Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1796

93/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, psikologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen duena. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 1119/2006 Ebazpenaren bidez egin zen psikologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 12. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa probak kalifikatuko dituen epaimahaia.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa probetako kalifikazio epaimahaia izendatzea; aipatutako epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Presidentea:

– Titularra: Torices Cantoral, Juan Antonio.

– Ordezkoa: Chicharro Lezcano, Francisco Tomás.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Báez Gallo, Concepción.

– Ordezkoa: Rodríguez Arozena, Itziar.

Bigarren epaimahaikidea, HAEE ordezkatuz:

– Titularra: Hernández Blázquez, Manuel.

– Ordezkoa: Garbizu Sánchez, Guadalupe.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: San Miguel Pérez, María Paz.

– Ordezkoa: Hernánz Ruiz, Manuel.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: De La Horra Gutiérrez, Eva M.

– Ordezkoa: Aldecoa Echezarraga, Miren Eloisa.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Ballorca Arnaiz, Yolanda.

– Ordezkoa: Bereciartu Irastorza, Patxi.

Seigarren epaimahaikidea, Autonomia Erkidegoko medikuen elkargo ofizialak ordezkatuz:

– Titularra: Olmo Osa, Juan Manuel.

– Ordezkoa: Lázaro Alonso, Pedro.

Zazpigarren epaimahaikidea, Espezialitateko Batzorde Nazionala ordezkatuz:

– Titularra: Belloch Fuster, Amparo.

– Ordezkoa: Díez Fernández, M.ª Eugenia.

Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz:

– Titularra: Padierna Acero, Jesus Ángel.

– Ordezkoa: Marcos Cardaño, José Javier.

Idazkaria:

– Titularra: Ortuoste Unzueta, M. Isabel.

– Ordezkoa: Franganillo Ortega, Restituto.

Bigarrena.– Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea, zehaztutako datatik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala