
60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
1828
EBAZPENA, 2007ko otsailaren 15ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, Luis Norberto López de Lacalle Marcaide jauna unibertsitateko katedradun izendatzeko dena (jakintza arloa: "Ingeniaritza Mekanikoa"). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2006ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2006ko azaroaren 15eko BOE eta EHAA).
2006ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (2006ko azaroaren 15eko BOE eta EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), Errektoregoak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Luis Norberto López de Lacalle Marcaide jauna, 16264776-G NAN zenbakiduna, unibertsitateko katedradun izendatzea (jakintza arloa: "Ingeniaritza Mekanikoa", kodea: CUC8/1-D00145-8, saila: "Ingeniaritza Mekanikoa"; ikastegia: Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbao); hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); arduraldia: osoa.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2007ko otsailaren 15a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena, 2006-08-21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta 2006-08-15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
RSS