Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4305

LEHIAKETA. Iragarkia, "Bilboko Hiri Trenaren 1 lineako Maidagango trenbide pasagunea kentzeko eraikuntza" xede duen obren administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/009/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/009/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Hiri Trenaren 1 lineako Maidagango trenbide pasagunea kentzeko eraikuntza.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-egiaztapenaren akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 30 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hogeita lau milioi seiehun eta hogeita bost mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita hamar zentimo (24.625.950,50).

5.– Behin-behineko fidantza: laurehun eta laurogeita hamabi mila bostehun eta hemeretzi euro eta zentimo bat (492.519,01).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Trenbide Sarea.

b) Helbidea: Konpostelako Donejakue kalea 12, 5. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48003.

d) Telefonoa: 94 657 26 00.

e) Faxa: 94 657 26 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko abuztuaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Taldea: B)	Azpitaldea: 2	Kategoria: e)

Taldea: D)	Azpitaldea: 1	Kategoria: f)

Taldea: K)	Azpitaldea: 2	Kategoria: d)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abuztuaren 28a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: gehienez 20.

Betekizunak eta modalitateak:

* Ez da aldaerarik edo bestelako aukerarik onartuko, baldin eta aurrekontua karatula honetako 6. puntuan adierazitakoa baino handiagoa bada.

* Administrazioak onartutako oinarrizko proiekturako proposamenik aurkezten ez duten lizitatzaileen aldaerarik ez da onartuko.

* Lizitatzaileak bere kabuz proposatu nahi dituen aldaerek kostua aseguratzeko konpromisoa jaso beharko dute, zeina formula matematiko arruntean oinarrituko baita eta lizitatzaileak eskainitakoen gain egin litezkeen neurketa igoeren prezioei aplika baitakieke.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko irailaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko uztailaren 6a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: ets@ets-rfv.es, www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 6a.

Kontratazio Batzorde Nagusiko lehendakaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala