
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1841
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko gelen estalkien hobekuntza eta berriztatze lanak kontratatzekoa (A-092/07 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.
c) Espedientearen zenbakia: A-092/07.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko instalakuntzak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: bost hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetu eta hamabost egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: laurehun eta berrogeita hamahiru mila hirurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hamar zentimo (453.347,90).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: bederatzi mila eta hirurogeita sei euro eta laurogeita hamasei zentimo (9.066,96).
Behin betikoa: hemezortzi mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita hamabi zentimo (18.133,92).
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 88 98.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) E-posta: c-lopez@ej-gv.es.
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 19a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea eta e) kategoria.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 19a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztu behar dira ("A", "B" eta "C"), administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela; eskura emanda, edo administrazio-klausula zehatzen pleguko 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran aurkeztuko dira.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.
2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2007ko apirilaren 24a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Administrazio-informazioa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.
Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS