
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4315
IRAGARKIA, 381/06 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, Begoña Jimeno Badiolak, prozedura laburtuaren bidez, 381/06 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, apirilaren 26an jakinarazi zen 2006ko apirilaren 12ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Akordioaren aurka. Izan ere, akordio horrek ezetsi zuen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzekoa zen 1429/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 22a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS