
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1836
EDIKTUA, 150/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Maria de Andres Sierrak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
147.627,68 euro zenbatekoa eta berandutza-interesetarako hasiera baten itundutako 1.000 euro erreklamatzea dela-eta Gordesenekoa, S.L.ren aurka, Banco Popular Español S.A.k eskaturik, 150/06 zenbakiarekin epaitegi honetan burututako prozesuan honako hau erabaki da: euren tasazio-prezioarekin, beherago zehaztutako ondasunak enkante publikora ateratzea, hogei eguneko epean:
ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA EUREN BALORAZIOA:
Finkaren deskripzioa
Hiri-finka.– Mungian, Billela auzuneko lurra, 18.861,87 m2 dituena. Mugak: iparraldean, Compañía Bilbaina de Aceites Refinados, S.A.-Cobaresa; hegoaldea, Labetxeatxebarri baserriaren —Lapateriña izenaz ere ezagututakoaren— jabetzak, eta Landesarenak, eta horren erdian bidea; mendebaldean, Tiburcio Olazar, ibaia, Juan Martín Lunoren finka, eta linea zuzenean Landesa baserriaren jabetzak, eta finka bereizia; eta ekialdean, aipatu Cobaresa.
Aipatu finkaren zati baten ondoko erakinak kokatzen dira: A) Ibilgailuentzako baskularako sarrera nagusiaren ondoko erakin txiki bat. B) sarrera nagusiaren inguruan beste erakin txiki bat, behe-tentsioko koadroarentzako etxola dena.
Deskribatutako erakinek okupatzen ez dituzten lurretan, ondko erakinak altxatu dira: c) Sarrera nagusiaren ondoan gasoliontzi bat. D) Bulegotako eta laborategirako erakina, hego-ekialdeko angeluko finkaren barruan kokatutakoa, fatxada nagusia gehienbat mendebalderantz duena, eta 338 m2 azalera duena, bi solairutan banaturik. E) Silikato eta gilzerinatako nabea, orubearen erdian dena eta bulegotako erakinaren paraleloa dena, 1.247,75 m2 azalerakoa. F) Aldagelak eta komunak (erakin sozila), Silikato eta gilzerinatako nabetik hara kokatutakoa, iparralderantz, eta 139,50 m2 azalerakoa. G) Garajea eta ordezko piezen biltegia, aldagela eta komunetako erakinetik harakoa, 418,50 m2 azalerakoa. I) Ur-biltegiaren hegala, Copra nabearen iparraldean eta terrenoaren mendebaldeko mugatik oso hurbil dena; hemen deskribatzen den finkatik bereizitakoa da ur-biltegiak okupatzen duen lurra.
Gernikako Jabetza Erregistroan inskribatua, 634 liburukia, 135 liburua, 20 folioa, Mungiako 3528. finka, enkanterako 290.000 eurotan tasatua.
Enkantea 2007ko apirilaren 27an egingo da, 11:00etan, Epaitegiaren egoitzan (Allende Salazar kalea, 9 zk., - 48300 PK).
ENKANTEKO BALDINTZAK
1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:
1) Behar bezala identifikatu beharko dira.
2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.
3) Ondasunen tasazio balioaren 100eko 30 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 4769 0000 06 0150 06 zk.) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu behar du; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria.
Zati baten edo osorik beste batengandik jasotako kopuruekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena atxikiz.
3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.
4.– Ondasuna enkantera ateratzeko balioaren ehuneko 70ekoa edo hortik gorakoa bada postura onena, errematea posturagile hoberenaren aldekoa izango da. Txikiagoa bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.
5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago eskura erregistroko ziurtagiria.
6.– Auzi-jartzailearen kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak —enkantean parte hartzen duelako— bere egiten ditu; eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten du haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea berari esleitzen badiote.
7.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.
8.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).
9.– Zordunak euren bizilekuan aurkitzeko modurik ez badago eta ezin bazaie jakinarazpenik egin, ediktu honek zordunei enkantearen jakinarazpena egiteko balioa izango du.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2007ko otsailaren 20a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS