
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4318
IRAGARKIA, 734/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdun direnak epatzeko dena (prozedura arrunta; 98 Legea).
Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, 734/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da prozedura arruntaren bidez (98 Legea). Errekurtsoa Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Osasun Sailaren 35/2007 Dekretuaren aurka -2007ko martxoaren 23an argitaratu zen-. Dekretu horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko B.1 lanbide-taldeko osasun-arloko profesionalen lanbidearen garapena arautu zen.
Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 1a.
Araubide Juridikoko zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO RUIZ OSEGUERA.
RSS