Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1838

LEHIAKETA. Iragarkia, Herrizaingo sailari atxikitako zenbait zentroen instalazioak mantentzeko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/065/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/065/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailari atxikitako zenbait zentrotan instalazioak mantentzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabeteko epea finkatu da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zazpiehun eta laurogeita hamazazpi mila laurehun eta hogeita lau (797.424,00) euro.

5.– Behin-behineko bermea: hamabost mila bederatziehun eta berrogeita zortzi euro eta berrogeita zortzi zentimo (15.948,48).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: P)	Azpitaldea: 1	Kategoria: B

Taldea: P)	Azpitaldea: 3	Kategoria: B

Enpresa lizitatzaileek, gainera, euren kaudimena egiaztatu beharko dute konpromiso honen bidez: oinarri teknikoen pleguko 4. eta 5. puntuetan adierazitako baliabideak (gizazkoak eta materialak) exekuzioari atxikitzea, Administrazio Publikoetako Kontratuen Legeko Testu Bateginaren azken paragrafoko 15.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) 120.202,42 euro baino aurrekontu txikiagoko kontratuak edo sailkapenetik salbuetsita daudenak edota Europar Batasuneko estatu-kideetako espainiar ez diren enpresaburuentzakoak: ekonomia- eta finantza-kaudimen eta gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak APKLren testu bategineko 16. eta 19. artikuluen arabera.

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Azken hiru urteetako bakoitzean egindako negozio kopuruaren inguruko deklarazioa, ekitaldiko, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izango dena.

– Gaitasun teknikoa eta profesionala: Enpresa lizitatzaileek azken urteetan kontratuaren xedearen antzeko lan bat, behintzat, egin izana ezinbestekoa izango da, zeinak, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izan behar duen. Egiaztatzeko, enpresek lanen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, bertan zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak adierazita.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 24ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko maiatzaren 3a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko martxoaren 2a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 5a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

JAVIER ELOLA DEL RÍO,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoelako.


Azterketa dokumentala