
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lemoako Udala
4320
IRAGARKIA, Udal Hirigintzari buruzko Plangintza Arau Ordezkatzaileen azterketari buruzkoa -urbanizatu ezin diren landalur-guneak-.
Udaletxe honetako Plenuak, 2007ko maiatzaren 25ean ez-ohizko bilkuran batzarturik, "Udal Hirigintzari buruzko Plangintza-Arau Ordezkatzaileen azterketa, urbanizatu ezin diren landalur-guneei dagokiena berriro jendaurreko informaziora azaltzea erabaki du.
Aipaturiko espedientea hilabete bat jendaurrean erakusten da, interesatuek agiria aztertu eta egoki irizten dituzten arrazoibideak aurkez ditzaten. Kontsultak eta zalantzen ebazpenak egiteko, Udal Plangintza Bulegoa astelehenean eta ostegunean, 09:00etatik 11:00etara, jendearentzat prest egongo da. 1976ko Lurzoru Legeari buruzko testu bategineko 41. artikuluan eta ekainaren 23an 2159/1978 Errege-Dekretu bidez onartutako Hirigintza-Plangintzari buruzko Araudiko 128. artikuluan xedatzen dena beteaz egiten da hori.
Lemoa, 2007ko maiatzaren 29a.
RSS