Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1792

147/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, medikuen kategorian (Erreumatologiako mediku espezialista fakultatiboen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen duena. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (mediku espezialista fakultatiboen hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 12. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa probak kalifikatuko dituen epaimahaia.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa probetako kalifikazio epaimahaia izendatzea; aipatutako epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Presidentea:

– Titularra: Rodríguez Rodríguez, M. Carmen.

– Ordezkoa: Montes Álvaro, María Isabel.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Vesga Carasa, Juan Carlos.

– Ordezkoa: Toribio Madrazo, José Luis.

Bigarren epaimahaikidea, HAEE ordezkatuz:

– Titularra: Belzunegui Otano, Joaquín María.

– Ordezkoa: González Beneitez, Juan Carlos.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Aramburu Albizuri, José M.

– Ordezkoa: Ucar Angulo, Eduardo.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Alonso Ruiz, Alberto.

– Ordezkoa: García Vivar, María Luz.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Calabozo Raluy, Marcelo.

– Ordezkoa: Pérez Ruiz, Fernando.

Seigarren epaimahaikidea, Autonomia Erkidegoko medikuen elkargo ofizialak ordezkatuz:

– Titularra: Gorordo Olaizola, José Manuel.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Zazpigarren epaimahaikidea, Espezialitateko Batzorde Nazionala ordezkatuz:

– Titularra: Laffon Roca, Armando.

– Ordezkoa: Carreño Pérez, Luis.

Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz:

– Titularra: izendatu gabe.

– Ordezkoa: izendatu gabe.

Idazkaria:

– Titularra: Martín Álvarez, Soledad.

– Ordezkoa: Sagarminaga Ugalde, Miren Idoia.

Bigarrena.– Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea, zehaztutako datatik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala