Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4301

EBAZPENA, 2007ko martxoaren 15ekoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, baimen baten izena aldatzeko Dekitra, S.A.k aurkeztutako eskabideari buruzkoa, hain justu ere presioko ekipo eramangarrien arloan, klorozko ontzien aldizkako ikuskapenak egiteko erakunde aitortu batentzako baimenaren -Acideka, S.A. zeritzonaren- izena aldatzeko.

AURREKARIAK

Bat.– 2005eko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bitartez, Acideka, S.A. (egoitza: Kale Nagusiko 42.eko 1.a) baltzuari baimena eman zitzaion ontzizko ontzien aldizkako ikuskapenak egiteko, zehazki, martxoaren 2ko 222/2001 Errege Dekretuaren arloan eta presioko ekipoa eramangarriei dagokienez.

Bi.– 2007ko martxoaren 5ean, zuzendaritza honetan, Dekitra, S.A.k eskabide bat aurkeztu zuen, non Acideka, S.A. izena Dekitra, S.A.z ordezten zutela jakinarazten baitzen; horretaz gain, Acideka, S.A.ri kreditazioa erretiratzeari buruzko idazkia -ENACena- eta Dekitra, S.A.ren aldeko kreditazioa ere aurkeztu zituen. Guztiarekin ere, klorozko botilatzarrak eta botilak probatu eta ikuskatzeko, Detrika-rentzako baimena eskatu zuen.

Hiru.– Enpresak Lantarongo Industrialdean (Miranda de Ebrotik Puntelarrarako errepidea, 01213 Lantaron, Araba) daukan plantan burutuko da aldizkako aipatu ikuskapenen jarduera.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan (284/2005 Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa).

Bi.– Martxoaren 2ko 222/2001 Errege Dekretuaren bitartez, ematen dira Kontseiluaren apirilaren 29ko 1999/36/CE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenak. Izan ere, presioko ekipo eramangarriei dagokienez, erakunde aitortuen figura arautzen baita zuzentarau horretan, betiere egin ditzaketen funtzioak zehaztuaz.

Hiru.– Erakunde aitortua izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatu du Dekitra, S.A. enpresak, horretarako behar ziren dokumentuak aurkeztuta. Baldintza horiek espediente honen izapideak egiterakoan bete dira, eta Arabako Lurralde Bulegoak aldeko txostena eman du.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

1.– Egoitza Lantarongo Industrialdean (Miranda de Ebrotik Puntelarrarako errepidea, 01213 Lantaron, Araba) daukan Dekitra, S.A. erakundeari baimena ematea, klorozko ontzien aldizkako ikuskapenak egiteko, zehazki, martxoaren 2ko 222/2001 Errege Dekretuaren arloan eta presioko ekipoa eramangarriei dagokienez. Aipatu errege dekretuko 8.1 artikuluan jasotako funtzioak bakarrik baimenduko zaizkio.

2.– Aipatu enpresak baimena du adierazitako arauzko jardute-eremuan aritzeko, 92/EI/226 Akreditazioetarako Erakunde Nazionalaren akreditazio-agirian eta 2006ko abenduaren 15eko Eranskin Teknikoan (1. berrikusketa) zehaztu bezala. Erakundeak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua -martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua- eta Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ezar ditzan gainontzeko baldintza osagarriak.

3.– Baimen hau eman ahal izateko, Dekitra, ENACek egin ditzan aldizkako ikuskapenen kopia aurkeztu beharko du Dekitra, S.A.k. Horretaz gain, baimena emateko oinarri izan ziren funtsezko datuetan aldaketarik izanez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dizkio.

4.– Ikuskatutako ekipoen eta horien emaitzen zerrenda osoa aurkeztu beharko du Dekitra, S.A.k, hilero, Arabako Lurralde Bulegoan aurkeztu ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 15a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala