
145. zk., 2007ko uztailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4291
486/2007 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko Begoña Arrizabalaga Zubizarreta izendatzen duena.
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 8ko 199/2007 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2007ko apirilaren 16ko EHAAn (72. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Begoña Arrizabalaga Zubizarreta deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Begoña Arrizabalaga Zubizarreta izendatzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2007ko maiatzaren 23tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 22a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
RSS