Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
1813

EDIKTUA, ordaindu ez izanagatiko desahuzioaren gainean bideratutako 729/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko 729/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rita Rezola Azpiazu.

Abokatua: Juan Carlos Sanz Azpiazu.

Prokuradorea: Jose Alejandro Rodriguez Lobato.

Demandatua: Miren Josune Botran Calvo.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2006-11-20an epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

1.– Baietsi egin dut Rodriguez prokuradoreak Rita Rezola Azpiazuren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Miren Josune Botran Calvoren aurkakoa. Hori dela eta, suntsitutzat deklaratzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako egingo dutela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Kondena-epaia ematen bada eta errekurritzen ez bada, kaleratzea gauzatzeko, Hernaniko bake Epaitegiak egun eta ordu hauek finkatzen ditu: 2007ko urtarrilaren hamarreko 10:30ak.

Hori gertatzen bada, hiri-finka okupatzen duenak betearazpenak hartzen ez dituen gauzak kendu beharko ditu aipatutako eguna baino lehen. Kentzen ez baditu, ondorio guztietarako gurata utzitako gauzatzat joko direla ohartarazten zaio.

Halaber, demandatzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: 7.335,38 euro, finka guztiz utzi arte sortutako errentak eta horniketak, eta ordainketak egin ez diren egunetatik epairen egunera arteko legezko interesa (KZko 1108. artikulua) zeina epaiaren egunetik hara bi puntutan gehituko den.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miren Josune Botran Calvo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2007ko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala