
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
4319
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteari buruz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko. Espediente hori Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasi da.
Ebazpen hori interesatuari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko. Administrazioko bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesatuak Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Ebazpen honen jakinarazpena hilaren lehenengo eta 15. egunaren bitartean egiten bada, ordainketa-epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5. egunean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16. eta azken egunaren artean egiten bada, epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.
Titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta "arrantza-zehapena" kontzeptua adierazi behar dira diru-sarrera egiten denean, honako banketxe eta kontu korronte honetan:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia.
K/K zk.: 01825685070000226271.
Adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendu-bidea erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluak ezarri duenaren arabera.
Izen-abizenak	Esp. zk.	Ebazpenaren eguna	Zehapenak	Urratutako art.
Nombre y apellidos	N.º exp.	Fecha resolución	 Sanciones	Art. infracción
Esteban Echeverria, José M.ª	PM 58/06	 2007-05-07 	 211 euro 	 198/2000 D., 3. eta 11. art.
		 07-05-2007 	 211 euros 	 Art. 3 y 11, D. 198/2000.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 25a.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,
JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.
RSS