Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1818

LEHIAKETA. Iragarkia, "Santurtziko San Juan de Rompeolas 403 EAA proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak eskuratzeko desjabetze-espedientean aholkularitza eta lurzoruaren kudeaketarako" zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (12A/07 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 12A/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Santurtziko San Juan de Rompeolas 403 EAA proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak eskuratzeko desjabetze-espedientean aholkularitza eta lurzoruaren kudeaketa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 8 hilabete.

Legez okupatutako lurrak: 4 hilabete. Balio justua eta ordainketa: 4 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurogei mila (80.000,00) euro gehienez, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Bizkaiko Ordezkaritza:

Helbidea: Kale Nagusia 85, 6. solairua.

Herria eta posta-kodea: Bilbao 48011.

Telefonoa: 94 403 13 11.

b) Cianopan kopia-denda:

Helbidea: Maria Diaz de Haro kalea 10 bis.

Herria eta posta-kodea: Bilbao 48013.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko apirilaren 4a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Bestelako betebeharrak:

Finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakundeen txostena aurkeztu behar da.

Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da (hiru gutxienez), eta baita zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko apirilaren 17ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 3 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko apirilaren 24a.

e) Ordua: 12:30ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala