
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1845
LEHIAKETA. Iragarkia, "Uraren Zuzentarau Orokorreko gai garrantzitsuen eskemaren onarpenarekin zerikusia duten partaidetza-prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzeko" aholkularitza eta laguntzako administrazio-kontratua esleitzeko dena (007A/2007/ espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 007A/2007/.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Uraren Zuzentarau Orokorreko gai garrantzitsuen eskemaren onarpenarekin zerikusia duten partaidetza-prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
b) Loteak: ez dago loterik.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 7 hilabeteko epea finkatu da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: ehun eta hamabost mila (115.000 ) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Uren Zuzendaritza-Plangintza Hidrologikorako Bulegoa (Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila).
b) Helbidea: Jorge Guillen kalea 3, beheko solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).
d) Telefonoa: 945 00 04 44.
e) Faxa: 945 06 02 10.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 4a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Azken hiru urteetan jardunean aritu dela egiaztatu beharko du enpresak. Egiaztapena egiteko, enpresak aldi horretan burututako negozio guztien eta obra, horniketa, zerbitzu edo lanen kopuruari buruzko aitorpena aurkeztu beharko du.
– Azken bost urteetan kontratuaren xedearekin zerikusia duen azterlan edota proposamenen bat gutxienez egin izana eskatuko zaio enpresari. Hori egiaztatzeko, egindako lan eta argitalpenik aipagarrienen zerrenda aurkeztu beharko da, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.
– Enpresak izendatutako arduradunak behintzat, kontratuaren helburuarekin zerikusia duen gaiaren inguruko azterlan batean gutxienez parte hartu behar izan du. Zerbitzua edo prestazioa emateko izendatuko dituen profesionaletako bakoitzaren Curriculum Vitaea aurkeztu beharko du enpresak.
– Ingurumen-kudeaketarako jardunbide egokien arabera jarduteko exijituko zaio enpresari. Horretarako, enpresaren izenean proposamena sinatu duenak, ingurumen-jardunbide egokiak betetzeko konpromiso-karatula honetako I. eranskina aurkeztu beharko du, sinatuta.
– Sortzen dituen hondakinak modu egokian kudeatzen aritzea eskatuko zaio enpresari. Horretarako, ezarrita daukan ingurumen-kudeaketarako sistema aurkeztu beharko du, enpresako goi-zuzendaritzaren sinadurarekin. Bertan, sistemaren edukia eta enpresan daukan ezarpen-maila zehaztu beharko dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 13a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Erregistro Nagusia (Zerbitzu Zuzendaritza).
2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua 2-2. solairua).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).
d) Eguna: 2007ko apirilaren 20a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
IZASKUN IRIARTE IRURETA.
RSS