Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4312

IRAGARKIA, turismoaren arloan, G004/07-T zehapen-prozedura hasteko 2007-03-20an hartutako Erabakia Rafael Torrecillas Potes-eri jakinarazteko dena.

Erabakiaren berri ohiko moduan jakinarazi nahi izan zaion arren Rafael Torrecillas Potes-eri (azken helbidea: Rass Barra, Alfontso XI.a kaleko 13. zenbakia, Errenteria), ezinezkoa gertatu da; beraz, argitaratu egiten da iragarki hau.

Hautsitako araua:

Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 14ko 6/1994 Legea, 66.f) artikulua. Arau-hauste larritzat jotzen da:

j) Justifikaziorik bada, bezeroei sarrera galaraztea eta bezeroak kaleratzea.

Arau-haustearen deskripzioa:

Zerbitzuan ziren ertzain biri ez ateratzea kontsumitu nahi zutena.

Zehapena:

Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko 66. artikuluko f) idatz-zatian tipifikatutako falta larritzat jotzen da egindako arau-haustea (behin-behinean), eta seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) zehapena ezartzen zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egin dituzu egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta, halaber, frogaldia irekitzea eskatu ahal izateko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko ere. Epe berberean, aztertu ahal izango da espedientea Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostiako Easo kaleko 10. zenbakiko 5. solairua).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Donostia-San Sebastián, 2007ko maiatzaren 18a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala