Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4317

IRAGARKIA, 688/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdun direnak epatzeko dena (prozedura arrunta; 98 Legea).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, 688/07-3 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da prozedura arruntaren bidez (98 Legea). Errekurtsoa Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofizialak aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Osasun Sailaren 35/2007 Dekretuaren aurka -2007ko martxoaren 23an argitaratu zen-. Dekretu horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko B.1 lanbide-taldeko osasun-arloko profesionalen lanbidearen garapena arautu zen.

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 31.

Araubide Juridikoko zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO RUIZ OSEGUERA.


Azterketa dokumentala