
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1837
IRAGARKIA, "2007. eta 2008. urteetan zehar Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko hainbat eraikinetan hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimotik (30.050,61 euro) beherako aurrekontuarekin egin nahi diren eraberritzeko, konponketa txikiko, zaintzeko edo mantentzeko lanak" helburutzat duen obra-kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematekoa (KM/2007/009 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: KM /2007/009.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: 2007. eta 2008. urteetan zehar Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko hainbat eraikinetan hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimotik (30.050,61 euro) beherako aurrekontuarekin egin nahi diren eraberritzeko, konponketa txikiko, zaintzeko edo mantentzeko lanak.
c) Loteak:
1. lotea: Arabako eraikinak.
2. lotea: Gipuzkoako eraikinak.
3. lotea: Bizkaiko eraikinak.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2006ko abenduaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria; 233. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: milioia bostehun eta hirurogei mila (1.560.000) euro, hiru lotetan banatuta.
1. lotea: bederatziehun eta hirurogei mila (960.000) euro.
2. lotea: berrehun eta berrogei mila (240.000) euro.
3. lotea: hirurehun eta hirurogei mila (360.000) euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2007ko otsailaren 22a.
1. lotea:
b) Kontratista: Construcciones Castellano SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatziehun eta hirurogei mila (960.000) euro.
2. lotea:
b) Kontratista: Elecnor SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogei mila (240.000) euro.
3. lotea:
b) Kontratista: Elecnor SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hirurogei mila (360.000) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MUGICA.
RSS