Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2007ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2941

LEHIAKETA. Iragarkia, hirigintza-lanen kostuei buruzko informazio- eta azterketa-sistema bat egiteko aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzeko dena (20A/07 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 20A/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: hirigintza-lanen kostuei buruzko informazio- eta azterketa-sistema bat egitea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 10 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hogei mila (120.000) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Lurzoruaren Kudeaketarako Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 37.

Faxa: 945 01 64 48.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko ekainaren 6a.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: V taldea, 2 azpitaldea eta A kategoria.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko ekainaren 8ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 3. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko ekainaren 12a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala