
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1839
LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Gizarte Ekonomiaren Estatistika egiteko lanak kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. (Zerbitzu Zuzendaritza)
c) Espedientearen zenbakia: A-045/DJT2007.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: azken txostena eta dagokion datu-basea emateko azken eguna 2007ko abenduaren 31 da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: laurogei mila (80.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 94 06.
e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: b-simancas@ej-gv.es.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 10a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez da beharrezkoa.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Enpresak azken hiru ekonomia ekitaldiotan burututako negozio guztien eta lanen kopuruari buruzko aitorpena.
– Enpresarien gaitasun teknikoa edo profesionala frogatzeko, kontratuaren helburuarekin zerikusirik duten lanetan lortutako esperientzia hartuko da kontuan, horrelakotzat joz landa-azterketen eragiketa estatistikoei —gizarte ekonomia ezartzeari buruzkoei— dagozkienak (gutxienez 500 establezimendu jaso behar dira eragiketaren laginean). Sektore hori ikertzearekin lotutako landa-azterketen alorrean azken hiru urteotan burututako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenekin frogatuko da gaitasun hori, non zenbatekoa, egunak, inkestaren gai diren establezimendu kopurua eta onuradun publikoak zein pribatuak jasoko baitira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 10eko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II eraikineko 3. aretoa.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2007ko apirilaren 17a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: espediente honetan kontratazio elektronikorako prozedura erabiltzeko baimena eman da www.contratacion.info edo www.euskadi.net helbidearen bidez.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratación.info edo www.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRIA.
RSS