
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4298
AGINDUA, 2007ko maiatzaren 7koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, ondoren adierazten diren ekintzak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen dituena: Bilboko (Bizkaia) "Fundación Tutelar Gorabide" Fundazioaren helbide-aldaketa; estatutuetako 5., 6., 9., 17., 18. eta 32. artikuluen aldaketa; epea iraungi dela-eta Patronatuko Kontseilu Nagusiko eta Kontseilu Betearazleko kideak karguetatik kentzea; Patronatuko Kontseilu Nagusiko eta Kontseilu Betearazleko kideak izendatzea; eta Patronatuko lehendakariordea izendatzea.
Ikusi egin da Bilboko (Bizkaia) "Fundación Tutelar Gorabide" Fundazioak aurkeztu duen onarpen- eta inskribatze-eskabidearen espedientea honako hauen gainean: helbide-aldaketa; estatutuetako 5., 6., 9., 17., 18. eta 32. artikuluen aldaketa; epea iraungi dela-eta Patronatuko Kontseilu Nagusiko eta Kontseilu Betearazleko kideak karguetatik kentzea; Patronatuko Kontseilu Nagusiko eta Kontseilu Betearazleko kideak izendatzea; eta Patronatuko lehendakariordea izendatzea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) "Fundación Tutelar Gorabide" Fundazioaren izenean, Mikel Xabier de Barrón Arniches jaunak aurkeztutako eskabideari 2005eko martxoaren 29an eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazki horren bidez, fundazioaren "estatutuetan eta gobernu-organoen osaeran egindako aldaketen gaineko erabakiak" inskribatzeko eskatzen zen.
Bigarrena.– Eskabidearekin batera dator Patronatuak 2004ko abenduaren 20an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, Patronatuko idazkari Esther Gómez García andreak Bilbon, 2005eko martxoaren 15ean, Miguel Ángel Elorriaga García lehendakariaren oniritziaz luzatutakoa, alegia. Bilera horretan, besteak beste erabaki hauek hartu ziren: Patronatuko Kontseilu Nagusiko eta Kontseilu Betearazleko zenbait kide izendatzea eta fundazioaren estatutuak aldatzea.
Hirugarrena.– Errekerimendua egin ondoren, 2007ko otsailaren 13an honako agiri hauek jaso dira:
1.– Estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren baimendutako bi kopia. Patronatuko lehendakari Miguel Ángel Elorriaga García jaunak 2007ko otsailaren 5ean eman zuen eskritura, Ignacio Alonso Salazar Bilboko notarioaren aurrean (278 protokolo zenbakia). Eskritura publiko horrek honako hauek barne hartzen zituen:
a) Patronatuko idazkari Esther Gómez García andreak -lehendakari Miguel Ángel Elorriaga García jaunaren oniritziarekin- 2007ko urtarrilaren 30ean Bilbon emandako ziurtagiria, Patronatuak 2004ko abenduaren 20an egindako bileraren aktarena, non erabakia hartu baitzen Fundazioaren estatutuetako honako artikulu hauek aldatzeko:
– 5. artikulua.– Egoitza.
– 6. artikulua.– Fundazioaren helburuak.
– 9. artikulua.– Onuradunak.
– 17. artikulua.– Bokal berezkoak.
– 18. artikulua.– (edukirik gabe).
– 32. artikulua.– Kontseilu Betearazlea.
b) Fundazioaren estatutuen testu bategina, erabakitako aldaketak sartu ondorengoa.
2.– Patronatuko idazkari Esther Gómez García andreak -lehendakari Miguel Ángel Elorriaga García jaunaren oniritziarekin - 2007ko urtarrilaren 30ean Bilbon emandako ziurtagiria, Patronatuak 2004ko abenduaren 20an egindako bileraren aktarena (notarioak legeztatutako sinadurekin), non erabaki hauek hartu baitziren:
a) Epea iraungi dela-eta, Patronatuko Kontseilu Nagusiko honako kide hauek kentzea:
– Víctor Iturburu Zuazo jauna.
– Jesús Eguren Garaizabal jauna.
– Javier Durana Galdós jauna.
b) Patronatuko Kontseilu Nagusiko kide honako hauek izendatzea:
– Víctor Iturburu Zuazo jauna.
– Javier Durana Galdós jauna.
– José Luis Pastor Vega jauna.
– José Ramón Caubilla Arbaizar jauna.
c) Patronatuko Kontseilu Nagusiko lehendakariorde Victor Iturburu Zuazo jauna izendatzea.
d) Epea iraungi dela-eta, Patronatuko Kontseilu Betearazleko honako kide hauek kentzea:
– Víctor Iturburu Zuazo jauna.
– Esther Gómez García andrea.
– José M.ª Fernández Bilbao jauna.
– Juan Luis Anta Payás jauna.
e) Patronatuko Kontseilu Betearazleko kide honako hauek izendatzea:
– Víctor Iturburu Zuazo jauna.
– Esther Gómez García andrea.
– José Luis Pastor Vega jauna.
– José M.ª Fernández Bilbao jauna.
– Juan Luis Anta Payás jauna.
Laugarrena.– Espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona horretarako kontuan hartu diren
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea ebaztea, agindu bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3. eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.1.a) artikuluan.
Bigarrena.– Estatutuen egokitzapena onartzeko eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan eskatutakoak.
Hirugarrena.– 2006ko otsailaren 19an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Lege Araubide zuzendariak, 404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, zera eskatu zion Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari: "Fundación Tutelar Gorabide" Fundazioaren estatutuen aldaketa erregistroan inskribatzeari buruzko derrigorrezko txostena eman zezala hilabeteko epean. Epea igaro da eta ez da txostenik eman; horregatik, txostena aldekoa dela ulertu behar da, erregistroan inskribatzeko espedientearekin aurrera jarraitu ahal izateko.
Honako hauek ikusita: indarrean dagoen Konstituzioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea, Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta oro har erabilgarri diren gainerako arauak.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak
EBATZI DU:
Lehenengoa.– "Fundación Tutelar Gorabide" Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Patronatuko lehendakari Miguel Ángel Elorriaga García jaunak Bilbon, 2007ko otsailaren 5ean, estatutuak egokitzeko emandako eskritura publikoan xedatutakoarekin bat etorriz eta agindu honen datarekin, fundazioen estatutu-aldaketa hori inskribatzeko agindua ematea. Eskritura Bilboko Ignacio Alonso Salazar notarioaren aurrean eman zen (278 protokolo zenbakia). Eskritura publikoari honako hauek erantsi zaizkio:
1.– Patronatuko idazkari Esther Gómez García andreak -lehendakari Miguel Ángel Elorriaga García jaunaren oniritziarekin- 2007ko urtarrilaren 30ean Bilbon emandako ziurtagiria, Patronatuak 2004ko abenduaren 20an egindako bileraren aktarena, non erabakia hartu baitzen artikulu hauek aldatzeko:
a) 5. artikulua.– Egoitza.
b) 6. artikulua.– Fundazioaren helburuak.
c) 9. artikulua.– Onuradunak.
d) 17. artikulua.– Bokal berezkoak.
e) 18. artikulua.– (edukirik gabe).
f) 32. artikulua.– Kontseilu Betearazlea.
2.– Fundazioaren estatutuen testu bategina, erabakitako aldaketak sartu ondorengoa.
Inskripzio honetan, eta fundazioaren estatutuen 5. artikuluaren arabera hau da fundazioaren helbidea: Colón de Larreategui kalea 26, behea C; Bilbao.
Hirugarrena.– Patronatuko Kontseilu Nagusiari dagokionez, honako hauek inskribatzeko agintzea:
1.– Epea iraungi dela-eta, Patronatuko Kontseilu Nagusiko honako kide hauek kentzea:
a) Víctor Iturburu Zuazo jauna.
b) Jesús Eguren Garaizabal jauna.
c) Javier Durana Galdós jauna.
2.– Patronatuko Kontseilu Nagusiko kide honako hauek izendatzea:
a) Víctor Iturburu Zuazo jauna.
b) Javier Durana Galdós jauna.
c) José Luis Pastor Vega jauna.
d) José Ramón Caubilla Arbaizar jauna.
3.– Patronatuko Kontseilu Nagusiko lehendakariorde Victor Iturburu Zuazo jauna izendatzea.
Inskripzio horien arabera, honela dago osatuta Patronatuko Kontseilu Nagusia:
Patronatuko kide berezkoak	Patronatuko kideak	Ordezkaria-Pertsona fisikoa	Kargua	Indarraldia
	
	Gorabide	Miguel Ángel Elorriaga García jauna	 Lehendakaria	
	Gorabide	Esther Gómez García andrea	Idazkaria	
	Gorabide	José Luis Fernández Bilbao jauna	 Bokala	
	ASPACE	Ernesto Gastelu-Iturri Leicea jauna	 Bokala	
	APNABI	Juan Luis Anta Payás jauna.	Bokala	
	Uribe-Kosta	Gorka Ezkurdia Sasieta jauna	Bokala	
Kide hautetsiak				
		Víctor Iturburu Zuazo jauna	Lehendakariordea	 2008-12-20
		Javier Durana Galdós jauna	Bokala	 2008-12-20
		José Luis Pastor Vega jauna	Bokala	 2008-12-20
		 José Ramón Caubilla Arbaizar jauna.	Bokala	 2008-12-20
Laugarrena.– Patronatuko Kontseilu Betearazleari dagokionez, honako hauek inskribatzeko agintzea:
1.– Epea iraungi dela-eta, Patronatuko Kontseilu Betearazleko honako kide hauek kentzea:
a) Víctor Iturburu Zuazo jauna.
b) Esther Gómez García andrea.
c) José M.ª Fernández Bilbao jauna.
d) Juan Luis Anta Payás jauna.
2.– Patronatuko Kontseilu Betearazleko kide honako hauek izendatzea:
a) Víctor Iturburu Zuazo jauna.
b) Esther Gómez García andrea.
c) José Luis Pastor Vega jauna.
d) José M.ª Fernández Bilbao jauna.
d) Juan Luis Anta Payás jauna.
Inskripzio horien arabera, honela dago osatuta Patronatuko Kontseilu Betearazlea:
Kargua		Indarraldia
Lehendakaria	Miguel Ángel Elorriaga García jauna
Bokala	Víctor Iturburu Zuazo jauna	2008-12-20
Bokala	Esther Gómez García andrea	2008-12-20
Bokala	José Luis Pastor Vega jauna	2008-12-20
Bokala	José M.ª Fernández Bilbao jauna.	2008-12-20
Bokala	Juan Luis Anta Payás jauna.	2008-12-20
Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 7a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
RSS