
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4294
272/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zuzendari beraren otsailaren 21eko 131/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, medikuen kategorian (Barne Medikuntzako mediku espezialista fakultatiboa) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatu zen. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28 eta 105.1 artikuluek agindutakoa betez (aipatutako Legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), eta indarrean dagoen legeriak emandako gaitasunen arabera, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Otsailaren 21eko 131/2007 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, medikuen kategorian (Barne Medikuntzako mediku espezialista fakultatiboen lanpostu funtzionala) langile estatutario izaera lortzeko hautaketa proben Kalifikazio Epaimahaia izendatu zen. Aldaketaren arabera, ondoriorik gabe geratu da Juan Carlos Gainzarain Arana jauna seigarren ordezko kide izendatzeko erabakia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluan aipatutako abstentzio arrazoiak betetzen dituela eta. Aipatutako legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Hirugarrena.– Deialdiko oinarri orokorretako 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 20a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
RSS