Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2007ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2935

261/2007 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko Carmen Causo Mouriz andrea izendatzeko dena.

Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 7ko 174/2007 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2007ko martxoaren 30eko EHAAn (64. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Carmen Causo Mouriz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Carmen Causo Mouriz andrea izendatzea Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Erizaintzako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek lanpostuaz jabetzerakoan emango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala