Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1804

102/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen duena. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Zainketa Aringarrien Unitateak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1113/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Zainketa Aringarrien Unitateetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 12. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa probak kalifikatuko dituen epaimahaia.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa probetako kalifikazio epaimahaia izendatzea; aipatutako epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Presidentea:

– Titularra: Zubia Arratibel, Josu.

– Ordezkoa: Pérez Huerta, Begoña.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Damborenea González, M Dolores.

– Ordezkoa: Delgado, Adolfo.

Bigarren epaimahaikidea, HAEE ordezkatuz:

– Titularra: López Vivanco, Guillermo.

– Ordezkoa: Collado Nicolás, Fernando.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Ruiz de Gordejuela Sáenz de Navarrete, Esteban.

– Ordezkoa: Aguirre Azcuenaga, Federico.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Riaño Zalbidea, Valentín.

– Ordezkoa: Sagredo Franco, Pedro María.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Alía Ramos, Andrés Avelino.

– Ordezkoa: Ayensa Dean, Candido.

Seigarren epaimahaikidea, Autonomia Erkidegoko medikuen elkargo ofizialak ordezkatuz:

– Titularra: Carrera Macazaga, José Antonio.

– Ordezkoa: Churruca Galaz, Cristina María.

Zazpigarren epaimahaikidea, Espezialitateko Batzorde Nazionala ordezkatuz:

– Titularra: izendatu gabe.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz:

– Titularra: izendatu gabe.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Idazkaria:

– Titularra: Aguirre Arratibel, Javier.

– Ordezkoa: Sánchez Rodríguez, Fernando.

Bigarrena.– Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea, zehaztutako datatik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala