Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1797

95/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, odontologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen duena. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1122/2006 Ebazpenaren bidez egin zen odontologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 12. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa probak kalifikatuko dituen epaimahaia.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa probetako kalifikazio epaimahaia izendatzea; aipatutako epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Presidentea:

– Titularra: De La Rica Giménez, José Antonio.

– Ordezkoa: De Blas De Blas, Antonio.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Ganzarain Polit, Regina.

– Ordezkoa: García Repilado, M. Vega.

Bigarren epaimahaikidea, HAEE ordezkatuz:

– Titularra: Liroz Paul, M. Luisa.

– Ordezkoa: Cearra González, Pedro M.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Calvo Goitia, Fernando.

– Ordezkoa: Aranguren Baskaran, Carmen.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Duque Fraile, Jesús.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Triana Triana, Rodrigo.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Seigarren epaimahaikidea, Autonomia Erkidegoko medikuen elkargo ofizialak ordezkatuz:

– Titularra: Abarrategui López, Itziar.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Zazpigarren epaimahaikidea, Espezialitateko Batzorde Nazionala ordezkatuz:

– Titularra: izendatu gabe.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz:

– Titularra: Rad Carrera, Juan Antonio.

– Ordezkoa: Esnal Leal, Fernando.

Idazkaria:

– Titularra: Martínez Rodríguez, José Ángel.

– Ordezkoa: Gómez Reboiro, José Ramón.

Bigarrena.– Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea, zehaztutako datatik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala