Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4300

EBAZPENA, 2007ko otsailaren 28koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, aitortutako entitatetzat jotzen da IES Bidebieta BHI delakoa, behe-tentsioko instalazio elektrikoetan profesional baimenduak presta ditzan.

AURREKARIAK

Bat.– IES Bidebieta BHI delakoa behe-tentsioko instalazio elektrikoetan profesional baimenduak prestatzeko (oinarrizko kategoria) entitate gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zen, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean aurkeztu ere, 2007ko otsailaren 28an.

Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Basauriko Agirre lehendakaria kaleko 97. zenbakian du.

– Prestakuntza-prozesua burutzeko ikastetxeak dituen instalazioen azalpena.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

– Enpresaren deskripzioa, fundatu zenetik gaur egunera arte profesionalak prestatzen eta gaitzen izandako esperientzia, eta bai egin izan dituen zerbitzuak ere.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru.– Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak aldeko txostena eman zuen 2007ko maiatzaren 14an, IES Bidebieta BHI aitortutako erakunde gisa onartzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Ebazpen hau hartzea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Hiru.– Halaber, egiaztatuta geratu da IES Bidebieta BHI delakoak badituela aipatutako dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, hain zuzen ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Lau.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erakunde eskatzaileak kreditatzeko beharrezkoak diren agiriak aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

1.– Basauriko IES Bidebieta BHI entitatea baimendutako entitatetzat aitortzen da, baimendutako profesionalak presta ditzan espezialitate honetan:

– Behe-tentsioa (oinarrizko kategoria).

2.– Aipatu entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Zenbaki hau izango du: REFPA. A-0063.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

6.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Energia sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 28a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala