
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4314
IRAGARKIA, 186/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).
Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, María Victoria Blas Landajuelak 186/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Errekurtsoa langileen arloari buruzkoa da eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 87/2007 Ebazpenaren kontrakoa. Ebazpen horrek Basurtuko Ospitalean lanpostuak hornitzeko barruko lekualdatze-deialdia berretsi zuen.
Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS