Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4316

IRAGARKIA, 694/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura arrunta) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, Bizkaiko Erizaintzako Elkargoak 694/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, prozedura arruntaren izapideak eginez, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren kontra. Izan ere, dekretu horrek (2007-03-23ko EHAA, 59. zk.) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioen lanbide-garapena arautzen du.

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 24a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala