
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1833
EBAZPENA, 2007ko martxoaren 24koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, 2007-2008 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaiak kudeatzeko prozesuan alfabeto-ordena zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza argitara ematen duena, baita urtean zehar deituko den edozein hautatze-prozesu kudeatzeko ere.
2004ko maiatzaren 26ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren Ebazpenak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak onartzen dituenak, 3. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera, izen-abizenen alfabeto-ordena erabiliko da puntuazioaren berdinketak hausteko, hasiko den letra zehazteko asmoz urtero egin beharreko zozketa batetik abiatuz.
2007ko martxoaren 24an aipatutako zozketa izan zen Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hau jakinarazten da: 2007-2008 ikasturtean, berdinketarik gertatuz gero, "A" letra erabiliko dela berdinketa hausteko azken irizpide gisa, izangaien zerrendan beteko den postua finkatzeko. Letra horrek berak finkatuko du, era berean, izangaiak ikasturte horretako beste edozein aukeraketa-prozesutan aritzeko ordena alfabetikoa, eta beraz, letrako lehena hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 24a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.
RSS