Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1832

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 29koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuak arautzen dituen 2006ko urtarrilaren 1a eta 2007ko urtarrilaren 26a bitarteko enplegurako laguntzen onuradunen zerrenda jakinarazten duena.

Goian aipatutako dekretuan oinarrituta, emandako dirulaguntzen publizitatea egiteko, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babesean 2006ko urtarrilaren 1a eta 2007ko urtarrilaren 26a bitartean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean ageri da zerrenda, non honako xehetasun hauek adierazten baitira: eskabidearen espediente-zenbakia, onuradunaren izena, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Bigarrena.– Emandako dirulaguntza zein onuraduni gehitu zaion jakinaraztea. Ebazpen honen eranskinean ageri da onuradunen zerrenda, non honako xehetasun hauek adierazten baitira: eskabidearen espediente-zenbakia, onuradunaren izena eta gehitutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 29a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala