Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1791

148/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, medikuen kategorian (Urologiako mediku espezialista fakultatiboen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen duena. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (mediku espezialista fakultatiboen hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 12. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa probak kalifikatuko dituen epaimahaia.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa probetako kalifikazio epaimahaia izendatzea; aipatutako epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Presidentea:

– Titularra: Uriarte Astarloa, Pedro Pablo.

– Ordezkoa: De la Torre Muñoz, Luis.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Sanz Jaka, Juan Pablo.

– Ordezkoa: Estébanez Zarranz, Miguel Javier Fermín.

Bigarren epaimahaikidea, HAEE ordezkatuz:

– Titularra: Arruza Echevarria, Antonio.

– Ordezkoa: García-Escudero López, Ángel.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Unda Urzaiz, Miguel.

– Ordezkoa: Zubiaur Libano, M del Carmen.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Extramiana Cameno, Javier.

– Ordezkoa: Zabala Egurrola, José Antonio.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Berreteaga Gallastegui, José Ramón.

– Ordezkoa: Pereira Arias, José Gregorio.

Seigarren epaimahaikidea, Autonomia Erkidegoko medikuen elkargo ofizialak ordezkatuz:

– Titularra: Escudero Callen, Alberto.

– Ordezkoa: Echevarria Martínez de la Hidalga, Jesús.

Zazpigarren epaimahaikidea, Espezialitateko Batzorde Nazionala ordezkatuz:

– Titularra: Castiñeiras Fernández, Jesús.

– Ordezkoa: Cuñat Albert, Enrique.

Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz:

– Titularra: Ibarlucea González, José Gaspar.

– Ordezkoa: Astobieta Odriozola, Ander.

Idazkaria:

– Titularra: Isasi Acosta, Begoña.

– Ordezkoa: García Fernández, José Alberto.

Bigarrena.– Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea, zehaztutako datatik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Oinarri Orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala