Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2007ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Konstituzio Auzitegia
1826

EDIKTUA, 5151/-2005 eskumen gatazka positiboaren ondoriozkoa.

Otsail honetako 13ko Probidentziaren bitartez, Konstituzio Auzitegiak ulertu du eze, estatuaren abokatuak ondoko eskumen gatazkan duen legezko ordezkaritzan atzera egin duela: 5151-2005 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, hain justu ere Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko zerbitzu zuzendariaren 8301/2005 eta 8302/2005 Ebazpenei dagokienez. Izan ere, ebazpen horien bitartez, beherago zehaztutako obrak helburutzat dituzten kontratuak esleitzeko lehiaketak iragartzen baitira: Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide–sare berriaren plataforma eraikitzeko obrak, Irunerako sarrera, 2. azpitartea (8301/2005 Ebazpena) eta Ordizia-Itsaurrondo (8302/2005 Ebazpena). Eta 2005eko uztailaren 19ko Probidentziaz izapideak egiteko onartu zen prozesua iraungitzat jotzen da.

Madril, 2007ko otsailaren 13a.

Osoko Bilkurako Justizia idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.

Sinatua eta izenpetua.


Azterketa dokumentala