrela bada, jasotako beste laguntza publiko batzuk.

2.– Eskaera-Informeari honako dokumentazioa ere atxiki beharko zaio bikoiztuta:

a) Azalpen txostena eta proiektuaren garapen egitaraua.

b) NANren fotokopia, pertsona fisikoa bada; eta eraketa dokumentua (badagokio) eta identifikazio fiskalekoa, pertsona juridikoa bada.

c) Eskatzaileari dagokion administrazioan bere zerga-betebeharrak egunean beteta dituela ziurtatzeko egiaztagiria.

d) Estatutuak (eskatzaileak zuzenbide pribatuko pertsona juridikoak badira).

e) Aurrekontu xehatua.

f) Eskatzaileak ordezkaria izateko duen fakultatearen akreditazioa.

g) Eskatzaileak aurreko bi urteetan zehar eta aurtengo urtean jasotako minimis-ei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du, laguntza berriak minimis-en araua ez duela gainditzen egiaztatzeko.

h) Eskatzaileak aitorpena aurkeztu beharko du ez dela zigortua egon ez penalki ez administratiboki egiaztatzeko, dirulaguntzak edo laguntza publikoa jasotzeko aukerarik gabe, ezta laguntza jasotzeko ezgaituta egotea legezko debekuren batean sartuta egoteagatik.

Seigarrena.– Eskaeren zuzenketa.

1.– Eskaerak behar diren datu guztiak biltzen ez baditu, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak dagokion pertsona edo entitateari eskatuko dio 10 egunen epean hutsa zuzendu dezala edo falta diren dokumentuak aurkez ditzala.

2.– Epe hori bukatuta, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatuta, eskatutakoa aurkezten ez badu, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluaren arabera ebazpena eman ondoren.

Zazpigarrena.– Esleipen eta kuantifikazio irizpideak.

1.– Laguntzak esleitu eta kuantifikatzeko honako lehentasun irizpideak izango dira kontuan:

1.– Proiektua mugaren bi aldeetakoa eta eskualde artekoa izatearen indarra. (% 50).

2.– Proiektuaren garrantzia, bertan parte hartzen dutenak eta bere izaera kontutan hartuta. (% 20).

3.– Eskatutako laguntzaren kopurua proiektuaren kostu osoaren proportzioan (% 10).

4.– Proiektuaren zabalera laguntzak arautzen dituen Dekretu honen 2. artikuluan bilduta dauden arloetatik ahal den eremurik zabalenera. (% 10).

5.– Proiektuak beste laguntzarik ez izatea. (% 10).

2.– Dirulaguntzak ez dira proiektu bakoitzaren guztirako kostua baino gehiago izango.

Zortzigarrena.– Ebaluazio Batzordea.

Uztailaren 28ko 189/1998 Dekretuaren 8.1 artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

– Iñaki Aguirre Arizmendi jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, batzordeburua.

– José María Muñoa Ganuza jauna, Kanpo Harremanetarako Lehendakariaren ordezkaria, bokala.

– Sofia de Orue Valdés andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala, era berean batzordearen idazkaritza funtzioak beteko dituena.

Bederatzigarrena.– Esleipen ebazpena.

1.– Deialdiko dirulaguntzak Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen batez esleituko dira, aurreko oinarrian aurreikusitako batzordeak proposamena egin ondoren. Esleipen ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Ebazpen hau dela eta egin diren eskaerak erabaki eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Epe horretan jakinarazpenik ez badago, eskabideak ez direla onartu ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.

Hamargarrena.– Ordainketa.

1.– Orokorrean, emandako dirulaguntza berariazko banku kontu batean ordainduko da eta ordainketa jarraian datorren modura egingo da:

a) % 40, esleipen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertzen den egunetik 10 egunen buruan.

b) % 40, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari proiektuaren % 30aren fakturak eta egiaztagiriak aurkeztu eta horrek onartzen dituenean, hamargarren oinarriak eskatzen dituen egiaztagiriekin batera.

c) Falta den beste % 20, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari proiektuaren % 100aren fakturak eta egiaztagiriak aurkeztu eta idazkaritza horrek onartzen dituenean, hamargarren oinarriak eskatzen duen ziurtatzeko oroitagiriarekin batera.

2.– Proiektuaren behin betiko guztizko kostua hasieran aurreikusitako baino txikiagoa bada, Lehendakaritzako idazkari nagusiak kostua gutxitu den hein berean gutxituko du emandako dirulaguntza, proiektuaren bideragarritasuna eta zazpigarren oinarriaren esleipena eta kuantifikazioa kontuan izanda.

Hamaikagarrena.– Informazioa.

1.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzak direla eta, informazioa eskatzen dietenean onuradunei, onuradunek eman egin beharko diete aipatutako informazio hori erakundeoi, erakundeok bere egitekoak bete ditzaten.

2.– Dirulaguntzen onuradunek honako dokumentazio hau bidali beharko diote Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari:

a) Proiektuaren garapena justifikatzeko informeak. Informe horiek dagokion dirulaguntza ordaindu aurretik onartu beharko dira. Informe horietan diru sarrera eta gastuak zehaztuko dira, proiektuaren garapena deskribatuko labur, eta sartutako aldaketak eta aldaketa horiek dakartzaten aurrekontu ondorioak jasoko dira.

b) Aurkeztutako egitaraua gauzatzeko gorabeheraren bat suertatzen bada, horren berri eman beharko da berehala, batez ere aldaketa honek proiektuaren guztizko kostean aldaketa badakar.

c) Proiektua bukatu ondoren, proiektua gauzatu dela ziurtatzeko oroitagiria, proiektua bukatu den egunetik gehienez bi hilabeteko epean.

3.– Uko egin edo aurreko idatz-zatian eskatzen diren informe edo aipatutako datuak ez aurkezteak dirulaguntza bertan behera uztea edo ez ematea edo jasotako dirua itzultzea dakar berekin, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuko 53. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzetakoren bat aldatzen bada, beste laguntza edo diru-laguntza publiko batzuk jasotzen badira edo helburu bererako beste diru sarreraren bat badago, esleipen ebazpena aldatzea ekar dezake horrek, beti ere onuraduna izateko gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Hamabigarrena.– Eskaera-Informea.

Eskaera-informeak, eguna jarrita eta behar bezala zigilatuta eta sinatuta, honakoak jasoko ditu:

1.– Ekintzaren ezaugarriak.

1.1.– Proiektuaren izenburua.

1.2.– Helburuak.

1.3.– Gastuen aurrekontua.

1.4.– Eskatutako dirulaguntza.

1.5.– Eskatutako beste dirulaguntza batzuk.

1.6.– Hauetako zein arlotan sartuko zenuke proiektua?.

a) Goi mailako irakaskuntza, teknologia, ikerketa eta komunikazio teknikak.

b) Ekonomia eta finantza garapena, kontsumoa, ingurugiroa, nekazaritza eta turismoa.

c) Gizarte ekintza, prestakuntza, kultura eta euskara zabaltzea.

1.7.– Proiektua hasteko aurreikusitako eguna.

1.8.– Proiektua amaitzeko aurreikusitako eguna.

2.– Eskatzaileen eta beste partaideen ezaugarriak.

2.1.– Izena edo izen soziala.

2.2.– Helbidea edo egoitza soziala (telefonoa eta fax zenbakia eta E-maila barne).

2.3.– Bankuko datuak (kontu zenbakia, sukurtsala, bankua edo kutxa).

2.4.– Ordezkariaren izena.

2.5.– Erakundearen izaera:

a) Irabazi asmoduna.

b) Irabazi asmorik gabekoa.

3.– Erantsi behar diren beste dokumentu batzuk.

3.1.– Proiektuaren azalpen txostena eta proiektua gartzeko egitaraua.

3.2.– Pertsona juridiko edo fisikoaren identifikazio agiriaren fotokopia.

3.3.– Zerga alorreko eginbeharrak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria, edo eginbehar horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzekoa, bestela.

3.4.– Estatutuak (pertsona juridikoa bada).

3.5.– Banatutako aurrekontua.

3.6 – Eskatzaileak ordezkaria izateko duen fakultatearen akreditazioa.

3.7.– Eskatzailearen aurreko bi urteetan zehar eta aurtengo urtean jasotako minimis-ei buruzko aitorpena, laguntza berriak minimis-en araua ez duela gainditzen egiaztatzeko.

3.8. – Eskatzailearen aitorpena ez dela zigortua egon ez penalki ez administratiboki egiaztatzeko, dirulaguntzak edo laguntza publikoa jasotzeko aukerarik gabe, ezta laguntza jasotzeko ezgaituta egotea legezko debekuren batean sartuta egoteagatik.


Azterketa dokumentala