Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4306

LEHIAKETA. Suedian eta Herbeheretan etxebizitza-politikako esperientzia berriak ezagutzeko erakunde-mandatua antolatu, lagundu eta babesteko aholkularitza eta laguntza kontratua esleitzeko dena (26A/07 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 26A/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Suedian eta Herbeheretan etxebizitza-politikako esperientzia berriak ezagutzeko erakunde-mandatua antolatu, lagundu eta babestea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua:

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrogeita hamar mila (50.000,00) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Azterlan, Plangintza eta Aurrekontuen Zerbitzua. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

Telefonoa: 945 01 98 80.

Faxa: 945 01 98 55.

Web orria: www.contratacion.info.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko irailaren 4a.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko irailaren 5eko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Teléfonoa: 945 01 64 13.

5) Faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 3 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko irailaren 10a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala