Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3917

IRAGARKIA, "Herrizaingo Sailarentzat prentsan, irratian eta telebistan publizitate espazioak planifikatu eta erosteko zerbitzuak" kontratatzea xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela argitara emateko dena (KBN C02/012/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/012/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Herrizaingo Sailarentzat prentsan, irratian eta telebistan publizitate espazioak planifikatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen 210.f) artikuluan baimendutako publizitaterik gabe hitzartutako prozedura baita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: hitzartua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: seiehun eta hogei mila (620.000,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2007ko maiatzaren 29a.

b) Kontratista: Publicidad Hedatu SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzan jarritako prezioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 12a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala