Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1809

EBAZPENA, 2007ko otsailaren 22koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Profesionala sortzeko eskabideari buruzko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Azaroaren 9an, EGEDDE-Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkarteko lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargoa sortzeko eskabidea aurkeztu zuen zuzendaritza honetan. Eskabidearekin batera beste dokumentu batzuk ere aurkeztu zituen.

Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Osasun Sailak aldeko iritzia eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Profesionala sortzeko prozedurarekin jarraitzea interes publikokoa baita bidezkoa eta egokia dela esanez, elkargo hori sortzeari buruzko espedientea jendaurrean jarri behar da.

Ondorioz,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Profesionala sortzeko eskabideari buruzko espedientea jendaurrean jartzea, nahi duenak bidezko iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

2. artikulua.– Espediente hori interesdunen eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren egoitzan (Lakua I, Wellingtongo Dukearen kalea-2, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 13:00etara.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 22a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala