Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1843

LEHIAKETA PUBLIKOA, Gipuzkoako osasun-barrutiko gaixoentzako bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien bidezko osasun-garraioko zerbitzuak kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza. Aseguramendu eta Kontratazio Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: CP 29/2007-GSP.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: Zerbitzu Publikoen Kudeaketa.

b) Helburua: Gipuzkoako osasun-barrutiko gaixoentzako bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien bidezko osasun-garraioko zerbitzuak.

c) Loteak: bai. hiru.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: 910.334,34 euro, 2007ko ekitaldirako aurreikusitakoaren arabera (maiatza-abendua).

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 2.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea, 35.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20010.

d) Telefonoa: 943 02 30 00.

e) Telefaxa: 943 02 30 93.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 10a.

g) Halaber, honako web orri honetan ere jaso ahal izango

dira agiriak: http://www.euskadi.net/sanidad.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Administrazio klausula zehatzen pleguan eta karatulan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 16a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gipuzkoako Lurralde-Zuzendaritza, Antso Jakitunaren hiribidea, 35, 20010 -Donostia-San Sebastián.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eguna: 2007ko apirilaren 24a.

b) Ordua: 10:00.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Donostia-San Sebastián, 2007ko martxoaren 1a.

Kontratazio organoa,

MANUEL ERREZOLA SAIZAR.


Azterketa dokumentala