Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1815

EDIKTUA, exekuzio hipotekarioari buruzko 469/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak, honakoa

JAKINARAZTEN DUT:

Construcciones Etxelegui, S.L.ren aurka eta Ramon Mendieta Aguirre, Monserrat Ereño Arechaga, Josefina Arizmendiarrieta Garaizabal, Alazne Mendizabal Santamaria eta Maria Del Carmen Cortazar Arando-k eskaturik, hipotekatutako ondasunen gaineko exekuzioari doakionez, 469/05 zenbakiarekin epaitegian bideratutako exekuzio-prozesuan zera erabaki da: ondasunen enkantea egitea, hogei egunez, ondoren zehaztutako euren tasazio-prezioekin:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK

ETA EUREN BALORAZIOA:

b) Hiri-finka.– Lehenengo elementua. Merkataritzako lokala, Irungo Pikoketa kaleko 23. zenbakiko etxeko erdisotoan edo beheko solairuan zati baten integratua. Berrogeita hamabost metro eta hogeita hamar dezimetro (55,30) ditu, eta ondokoekin egiten du muga: aurrealdean, etxearen terrenoetan kokatutako arrapala; eskuinaldeko sarreran, etxearen terrenoetara egiten duen atzealdeko fatxada; ezkerraldean, Pikoketa kalera egiten duen fatxada nagusia eta zati baten trastelekuetarako aldea; sakonean, trastelekuetarako aldea eta eskaileraren kutxa. Elementu komunetan ehuneko sei unitateko partaidetza-kuota dagokio.

1483 liburukia, 1130 liburua, 62 folioa, 54.108 finka, 1. inskripzioa.

2) Hirikoa.– Bederatzi zenbakia duen lokala, zortzi zenbakai duen trastelekua, Irungo Pikoketa kaleko 13. zenbakiko etxeko erdisotoan edo beheko solairuan zati baten integratua. Zazpi metro eta hirurogei dezimetroko (7,60) azalera du, eta honako mugak ditu: aurrealdean, pasabidea eta zazpigarren trastelekua; eskuinaldean, fatxada nagusia; ezkerraldean, pasabidea eta merkataritzako lokala, eta sakonean, merkataritzako lokala.

Elementu komunetan hirurogeita hamabost ehunekoren partaidetza-kuota dagokio.

1483 liburukia, 1130 liburua, 66 folioa, 54.109 finka, 1. inskripzioa.

3) Hirikoa.– Hamargarren lokala.– Etxebizitzatako pisua, ezkerraldeko behealdea, Irungo Pikoketa kaleko hamahirugarren zenbakiko etxearen behealdeko pisura edo lehen solairurantz ematen duena. Zenbait gela, barrundegi eta komun ditu. Berrogeita bederatzi eta berrogeita hamaika dezimetro ditu, eta ondokoekin egiten du muga: aurrealdean, ataria eta eskailerako kaxa; eskuinaldea, atzeko fatxada; ezkerraldean, fatxada nagusia, eta sakonean ezkerraldeko alboa, fatxada nagusitik begiratuz gero. Elementu komunetan ehuneko hamaika unitateko partaidetza-kuota dagokio.

1483 liburukia, 1130 liburua, 70 folioa, 54.110 finka, 1. inskripzioa.

Inskripzioa: 969 liburukia, 121 folioa, 730 liburua, 2.333 finka, 13. inskripzioa.

ONDASUNEN BALORAZIOA

– 1. finka (1. zenbakiko lokala): 134.003,39 euro.

– 2. finka (9. zenbakiko lokala): 12.993,22 euro.

– 3. finka (10. zenbakiko lokala): 134.003,39 euro.

Epaitegi honen egoitzan (Iparralde 9 – 20300 PK), 2007ko ekainaren 8an, 9:30etan egingo da enkantea.

ENKANTEKO BALDINTZAK

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

Ondasunek enkantera aterako direnean izango duten balioaren % 30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 0030-342411-1870000000; eta oharrak 1870-0000-06-0469-05) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria.

Zati baten edo osorik beste batengandik jasotako kopuruekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena atxikiz.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.– Ondasuna enkantera ateratzeko balioaren ehuneko 70ekoa edo hortik gorakoa bada postura onena, errematea posturagile hoberenaren aldekoa izango da. Txikiagoa bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago eskura erregistroko ziurtagiria.

6.– Halakorik bada, auzi-jartzailearen kredituari dagozkion zerga eta kargek indarrean iraungo dute, eta lizitatzaileak —enkantean parte hartzen duelako— bere egingo ditu; eta lizitatzaileak, halaber, bere egingo du haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea berari esleitzen badiote.

7.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

8.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

9.– Zordunak euren bizilekuan aurkitzeko modurik ez badago eta ezin bazaie jakinarazpenik egin, ediktu honek zordunei enkantearen jakinarazpena egiteko balioa izango du.

Irun (Gipuzkoa), 2007ko otsailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala