Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2007ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1788

AGINDUA, 2007ko martxoaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko hautatze-prozedurak deitzen dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko hamabigarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatiak, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean agertzen den sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena eta otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 16 artikuluak ezarri duenez, karrerako funtzionario irakasleak hautatzeko sistema oposizio-lehiaketa izango da, aurrez deialdi irekia egin ondoren.

2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iraunkorrak ezartzen duenez, Legearen ezarpen-urteetan, hautatze-prozedura baten bitartez izango da irakasleen funtzio publikorako sarrera. Hautaketa-prozesu horretan, lehiaketa-aldian, baloratuko da prestakuntza akademikoa eta, batez ere, hezkuntza etapa bereko ikastetxe publikoetan aurrez izandako irakaskuntza-esperientzia, legeak ezarritako mugetaraino. Oposizio-aldiak, proba bakarra izango duenak, ondokoak hartuko ditu aintzat: kasuan kasuko espezialitatetako edukinak, izangaien gaitasun pedagogikoa eta irakasteko behar diren teknikak menderatzea.

Xedapen hori aplikatuz, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean agertzen den sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duenaren lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren ezarpen urteetan irakasle-kidegoetara sartzeko deitzen diren prozedurei aplikatuko zaizkie VI. tituluan dauden xedapenak.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak sortu zituen, eta horien artean daude deialdi publiko honek xede dituenak.

2007 urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikorako eskaintza onartu da, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko otsailaren 6ko Aginduaren bitartez, eta bete egin da ekainaren 12ko 9/1987 Legeak, herri administrazioetako langileen parte hartzeari, lan-baldintzei eta ordezkaritza-organoei buruzkoak, bere 32. artikuluan xedatu duena.

Horregatik guztiarengatik, azaldutakoaren arabera, eta Sail honi esleitu zaizkion eskumenak erabilita, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Hautatze-prozeduretarako dei egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko otsailaren 6ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2007rako enplegu publikorako eskaintza onartzen duenak, iragarritako lanpostuei dagokienez.

Bigarrena.– Aipatu hautaprobek arau izango dituzten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Interesatuek, Agindu horren aurka, birraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako datatik ere kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

OINARRIAK

1.– Sartzeko prozedura.

1.1.– Oposizio-lehiaketarako deia egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko.

1.2.– Eskainitako lanpostuak B taldekoak dira.

1.3.– Eskainitako lanpostu guztiek derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute esleituta.

Hona lanpostuen banaketa, txanda eta espezialitatearen arabera:

ESPEZIALITATEA	LANPOSTU KOP.	LIBREA	EZINDUAK

Haur Hezkuntza	438	425	13

Lehen Hezkuntza	330	319	11

Musika	86	84	2

Ingelesa	56	55	1

Hezkuntza Berezia: Pedagogia Terapeutikoa	74	72	 2

Gorputz-Hezkuntza	98	95	3

Hezkuntza Berezia: Entzumena eta Hizkuntza	18	17	 1

GUZTIRA	1.100	1.067	33

1.4.– Ezinduei erreserbaturiko txandan eskainitako lanpostuak bete gabe geratuz gero, txanda irekikoei gehituko zaizkie eta hortik beteko dira.

1.5.– Ondorengo lege eta dekretuak aplikatu ahal izango zaizkio prozedura honi: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa (LOE); abenduaren 23ko 17/1993 Lege Organikoa, Europar Batasuneko partaide diren gainontzeko estatuetako herritarrak funtzio publikoko zenbait sektoretan sartzeari buruzkoa, abenduaren 29ko 55/1999 Legeak, Zerga, Administrazio eta Gizarte Mailako Neurriei buruzkoak, eman dion idazkeran; otsailaren 19ko 2/1993 Legea, Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa; otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean agertzen den sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena; martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua, irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena; oro har, aplikatu ahal diren gainontzeko xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.

2.– Izangaien baldintzak.

2.1.– Baldintza orokorrak.

Ondorengo baldintza orokorrak bete beharko dituzte hautatze-prozesurako onartu ditzaten nahi dutenek:

a) Espainiarra izatea edo Europako Batasuneko gainerako estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europako Parlamentuko langileen zirkulazio libreari buruzko 2004/38/CE Zuzentaraua eta zuzentarau hori Espainiako lege-ordenamendura sartzeko ematen den araua aplika dakiokeen estaturen bateko nazionala izatea.

b) Hemezortzi urte izatea eta erretiroa hartzeko, oro har, zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

c) Gaixotasunik ez izatea, ezta aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den muga fisiko edo psikikorik ere.

d) Zigor-espedientearen bidez edozein Administrazio Publikoren zerbitzutik kendu ez izana, ezta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta egotea ere.

Halaber, nazionalitate espainola ez duten izangaiek beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapen edo zigor penalik ez dutela egiaztatu beharko dute.

e) Zer kidegotara sartu nahi den, kidego horretako karrerako funtzionarioa edo praktiketakoa ez izatea, edo izendapenaren zain ez egotea, non eta beste espezialitate batzuk lortu nahi ez diren.

f) 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak, irakasle-lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak zehazteko irizpideak eta derrigortasun-datak ezartzeko denak, bere 7. artikuluan –otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, bere hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta- aurreikusi duenaren arabera.

Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako bitarteko eta aldi baterako irakasle kontratatuek, Dekretu hori indarrean sartzen denean (1993ko apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, hiru urteko epe bat izango dute, kreditatzeko jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute eta berehalako derrigortasuneko 2. hizkuntza eskakizuneko lanpostuetan hasten badira.

2.2.– Berariazko baldintzak.

2.2.1.– Esandako baldintza orokorrez gain, izangaiek ondoko berariazko baldintza bete beharko dute:

Ondorengo tituluetatik bat izatea edo, titulua emateko eskubideak ordainduta izatea:

Maisu-titulua edo dagokion mailako titulua izatea

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua

Lehen Hezkuntzako maisu-titulua

Titulazio horiek atzerrian lortu izanez gero, homologatuta egon beharko dute, urtarrilaren 16ko 89/1987, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuen eta azaroaren 3ko ECI 3686/2004 Aginduaren arabera edo, bestela maisu-maistra lanbidean jarduteko aitortuta egon beharko dute, 89/48/EEE Zuzentarauak eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean, aplikatu ahal diren heinean.

2.2.2.– Elbarritasuna dutenentzat erreserbatutako prozeduraren bidez parte hartzeko berariazko baldintzak.

Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, deitutako lanpostu guztien % 3 prozedura honen bidez eskuratzeko erreserbatuko dira. Prozedura horretan parte hartu ahal izateko, kidego bakoitzeko sarbide libreko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak betetzeaz gain, irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez den % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna beharko da, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai honetan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia-erkidegoetako organo eskudunek aitortuta.

Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta beraiaz adieraziko da horretarako eskatu baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez, adierazitako baldintza hori betetzen dela egiaztatu beharko da.

Hala ere, hautaprobak egitean, epaimahaiak zalantzarik izango balu hautagaiak atzeman nahi duen kidegoan funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko hautagaiaren gaitasunaren inguruan, aurreko zatiak aurreikusitakoa aintzat harturik, eskumena duen organoari auziari buruzko irizpidea eskatu ahal izango dio. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, hautagaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautespen-prozesuan, eta prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena, adierazitako irizpena jaso arte etenik izango da.

Hautespen-prozesua berdintasuneko baldintzetan egingo da sarbide irekiko hautagaiekiko, deialdi honen 3.2 paragrafoan aurreikusitako egokitzapenen kaltetan gabe.

2.2.3.– Ezinduen txandan leihatzen diren izangaiek ezin izango dute espezialitate berdinerako lehiatu sarbide libreko prozeduraren bitartez.

2.3.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, oinarri honetan zerrendatutako baldintza guztien jabe izan behar da, eta eutsi behar zaie karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte. Salbuespen bakarra hizkuntza eskakizuna egiaztatzea da, hizkuntza-eskakizun hori eduki eta egiaztatu behar baita deialdi honetako 7.3 oinarrian aurreikusita dagoen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probako emaitzak argitaratu baino lehen.

3.– Eskabideak.

3.1.– Hautespen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, eskabide-eredu bat bete beharko dute; hain zuzen ere, interneteko helbide honetan agertzen dena: http://www.irakasle.net. Ondorengo bi bideetako bat erabil dezakete horretarako:

a) Eskabide-eredua zuzenean bete aipatutako internet-helbidean.

b) Eredu hori lurralde historiko bakoitzaren hurrengo tokietan bete:

– Bizkaia: Nicolás Alkorta, 2 - Bilbao

– Araba: Lurralde-ordezkaritza, San Prudencio, 18 – Vitoria-Gasteiz

– Gipuzkoa: Lasala enparantza, 2-1º solairua – Donostia-San Sebastián

3.2.– Elbarritasuna duten hautagaiek hala adieraziko dute eskabidean, horretarako dagoen laukian, bai eta probak egiteko eskatzen dituzten egokitzapenak ere, denborari dagokionez zein baliabideei dagokienez, gainerako hautagaien aldean baldintza berdinetan lehiatu ahal izateko. Eskabidean horretarako dagoen tokia nahikoa ez bada eskatzen den egokitzapena azaltzeko, inprimakiari erantsitako orrian azalduko da.

Eskatutakoa ematea bidezkoa den edo ez hautaketa- organoak baloratu ahal dezan, hautagaiak medikuaren irizpen teknikoa, ezintasun- edo minusbaliotasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak emandakoa, aurkeztuko du, fede-emanez egiaztatzen dituena aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten akats iraunkorrak.

3.3.– Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egin behar duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean.

3.4.– Nazionalitate espainolik ez duten izangaiek adierazi egin beharko dute gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten ala ez. Atzerriko hizkuntza gisa Espainieraren Goi Mailako Diploma, atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Ziurtagiria edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadunaren titulua izanez gero, "gaztelaniazko probatik salbuetsita" daudela adierazi beharko dute, eta dagokion egiaztagiria erantsi.

Proba hori egitetik salbuetsitzat joko dira, halaber, espainolaz besteko nazionalitatea duten izangaiak, baldin eta, jatorria kontuan hartuta, gaztelaniaz dakitela ondoriozta badaiteke.

3.5.– Tasak.

Maiatzaren 29ko 13/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzkoak, 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, izangaiek 16,30 euroko zenbatekoa ordaindu beharko dute, azterketa egiteko tasaren kontzeptuan, deialdi honetan parte hartu ahal izateko.

Tasa hori eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira, eta ondorengo bi bideotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzat erreziboa aurkeztuz: Lankide Aurrezki Kutxa, BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, BBVA, Santander Central Hispano, Banco Guipuzcoano, La Caixa edo Bankoa. Inprimakiek barren kodea sartzen dutenez, ordainketa kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz antzemanez.

b) ON-LINE ordaindu: banka elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, interesatua, betiere, modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa-mota honek saihestu egiten ditu alferreko joan-etorriak eta ilaran itxaron beharra, eta eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, izangaia prozesutik kanpo geldituko da. Banku-erakundean agiriak aurkezteak eta tasak ordaintzeak ez du, inola ere, eskabidea behar denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, aurkezteko izapidea ordezkatuko.

3.6.– Aurkeztu beharreko agiriak.

3.6.1.– Eskaerak aurkezteko epearen bitartean:

a) Deialdi honi lotutako I. eranskineko baremoak aipatzen dituen merezimenduak baloratzeko, izangaiek merezimendu horiek egiaztatzeko agiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak) aurkeztuko dituzte. Horrenbestez, eskabideak aurkezteko epean eta deialdi honek zehaztutako agirien bidez egokiro egiaztatzen diren merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek aurreko lerrokadan adierazitako epean aurkeztu beharko dute titulua, baina eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural gehiago izango dituzte titulua eman zuen herriko Hezkuntzako Administrazioak karrera osoan zehar lortutako kalifikazioen bataz bestekoaren egiaztapena eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak zehazteko xedez, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zeintzuk diren ere adierazi beharko du.

b) Kidegoan sartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emana izateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion homologazioa edo maisu-lanbidean jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da, 89/48/EEE Zuzentaraua eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretua aplikatuz.

Dokumentu hori aurkezten ez badu, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geldituko da.

c) Nazionalitate espainolik ez duten izangaiek, eta 3.4 oinarriaren arabera, gaztelaniazko proba egiteko salbuespenari heldu nahi diotenek, ondorengo tituluetako baten fotokopia konpultsatua edo tituluak lortzeko tasak ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dute: Atzerriko Hizkuntza gisa Espainieraren Goi Mailako Diploma, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak zehazten duena, edo Atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Ziurtagiria, Hizkuntza Eskola Ofizialek emana, edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadunaren titulua, edo aipatu tituluak ateratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Parte hartzeko eskaerari aurreko paragrafoan adierazitako agiriak gehitzen ez dizkioten izangaiak ezin izango dira salbuetsitzat jo, eta, ondorioz, gaztelaniaren jakite maila frogatzeko proba egin beharko dute, aldez aurretik, deialdi honen 7.2. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Proba hori egitetik salbuetsitzat joko dira, halaber, espainolaz besteko nazionalitatea duten izangaiak, baldin eta, jatorria kontuan hartuta, gaztelaniaz dakitela ondoriozta badaiteke.

3.6.2.– Gaztelaniarako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelaniaz bestelako atzerriko hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia. Titulazio akademikoei eta emandako zerbitzuen orriei dagokienez, zinpeko interprete batek egin beharko du itzulpena; gainerako dokumentazioaren itzulpenak, berriz, zinpeko interpreteak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

3.7.– Aurkezteko tokia:

3.7.1.– Dokumentazio, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariari bidaliko zaio, eta ondoko tokietako batean aurkez daiteke:

a) Lurralde historiko bakoitzaren hurrengo tokietan:

– Bizkaia: Nicolás Alkorta, 2 - Bilbao

– Araba: Lurralde-ordezkaritza, San Prudencio, 18 – Vitoria-Gasteiz

– Gipuzkoa: Lasala enparantza, 2-1º solairua – Donosita-San Sebastián

b) Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein eratan, xedapen horretan ezarritako baldintzen arabera. Dokumentazioa posta-bulegoren batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekia erabiliko da, posta-funtzionarioak eskabidea datatu eta zigilatu dezan, ziurtatu baino lehen. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela joko da.

3.7.2.– Eskaera internet bidez betetzen bada, hartuaren adierazpena eskuratuko da (Erakunde kolaboratzailearentzako alea), esleitutako erreferentzia zenbakia izango duena eta 3.5 oinarrian aurreikusitako moduetan tasa ordaintzeko aurreikusita dauden datu zehatzak azaltzen dituena. Bide batez eskuratuko da eskabidearen ordezkagiria (Administrazioarentzako alea), eskaerak aurkezteko epean 3.7.1. oinarri honetan, a) edo b) puntuetan aipatutako edozein tokitan aurkez daitezkeen merezimendu eta gainerako dokumentazioari erantsiko zaiena.

3.7.3.– Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, oinarri hauetako 3.8 puntuan adierazitako epean aurkeztu ere, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko deialdi honetako 3.5 puntuak xedatutakoari jarraituko zaio.

3.8.– Aurkezteko epea:

Eskabideak eta 3.6. puntuan aipatutako bestelako dokumentazioa aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko epean Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordainduta dagoela egiaztzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua aurkezten ez duten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

3.9.– Eskabideetan antzeman daitezken akats materialak, egitatezko akatsak edo akats aritmetikoak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, administrazioaren kabuz edo interesdunak eskatuta, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 105.2 artikuluak xedatutakoari jarraiki.

4.– Izangaiak onartzea.

4.1.– Onartutakoen eta kanpoan uztitakoen behin-behineko zerrenda: Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak hilabeteko epean emango du ebazpena, eta horren bidez onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta bertan adieraziko da zerrenda hori non dagoen erakusgai, jendeak ikus dezan.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda hori, betiere, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan azalduko da, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren internet helbidean ere, http://www.irakasle.net. Zerrendak ondokoak jasoko ditu, gutxienez: abizenak, izena, nortasun agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena atzerriko nazionalitatea dutenentzat, izangaiak parte hartzen duen hautatze-prozedura, Irakasleen Kidegoa eta espezialitatea; kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren jakite-proba egin behar duten izangaiak adieraziko dira.

Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematean, egindakotzat joko da interesatuei egin beharreko jakinarazpena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.2.– Erreklamazioak: izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aurreko paragrafoan aipatzen den behin-behineko zerrendaren kontra, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, zuzendu ahal izango dute zerrendatik at geratzea eragin duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten izangaiek izango dute epe horretan bertan adierazteko aukera. Erreklamazioak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen bulegoetan aurkeztuko dira.

Adierazitako epe horretan, halaber, interesatuak ez badu konpontzen kanpo uztea eragin duen arrazoia, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena,71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.3.– Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda: Langileriaren Kudeaketa zuzendariak emandako ebazpenaz onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

Interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Onartuen eta kanpo utzitakoen behin betiko zerrendaren arabera, prozesurako onartuta bezala agertzen diren izangaiek joan ahal izango dute azterketa egitera; gainera, kanpoan utzita bezala agertu arren, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarri izana egiaztatzen duten izangaiek ere joan ahal izango dute.

4.4.– Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi Agindu honen bidez deitzen den prozedurak eskatutako baldintzak beteta izatea aitortzen zaienik interesdunei. Deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraiki, gainditzen dutenek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita, aterako balitz interesdun batek ez duela eskatutako betebeharrekoren bat betetzen, prozedura honetan parte hartzetik ondoriozta litezkeen eskubide guztiak galduko lituzke.

5.– Hautaketa-organoak.

5.1.– Hautaketa-prozedura honetako parte hartzaileen hautaketa egiteko, hautaketa-organoak izendatuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, agindu baten bidez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hilabeteko epean gehienez ere, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Espezialitate bakoitzeko eskatzaile kopuruaren araberakoa izango da espezialitate bakoitzeko izangaiak epaitzeko izendatu beharreko epaimahaien kopurua, eta, hala bada, hautaketa-batzordeena.

Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, abstentzio- eta errefusatze-arrazoiak direla eta aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe.

Hala ere, zuzendari, idazkari eta ikasketa buru karguak betetzen dituzten funtzionarioak hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira eta, beraz, ez dute 5.2.2. oinarrian aurreikusitako zozketa-ekitaldian hautagai gisa parte hartuko.

5.2.– Epaimahaiak.

5.2.1.– Epaimahai kopurua. Espezialitate bakoitzean beharrezko ikusten den beste epaimahai izendatu ahal izango dira.

Espezialitateren batera izangai gutxi aurkeztuz gero, eta sarbide-prozedura desberdinetarako epaimahai desberdinak izendatzea egoki ez bada, epaimahai bakarra izendatu ahalko da, eta era berezian jardungo du prozeduretako bakoitzerako.

5.2.2.– Osaera eta izendapena.

Epaimahaiek bosna kide izango dituzte, hau da, epaimahaiburu bana eta launa epaimahaikide, guztiak ere Funtzionario Irakasleen Kidegoetako edo iraungi beharreko Hezkuntza Administrazioaren menpeko Ikuskarien Kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioak. Izangaiek zein kidegoetara iritsi nahi duten, kidego horren sailkapen maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira epaimahaikideak, eta gehienak Kidego horretakoak izango dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: horietako bat, ordezkaritzarik zabalena duten sindikatuek proposatu ondoren; gainerako hirurak,oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

Kidegoan aintzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, epaimahaiak besterik erabaki ezean.

Epaimahaiak izendatzerakoan kontuan izango da espezialitatearen printzipioa, hau da, epaimahaikide gehienek epaituko duten espezialitateko titular izan behar dutela. Espezialitate bereko irakasleak ez daudelako ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke epaimahaiak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan.

Halaber, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua izatea bermatuko da otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6 artikuluan aurreikusita dagoenarekin bat etorriz.

Epaimahaiak izendatzean, Autonomia Erkidego honetan ofizial diren bi hizkuntzetan gai izatea bermatuko da.

Prozedura berari jarraiki, epaimahaikide titular bakoitzaren ordezkoa izendatuko da.

5.2.3.– Borondatezko parte hartzea.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean agertzen den sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duenaren 7.7 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, beren borondatez epaimahairen batean kide gisa parte hartu nahi dutenek Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetatik edozeinetan aurkeztu beharko dute eskaera, Langileriaren Kudeaketa zuzendariari zuzendua, deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epean.

5.3.– Hautaketa-batzordeak.

Aurkeztutako eskabide-kopurua dela-eta, epaimahai bat baino gehiago eratu beharko balitz espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.

Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte batzordeok, zeinek gutxienez bost kide izango dituzte, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideek osatuko dituzte batzordeok. Espezialitate bakoitzean zenbakirik txikiena duen epaimahaiko burua arituko da batzordeburu, eta kidegoan aintzitasunik txikiena duen funtzionarioa izango da idazkari, batzordeak bestelakorik erabaki ezean.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.

5.4.– Epaimahaikideak abstenitzea eta errefusatzea.

5.4.1.– Abstentzioa: hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta Langileriaren Kudeaketa zuzendariari horrela jakinaraziko diote, baldin eta , azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 28. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobeetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Aurreko lerrokadan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko, hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta organo eskumendunak dagokion erabakia hartu beharko du.

5.4.2.– Errefusatzea: halaber, izangaiek epaimahaikideak errefusa ditzakete baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 29. artikuluan aurrez ikusitakoak ematen badira.

5.5.– Hautaketa-organoak eratzea. Buruek aldez aurretiko deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak, titular zein ordezko, bertan daudela, ahal bada, behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria, edo haien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdiak bertan direla.

Langileriaren Kudeaketa zuzendariak baloratu beharko duen aparteko gorabeherarik gertatu ezean, hautaketa-organoak eratu ondoren, honako hauek egotea beharko da organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria, edo haien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdia.

5.6.– Hautaketa-organoen eginkizunak.

5.6.1.– Epaimahaiei dagokie:

a) Epaimahaiak jarduteko irizpideak zehaztea.

b) Aukeratze-prozesuko aldien garapena, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

c) Oposizio-aldiko probaren balorazioa.

d) Deialdi honen I. eranskineko II.5 eta III.1 paragrafoetan jasotzen diren merezimenduen baremazioa.

e) Arau hauek aplikatuz sor daitezkeen zalantza guztiak argitzea, baita aurreikusi ez diren kasuetan egin behar dena ere.

f) Hautaketa-batzordeei agindutako eginkizunak, halako batzorderik ez badago.

Epaimahaiek euren lanetara aholkulari espezialistak sartzea proposa dezakete, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko laguntzaileak ere. Horien lana espezialitate teknikoetan laguntza ematea baino ez da izango. Langileriaren Kudeaketa zuzendariak izendatuko ditu.

5.6.2.– Hautaketa-batzordeei dagokie:

a) Epaimahaien arteko koordinazioa.

b) Epaimahaien jardute-irizpideak zehaztea eta epaimahaien jardute-irizpideak homogeneizatzea. Horretarako, epaimahaiek jarraitu beharko dituzten balioespen irizpideak finkatu beharko dituzte, probak hasi baino lehen.

c) Oposizio-lehiaketa aldietatik bakoitzari dagozkion puntuaketak batzea, izangaiak sailkatzea eta oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen izenak aldarrikatzea.

d) Hautatuak izan diren eta gainditu duten izangaien zerrendak prestatzea, eta deialdia egin duen organoari zerrenda horiek helaraztea.

Hautespen-prozesuan zehar, arau hauek aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak hautaketa-batzordeek ebatziko dituzte, eta aurreikusi ez diren egoeratan zer egin behar den erabakiko dute.

5.6.3.– Administrazioko beste organo batzuei emandako eginkizunak.

Deialdi honen 8.1.3 oinarrian aipatzen diren Administrazioko organoek dagozkien puntuazioak emango dizkiete izangaiei deialdi honen eranskin gisa jasotako baremoen arabera, eranskinetako II.5 eta III.1 paragrafoetan agertzen diren merezimenduak izan ezik, epaimahaiek barematuko baitituzte.

5.6.4.– Hautaketa-organoen jardunbideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, xedatutakoari jarraituko dio beti.

5.7.– Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren neurriak hartuko dituzte ezintasunak dituzten izangaiek ariketak egiterakoan gainerako parte hartzaileen moduko aukera berdinak izan ditzaten. Horretarako, ezintasunak izan eta deialdi honetako 3.2 paragrafoak aurreikusten duen moduan eskatzen duten pertsonentzat, ariketak egiteko dagoen denbora eta baliabideei dagozkien balizko egokitzapenak egingo dira, betiere baldin eta egokitzapen horiek probaren edukina desnaturalizatzen ez badute, eta ezintasun horiek irakasle lanean normaltasunez aritzearekin bateragarriak baldin badira.

5.8.– Hautaproba horietan diharduten hautaketa-organoetako kideek zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, une bakoitzean aplikatzeko den arautegiak aurrez ikusitakoaren arabera.

6.– Oposizio aldiaren probaren hasiera eta garapena.

6.1.– Hasiera.

2007ko ekainaren 16an, 10:00etan, aurkezpen-ekitaldi bat izango da eta izangaiek derrigorrean joan beharko dute. Ez du balio izangaien ordez beste pertsona batzuk joateak. Ekitaldi horretan programazio didaktikoa entregatu beharko da epaimahaiaren aurrean.

2007ko ekainaren 23an egingo da probaren A zatia eta onartutako eta kanpoan utzitako izangaien serenad onartutzat jotzen duen ebazpenean ordua eta tokia zehaztuko dira, gaztelaniaren ezagutza eta hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko aldez aurreko probei begira Agindu honen 7.2. eta 7.3. ataletan xedatutakoaren kalterik gabe.

2007ko ekainaren 25etik aurrera probaren B zatia hasiko da. Data hori baino lejenago, epaimahaiek aditzera emango dituzte B zatiaren probak noiz hasiko diren, zein ikastetxetan egingo diren, aurrena aritu beharko diren izangaientzako deia eta egoki iritzitako beste guztiak, aditzera eman ere, B zatiaren hautaprobak egingo diren ikastetxeetako iragarki-oholetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net).

Epaimahaien aurrera joateko dei bakar bat egingo zaie izangaiei, aurkezpen-ekitaldirako eta gainontzeko jardueretarako, eta aukeratze-prozesutik at utziko zaizkie joaten ez direnei, ezinbesteak bultzaturiko egoeretan, behar bezala justifikatuak eta epaimahaiak baloratu beharko dituenak, izan ezik. Ariketa kolektibora deitu zaienek ezarritako ordu eta egunean egin beharko dute aurkezpena epaimahaiaren aurrean. Banakako proben kasuan, egun bakoitzerako deitu zaien izangaiek agertu beharko dute jarduerak hasteko epaimahaiak ezarritako orduan.

Epaimahaietan egin beharreko agerraldiak hasi ondoren, aukeratze-probaren B zatia izango den ikastetxeetan argitara eman beharko dira izangaiei deitzeko iragarkiak, gutxienez hogeita lau ordu lehenago. Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net) emango dira argitara, informazioaren ondorioetarako.

Izangaiek oposizio-probaren bi zatiak egin beharko dituzte, baita bigarren zatia osatzen duten ariketak ere, 2.B) zatiaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituen txosten bat egin behar duten irakasleek izan ezik. Epaimahaiek kanpoan utziko dituzte zatietako bat edo ariketetako bat egiten ez duten izangaiak, proba guztira agertu ez dira eta.

6.2.– Garapena.

Hautaprobako B zatian, izangaiek jarduteko hurrenkera alfabetikoa izango da eta T letrako lehenengo izangaiarekin hasiko da, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2006ko martxoaren 30ean emandako ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez argitara ematen da 2006-2007 ikasturtean ordezkapenak egitea helburu izanik, izangaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deituko den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto hurrenkera zehaztuko duen letraren zozketa-emaitza.

Epaimahaiek lehen abizena aipatutako letrarekin hasten den izangairik ez baldin badute, hurrengo letrarekin edo letrekin ekingo diote jarduteko hurrenkerari. Epaimahaikideek edozein unetan eskatu ahal izango diete izangaiei nortasuna egiaztatzeko, titularrearen argazkia erakusten duen NAN, jatorrizko herrialdeko antzeko agiri, pasaporte edo gidatzeko baimenaren bitartez.

Halaber, epaimahaiek jakingo balute izangairen batek deialdi honetan exijitutako baldintza guztiak betetzen ez dituela, interesatuari aldez aurretik entzun ondoren, izangai hori prozesutik kanpo uzteko proposamena egin beharko diote Langileriaren Kudeaketa zuzendariari eta, era berean, izangaiak onarpen-eskabidean adierazitako akatsak jakinarazi beharko dizkiote. Halakoetan, eta ebazpena eman arte, izangaiak aukeratze-prozesuan parte hartzen jarraitu ahal izango du, baina baldintzapean.

Izangaia bazter uzteari buruzko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio izangaiak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.– Hautatze-sistema.

Selekzionatzeko sistema lehiaketa-oposizioarena izango da eta horren bidez izangaiak irakasteko gai diren ala ez ebaluatu nahi da. Horretarako, aukeratzen den irakaskuntza-espezialitatearen ezagutza espezifikoak baloratzea ez ezik, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko teknikak menperatzen diren ala ez baloratuko da.

Praktika-aldia ere izango da, hautatze-prozesuaren barruan sartuko dena.

7.1.– Aurreko probak.

Gaztelaniazko proba egitetik hasiko da hautatze-prozesua, deialdi honen arabera proba hori egin behar dutenentzat behintzat, eta hizkuntza-eskakizunak egiteko proba egitetik, halakoa egitetik jare ez daudenentzat.

Proba biak dira baztertzaileak, halako moldez non, norbait, proba egin beharra izanik, probara aurkezten ez bada, edota "gai" kalifikazioarekin gainditzen ez badu, hautatze-prozesutik kanpo geratuko baita.

7.2.– Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba, nazionalitate espainolik ez duten izangaientzat.

7.2.1.– Oposizio-aldiko probak egin aurretik, nazionalitate espainolekoak ez diren eta 3.4. oinarriaren arabera salbuetsita ez dauden izangaiek proba baten bidez egiaztatu beharko dute gaztelaniaren ezagutza, hizkuntza hau behar bezala ulertu eta ahoz eta idatziz erabiltzeko gai direla egiaztatzeko. Proba hau baloratzeko epaimahaia izendatuko duen ebazpenean tokia, data eta ordua zehaztuko dira.

Proba egitetik salbuetsita daude ondokoren bat dutenak: Atzerriko Hizkuntza gisa Espainieraren Goi Mailako Diploma, Atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Ziurtagiria, Hizkuntza Eskola Ofizialek emana, edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziaduna; betiere, dagokion egiaztagiria erantsi badiote egiaztagiriari.

Proba hori egitetik salbuetsitzat joko dira, halaber, espainolaz besteko nazionalitatea duten izangaiak, baldin eta, jatorria kontuan hartuta, gaztelaniaz dakitela ondoriozta badaiteke.

7.2.2.– Izangaiei egindako deialdian zehaztuko dute epaimahaiek gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko probaren edukia. Horretarako aintzat hartuko da urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (azaroaren 8ko BOE).

7.2.3.– Epaimahaiburu batek eta lau kidek osatuko duten epaimahai batek baloratuko du atal honetan aipatzen den proba. Izan ere, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko jarduneko funtzionarioen artean izendatuko ditu epaimahaikideak, Gaztelania eta Literaturaren espezialitatean.

7.2.4.– Proba "gai" ala "ez gai"rekin kalifikatuko dira, eta "gai" kalifikazioa atera beharko da, oposizio-aldiko probak egin ahal izateko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, ateratako emaitzak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian erakutsiko dira (http://www.irakasle.net), interesatuek Langileriaren Kudeaketa zuzendariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, hilabeteko epean, erakutsi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

7.3.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proba.

7.3.1.– Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak, irakasle-lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2. hizkuntza-eskakizunarentzako dauden proba espezifikoen bidez egiaztatuko dira.

Hala ere, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak araututako HE2 hizkuntza-eskakizuna dutela egiaztatzen duten izangaiek, eta, adierazitako dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrak ezarritakoarekin bat etorriz –martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuak emandako idazketa berrian–, hizkuntza-eskakizun horrekin homologaturik edo parekaturik dauden hizkuntza-egiaztagiririk dutela egiaztatzen duten izangaiek ez dute adierazitako probak egin beharko.

7.3.2.– Martxoaren 9ko 47/1993 dekretuak 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, proba horien edukia, forma eta horiek baloratzeko modua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1998ko urriaren 22an emandako Aginduan ezarritakoak, eta 2007. urtean irakasleek hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duen 2006ko urriaren 31n Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenean ezarritakoak izango dira.

7.3.3.– Aurreko puntuan adierazitako arauen arabera izendatutako epaimahaiek baloratuko dute proba hori. Edozein hizkuntza-eskakizunetan, kalifikazioa "gai" ala "ez gai" izango da eta hautatua izateko "gai" kalifikazioa lortu beharko da.

Proba baztertzailea da, eta beraz, eskatutako hizkuntza-eskakizunik ez duten izangaiak, 2.1.f). oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, aurkezten ez badira, edo aurkeztuz gero, "gai" kalifikazioa jasotzen ez badute, hautatze-prozesutik at geratuko dira.

7.3.4.– Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, ateratako emaitzak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net) jarriko dira ikusgai, eta interesatuek idatzizko erreklamazioa aurkeztu ahal izando dute, emaitzak argitara eman eta hiru laneguneko epean, kalifikazioa berrikusteko. Horretarako, dagokion Batzordeko lehendakariarengana zuzendu beharko du eta erreklamazioa lurraldeko Hezkuntza-ordezkaritzan entregatu.

7.3.5.– Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak epe bat irekiko du hautatze-prozesuaren barruan, horren berri emango da Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://irakasle.net), hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten izangaiek egiaztagiria eman dezaten, dagoeneko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sail honen eskura dauden egiaztagiri hauek izan ezik:

– Hezkuntzako 2.HE

– EGA

– EAEko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen gaitasun-ziurtagiria

Oposizio aldia

7.4.– Txanda irekirako eta ezinduentzat gordetako txandarako oposizio aldia.

7.4.1.– Oposizio-aldiko probaren edukiak ondokoak hartuko ditu aintzat: izangaiak irakaskuntzan aritzeko behar dituen ezagutza espezifikoak, izangaien gaitasun pedagogikoa eta irakasteko behar diren teknikak menperatzea.

7.4.2.– Oposizio aldiko proba.

Oposizio-faseak proba bakarra izango du, kanporatzaile izango ez diren bi zatitan egituratua. Epaimahaiak probaren azken nota globala besterik ez du argitara emango.

Proba eta proba horren bi zatiak ondoren adierazten denari lotuko zaizkio:

A zatia: zatiaren helburua izango da izangaiak irakaskuntzan aritzeko behar diren ezagutzak dituela frogatzea. Zati horretan epaimahaiak ausaz ateratako gai-multzo baten artetik izangaiak gai bat aukeratu eta garatu behar du idatziz. Gai kopuru hori espezialitate bakoitzeko gai-zerrendari dagozkion gaien kopuru osoaren proportzionala izango da, honako irizpide hauen arabera:

a) 25 gai baino gehiago ez duten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago duten espezialitateetan, lau gairen artean aukeratu beharko da.

c) 50 gai baino gehiago duten espezialitateetan, bost gairen artean aukeratu beharko da.

Proba hori prestatzeko gai-zerrendak II. anexoan aipatzen dira.

Zati hori baterako saio bakarrean egingo da, bertan izangai guztiak izanik.

Izangaiek bi ordu izango dituzte zati hori egiteko.

Lehen zati honek zerotik hamar puntura arteko kalifikazioa izango du eta % 40 izango da oposizio aldiaren azkeneko kalifikazioan izango duen pisua.

B. zatia: zatiaren helburua izango da izangaiaren gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko teknikak nola menderatzen dituen egiaztatzea, eta proba horretan izangaiak programazio didaktiko bat aurkeztu, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu beharko du. Trebetasun instrumental edo teknikoak barne hartzen dituzten espezialitateetan, bigarren zati honek ariketa praktikoa izango du barne.

B.1) Programazio didaktiko baten aurkezpena. Espezialitate guztietan, Pedagogia Terapeutikan eta Entzumena eta Hizkuntzan izan ezik, programazio didaktikoa parte hartzen den espezialitateari lotutako arlo, irakasgai edo modulu baten curriculumari buruzkoa izango da eta helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta metodologia azaldu beharko ditu, baita hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta ere. Programazioa, izangaiak aukeratutako Haur edo Lehen Hezkuntzako kurtso batean espezialitate bat ikasturte batean garatzeari buruzkoa, 50 foliokoa izango da, gehienez ere, eranskinak sartu gabe, DIN-A4 formatuan eta alde bakarrean idatziak, espazio bikoitzean eta "arial" motako letrarekin. 12. puntu. Gutxienez, 15 unitate didaktiko eduki beharko dituzte, zenbakitua joan beharko dutenak.

Ondorengoak dira Euskal Autonomia Erkidegorako gaur egun indarrean dauden curriculumak:

Lehen Hezkuntza: Abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegorako Lehen Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena (1992-08-27ko EHAA).

Haur Hezkuntza: Abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegorako Haur Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena (1992-08-27ko EHAA).

Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean programazioa ikasturte batean jarduteko programa bat garatzeari eta izangaiak aukeratutako Haur edo Lehen Hezkuntzako kurtso bati buruzkoa izango da. Egoera zehatz bat garatuko da hezkuntza-premia berezietako ikasleen artean, ikasle baten edo ikasle talde txiki baten premietan oinarrituko dena, eskola-testuingurua eta gelaren eta ikastetxearen hezkuntza-planteamenduak erreferentziatzat hartuta. Gutxienez, 15 unitate didaktikotan antolatu beharko da, ahal bada arlo instrumentaletakoak, eta zenbakituta egongo dira.

Entzumena eta Hizkuntzaren espezialitatean programazioa ikasturte batean jarduteko programa bat garatzeari eta izangaiak aukeratutako Haur edo Lehen Hezkuntzako kurtso bati buruzkoa izango da. Egoera zehatz bat garatuko da komunikazioan eta hizkuntzan atzerapen larriak dituzten hezkuntza-premia berezietako ikasleen artean, ikasle baten edo batzuen premietan oinarrituko dena, eskola-testuingurua eta gelaren eta ikastetxearen hezkuntza-planteamenduak erreferentziatzat hartuta. Gutxienez, 15 unitate didaktikotan antolatu beharko da, ahal bada arlo instrumentaletakoak, eta zenbakituta egongo dira.

Programazio horiek gehieneko neurri bat izango dute: eranskinik sartu gabe, DIN-A4 formatuko 50 folio, alde batetik bakarrik idatziak, tarte bikoitzarekin, eta "arial" 12 puntuko letra motarekin

Izangaiek aipatutako programazioa eman beharko diote epaimahaiari aurkezpen-ekitaldian eta defendituko dute, epaimahaiak horretarako deitzen dituen unean.

B.2) Unitate didaktiko bat prestatu, aurkeztu eta, behar izanez gero, defendatzea. Unitate didaktiko bat prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea, izangaiak aurkeztutako programazioari lotutakoa. Izangaiak bere programaziotik aterako dituen hiru unitate didaktikoren artean aukeratuko du unitate didaktikoaren edukia. Unitate didaktiko hori prestatzerakoan ondokoak zehaztu beharko dira: lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak edukiak, gelan planteatuko diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluazio-prozedurak.

Unitate didaktikoa azaltzeko, publikoa izango dena, izangaiak egokitzat jotzen duen material osagarria, berak ekarri beharko duena, erabili ahal izango du, baita gidoi bat ere, folio batekoa gehienez, azalpena bukatzean epaimahaiari entregatuko zaiona.

Izangaiak, gehienez ere, ordubete eta hogeita hamar minutu izango ditu programazioa epaimahaiaren aurrean ahoz defendatu, unitate didaktikoa azaldu, eta geroagoko eztabaidarako. Eztabaida hori ezin izango da hamabost minutu baino gehiagokoa izan.

Izangaiak aurkeztutako programazio didaktikoaren ahozko defentsa egingo du azalpenaren hasieran, hogeita hamar minututan gehienez, eta, ondoren, unitate didaktikoa azalduko du.

Unitate didaktikoaren azalpena bukatu ondoren, epaimahaiak izangaiari galderak edo jarduerak azaldu ahal izango dizkio, honen azalpenaren edukinari buruzkoak.

Izangaiak 7.4.4. oinarriaren baldintzak betetzen dituen txosten bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatutako Batzordeek horretarako prestatuko dutena, egin ahal izango du B.2. ariketaren (unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaltzea) ordez.

Txosten honen aldeko aukera, izangaia ez da salbuetsita egongo probaren B.1. zatia egitetik, hau da, epaimahaiak deitutako ekitaldian programazio didaktikoa entregatzetik eta epaimahaiaren aurrean programazio hori defendatzetik izangaiari defentsa egiteko deitzen zaionean.

B.3) Ariketa praktikoa: Musika-espezialitatearen kasuan, ariketa praktikoa egingo da, eta ariketa hori epaimahaiak emandako abesti baten ahozko interpretazioa egitea izango da. Izangaiak 20 minutu izango ditu pieza prestatzeko, instrumentu- akonpainamendurik gabe interpretatuko den pieza. Izangaiak ekarritako tenedore-diapasoia erabili ahal izango da.

Probaren B zatiaren ariketak B.1), B.2) eta, dagokion kasuan, B.3) idatz-zatietan deskribatu dira, eta ariketa bakoitza 0tik 10 puntura baloratuko da.

Bigarren zati honen kalifikazio globala ateratzeko ondorioetarako, hona hemen ariketa bakoitzaren pisua: B.1) eta B.2) idatz-zatietako ariketak baino egiten ez diren espezialitateetan, bi ariketa horiek % 30eko pisua izango dute oposizio-aldiko kalifikazioan; musika-espezialitateetan, zati horretan 3 ariketa egiten direnez, hiru ariketa horiek % 20ko pisua izango dute oposizio-aldiko kalifikazioan.

7.4.3.– Ingelesa hizkuntza-espezialitateko proba hizkuntza horretan egingo da.

7.4.4.-Ezagutzen balorazioa irakaskuntzaren esparruan.

Unitate didaktiko bat prestatzeari eta ahoz azaltzeari buruzko B.2) ariketaren ordez txosten bat egin ahal izango da, izangaiak unitate didaktikoari buruz dituen ezagutzak baloratuko dituena. Txosten horretan, deialdiaren 5.6. oinarrian aukeratze-organoei ematen zaizkien funtzioen arabera epaimahaiak epaitu, baloratu eta kalifikatuko duena, ondorengo puntu hauek, gutxienez, egiaztatu beharko dira: unitate didaktikoetan lortu nahi izan diren ikaskuntza-helburuak konkretatzea, beren edukiak, gelan planteatzen diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluatzeko prozedurak.

Ondorengo bi baldintzak betetzen dituzten irakasleek egin ahal izango dute B.2. ariketaren ordez aipatutako txostena egiteko eskaera:

– Maisu-Maistren Kidegoko bitarteko funtzionario gisa zerbitzu aktiboan jardutea eskaerak aurkezteko epeak bukatzen duen egunean.

– Maisu-Maistren Kidegoko bitarteko funtzionario gisa lanpostu berean 6 hilabete, gutxienez, etengabe zerbitzuak eman izana egiaztatzea, 2006ko irailaren 1etik eskaerak aurkezteko epeak bukatzen duen datara arte.

Seme-alabak zaintzeko, 3 urte betetzen dituzten arte, aldi baterako lan-etetearen egoeran dauden pertsonek ere eduki ahal izango dute txostena egiteko aukera, betiere azken baldintza hau betetzen badute, emandako zerbitzuen aldia egoera honen babesean dagoena dela interpretatuta.

Izangaiek aukeratze-prozesuan parte hartzeko eskaera-idazkian horretarako dagoen laukian adierazi beharko dute aukera hori eta eskaera aurkeztu ondoren ezin izango dute aldatu.

Halaber, aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpenean ere emango da argitara B2 ariketaren ordez txostena egitea eskatu duten eta aukera hau onartu zaien parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda, baita, baldintzak ez betetzeagatik, eskaera atzera bota zaiena ere. Ondorioz, azken hauek derrigorrean egin beharko dute probaren B.2 atala. Zerrenda horiek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Internet-eko helbide honetan: htp://www.irakasle.net, emango dira argitara.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute behin-behineko zerrenden aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen bulegoetan aurkeztuko dira.

Erreklamazioak berrikusi ondoren, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak ebazpena emango du eta horren bidez onartutakotzat joko da aukeratze-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako parte-hartzaileen behin-betiko zerrenda. Halaber, ebazpen berean onartuko da B2 ariketaren ordez txostena egitea eskatu duten eta eskaera onartu edo atzera bota zaien izangaien behin-betiko zerrenda. Azken kasu honetan derrigorrean egin beharko dute probaren B2 atala.

Interesatuek gorako helegitea jarri ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Txostena eskatu eta aukera hori onartzen zaien izangaiek indarreko curriculumaren eta lehiaketa-oposizioan parte hartzen den espezialitatearen arabera programatutako unitate didaktiko bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren kudeaketa zuzendariari bidaliko zaio, eta Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko dute. Horretarako izango dute, hamar laneguneko gehienezko epea, aukeratze-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien eta txostena egiteko aukera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendak onartzen dituen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Unitate didaktikoarekin batera, aparteko idazki batean puntu hauek adierazi beharko dituzte: gaur klaseak ematen dituzten edo ez, ematen duten espezialitatea, zein espezialitatetan egiten duten oposizioa eta klaseak ematen dituzten ikastetxea eta kurtsoa.

Aurkezten den unitate didaktikoak lotura edukiko du izangaiak bere garaian epaimahaiari aurkeztu beharko dion programazioarekin, deialdiaren B1) atalean xedatukoaren arabera. Unitate didaktiko horren plangintzan, gutxienez, puntu hauek zehaztuko dira: lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, gelan aurrera eraman beharreko irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluatzeko prozedurak.

Ingeleseko espezialitatean unitate didaktikoa hizkuntza horretan egingo da.

Ondorengoek ere adierazitako epean aurkeztu beharko dute unitate didaktikoa:

– Behin-behingoz aukeratze-prozesutik at dauden eta B2 ariketaren ordez txostena egitea eskatu zuten izangaiek, betiere erreklamazioa, ebazteko zain dagoena, aurkeztu baldin badute kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurka.

– B2 ariketaren ordez txostena egitea eskatu duten eta eskaera behin-behingoz atzera bota zaien izangaiek, betiere erreklamazioa, ebazteko zain dagoena, aurkeztu baldin badute eskaera atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendaren aurka.

Eskatzen den unitate didaktikoa epean entregatu ezean, baita osatu diren batzorde desberdinen edozein eskaerari kasurik egiten ez badiote ere, ezin izango dute prozesuarekin jarraitu eta, ondorioz, izangai horiei berehala utziko zaizkie lehiaketa-oposiziotik at.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta izangaiari berari lotuta ez dauden arrazoiengatik txostena ematerik ez baldin badago, izangaiak probaren B2 ariketa egingo du.

Beste autonomia erkidego batzuetako hezkuntza-administrazioetan zerbitzuak ematen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak deitutako aukeratze-prozesuan parte hartu nahi dutenek edukiko dute txostena emateko aukera- jatorrizko Administrazioak bere gain hartuko du ardura-, betiere deialdi honetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte, eta horrela adierazten badute eskabideak aurkezteko apean.

Halaber, aipatutako txostena deialdi honetan ezarritako parametroen arabera egin beharko da eta pertsonalaren arloan eskuduntzak dituen jatorrizko Administrazioaren organoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bidali beharko dio, 2007ko ekainaren 1a baino lehenago.

Espezialitate bakoitzean horretarako osatu diren batzordeek egingo dute txostena. Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko ditu batzorde horiek eta bakoitza bost kidek osatuko dute: batzordeburu bat, Hezkuntza Ikuskarien Kidegoko edo desagertzear dagoen Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzuko Ikuskarien Kidegoko funtzionario bat izango dena, eta lau bokal, guztiak Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioak eta dauden batzordearen espezialitatearen titularrak.

Ordezkaritza gehien duten sindikatuek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzean, behatzaile gisa.

Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpenaren bidez osatzen diren aipatutako Batzordeak emango dira argitara Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://irakasle.net).

Batzordekideak beren ohiko jardueretatik liberatuta egongo dira eta emandako funtzioa besterik ez dute beteko. Halaber, dietak ordainduko zaizkie, joan-etorrien eta mantenuaren ondorioz sortzen diren gastuak finantzatzeko, baita zerbitzu-arrazoiengatik dagozkien indemnizazioak ere.

Aurkeztutako unitate didaktikoak ikusita, Batzordeak txostena emango du. Gainera, egokitzat jotzen den kasuetan, Hezkuntza Ikuskaritzak bisita bat egin ahal izango dio izangaiari ikastetxean eta programatutako unitate didaktikoa gelan nola gauzatzen duen ikusiko du edo, bestela, Batzordeak elkarrizketa bat egiteko deitu ahal izango dio izangai horri, unitate didaktikoaz hitz egiteko.

Batzorde bakoitzak, izangai bakoitzak unitate didaktiko bati buruz dituen ezagutzak baloratzeko asmoz, emango dituen banakako txostenek ondorengo puntu hauek izango dituzte oinarri:

1.– Ikaskuntzaren helburuak zehaztea.

* Helburuak teknikoki ondo formulatuta daude, koherenteak dira eta curriculum ofizialaren orokorrenak konkretatzen dituzte.

* Behar den kurtsora eta ikasleen ezaugarrietara egokituta daude.

2.– Edukiak.

* Edukien selekzioa bat dator helburuen proposamenarekin.

* Curriculum ofizialaren barruan daude eta egokiak dira proposatzen den kurtsorako.

* Haien formulazioa anitza da eta irizpide epistemologiko, testuinguruaren araberakoei eta funtzionalei ematen diete erantzuna.

3.– Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak.

* Jardueren programazioa lagungarri da helburuak lortzeko eta proposatutako edukiak garatzeko.

* Motibagarriak, anitzak, zailtasunaren arabera mailakatuak eta ikasle gehienek egin ahal izateko modukoak dira.

* Aurreikuspenen arabera, baliabide didaktiko desberdinak erabiliko dira.

4.– Ebaluatzeko prozedurak.

* Bat datoz proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin.

* Anitzak eta malguak dira, ikasleen aniztasunera egokituta daude eta berreskuratzeko mekanismoak aurreikusten dituzte.

Batzordeak emandako txostenak gutunazal itxietan bidaliko zaizkio Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari eta honek epaimahaiei helaraziko dizkie.

Epaimahaiak 0tik 10era bitarteko kalifikazioarekin epaitu, baloratu eta aztertuko du txostena eta probaren B.2) ariketari ematen zaion garrantzi bera emango dio, oposizio-fasearen azken kalifikazioa kalkulatzearen ondorioetarako.

8.– Kalifikazioa.

8.1.– Lehiaketa aldiaren balorazioa.

8.1.1.– Parte-hartzaileek aurkeztutako merezimenduak baloratuko dira lehiaketa aldian, oinarri hauekin batera doan I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

Izangaiek gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dituzte, lehiaketa aldian, merezimenduen balorazioarengatik.

8.1.2.– Merezimenduak deialdi honen eranskinetan agertzen den baremoaren arabera baloratzeari begira, izangaiek baremo horietan adierazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, eta kontuan hartu behar da bakarrik baloratuko direla eskaerak aurkezteko epearen barruan behar bezala justifikatzen diren merezimenduak, kasu bakoitzean zehazten diren agirien bidez justifikatu ere.

Izangaiak beren beregi hartzen dute ekarritako dokumentazioaren ardura. Dokumenturen batean faltsutzea edo manipulazioa gertatuz gero, deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko dute, izan daitezkeen erantzukizunen kaltetan gabe.

Administrazioak beretzat gordetzen du beharrezko iritzitako dokumentazio-egiaztapena edozein unetan eskatzeko eskubidea.

8.1.3.– Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzako Unitateek esleituko diete izangaiei dagokien puntuazioa; II.5 eta III.1 paragrafoetako merezimenduak, dena den, epaimahaiek baloratuko dituzte.

8.1.4.– Lehiaketa aldian lortutako puntuazioak argitara ematea.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi ondoren, eta Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpenaren bidez, izangaiek lehiaketa aldian lortutako puntuazioak emango dira argitara Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net).

Puntuazioak jendaurrean jarri eta bost lanegunetan, interesdunek horien aurkako erreklamazioko idazkiak aurkeztu ahal izango dizkiote Langileriaren Kudeaketa zuzendariari.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren Ebazpenaren bidez emango dira argitara lehiaketa aldian lortutako behin betiko puntuazioak, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net).

Ebazpen honek ez du prozedura amaitzen, eta ezin zaio errekurtsorik aurkeztu. Interesatuek, hala nahi izanez gero, deialdi honetako 10. oinarriak aurrez ikusi duen azken ebazpenari aurkeztu ahal izango diote dagokion errekurtsoa.

8.1.5.– Oposizio aldia gainditu duten izangaiei baino ez zaie aplikatuko lehiaketa-faesaren kalifikazioa.

8.1.6.– Izangaiek berriz eskuratu ahal izango dituzte aurkeztu dituzten agiriak, funtzionario izendatzeko behar direnak salbu, baldin eta erreklamaziorik ez badago; erreklamaziorik izatekotan, agiriak gorde ahal izango dira froga edo egiaztagiri gisa. Gainditu dutenen eta hautatutakoen zerrenda argitaratzen duen Aginduak zehaztuko ditu izangaiek aurkeztutako agiriak berriz eskuratzeko epea eta tokia. Agiriak adierazitako epean eraman ezean, izangaiak berreskuratzeari uko egiten diola interpretatuko da, eta, ondorioz, horretarako duen eskubidea galduko du.

8.2.– Oposizio-aldiko probaren kalifikazioa.

8.2.1.– Probaren bi zatietako bakoitzaren kalifikazioa 0tik 10 puntura bitartekoa izango da.

Oposizio-aldiko kalifikazio globala lortzeari begira, A zatiak % 40ko pisua izango du azkeneko kalifikazioan eta B zatiak % 60ko pisua izango du azkeneko kalifikazioan.

B.1), B.2) eta, hala dagokionean, B.3) ataletan deskribatzen den probaren B zatiko ariketa bakoitza 0tik 10 puntura baloratuko da. Bigarren zati honetako ariketa bakoitzak izango duen pisua honako hau izango da: B.1) eta B.2) ataletan adierazitako ariketak besterik egiten ez diren espezialitateetan, bi ariketa horiek kalifikazioaren % 30eko pisua izango dute oposizio aldian; musika-espezialitateetan, horietan 3 ariketa egiten baitira zati honetan, hiru ariketek kalifikazioaren % 20ko pisua izango dute oposizio aldian.

Oposizio aldiaren azken nota eta globala 0tik 10 puntura bitartekoa izango da. Lehiaketa-aldira jo ahal izateko, izangaiek bost puntu edo gehiago lortu beharko dute oposizio aldian.

8.2.2.– Epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da izangai bakoitzari proba bakoitzean jarriko zaion kalifikazioa. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu edo gehiagoko aldea balego, gehienezko eta gutxienezko kalifikazioak berez eta besterik gabe bazter utziko dira, eta gainerako kalifikazioen batez besteko puntuazioa aterako da.

8.3.– Oposizio aldian lortutako kalifikazioak argitara ematea.

Izangaiek oposizio aldian lortutako kalifikazioak Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpenaren bidez emango dira argitara, eta tokian tokiko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren internet helbidean (http://www.irakasle.net), egongo dira ikusgai.

Ebazpen horrek ez du prozedura amaitzen, eta ezin zaio errekurtsorik aurkeztu. Interesatuek, hala nahi izanez gero, deialdi honetako 10. oinarriak aurrez ikusi duen azken ebazpenari aurkeztu ahal izango diote dagokion errekurtsoa.

8.4.– Kalifikazioen ponderazioa.

Oposizio- eta lehiaketa-aldietako puntuazioen ponderazioa, puntuazio globala osatzeko, % 60koa izango da oposizio-aldirako eta % 40koa lehiaketa-aldirako.

9.– Aukeratze-prozesua gainditzea.

9.1.– Aldi bakoitzeko puntuazioak atera eta neurtu ondoren, hautaketa-organoek oposizio aldian eskatutako gutxienezko puntuazioa lortu duten izangaiei lehiaketa-aldiko puntuazioak gehituko dizkiete eta zehaztuko dute zein diren, aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiak. Gainera, lortutako puntuazio globalaren arabera ordenatuko dituzte prozedura eta espezialitate bakoitzaren arabera hautatu diren izangaiak.

9.2.– Hautatutako izangaien sailkapena egiterakoan berdinketarik gertatuz gero, hurrenez hurren ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira:

a) Oposizio aldian puntuazio handiagoa lortu izana.

b) Oposizio-aldiko ariketa bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, ariketak deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

c) Lehiaketa-aldiko merezimenduen ataletan puntuazio handiagoa lortu izana, atal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

d) Lehiaketa-aldiko merezimenduen azpiataletan puntuazio handiagoa lortu izana, azpiatal horiek deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

e) Berdinketak bere horretan badirau, dagokion hautaketa-organoak egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egin daitezen aginduko du.

9.3.– Praktika-aldira pasatzeko hautatuko dira izangaiak, baldin eta, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izanik, edo aldi baterako hori egiaztatzetik, eta gaztelaniaren ezagutze-probatik salbuetsita izanik, aukeratutako prozedura eta espezialitatearen bidez deitutako lanpostu-kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera-zenbakia badute, oposizio- eta lehiaketa-aldietako puntuazio globalaren arabera ordenatu ondoren.

9.4.– Oposizio- eta lehiaketa aldiak gainditu duten hautatutako izangaien zerrenda. Goian adierazitakoak egin ondoren, hautaketa-organoek osatuko dituzte izangaien behin-behineko zerrendak, espezialitateen arabera hautatuak. Zerrenda horietan azalduko dira ezinduentzat erreserbaturiko prozeduraren babesean dauden izangaiak eta sarbide librekoak, beren puntuazioaren arabera eta aurreko paragrafoetan adierazitako irizpideen arabera ordenatuta.

Sarbide irekiari dagokion hautatze-prozedura gainditu duten izangaien zerrenda prestatzerakoan, beste prozeduretan bete gabe geratu diren lanpostuak batuko dizkiete hautatze-organoek ezinduentzat erreserbatutako prozedurarako hasieran aurreikusi zirenei.

Espezialitate bakoitzerako zenbat lanpostu eskaini diren, hautaketa-organoek inoiz ezin izango dute zenbateko hori baino gehiagoko izangai-kopurua gainditutzat ematea.

10.– Hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzea.

Aukeratze-organoek Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko diote aukeratutako eta gainditutako izangaien behin-behineko zerrenda eta honek aditzera emango du, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net) argitara emango den ebazpenaren bidez.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute egon daitezkeen akatsengatik aurreko paragrafoan aipatzen den behin-behineko zerrendaren kontra, hiru laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratze-organoek Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko diote aukeratutako eta gainditutako izangaien behin betiko zerrenda eta honek aditzera emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (http://www.irakasle.net) argitara emango den ebazpenaren bidez.

Interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zerrenda horien ale bat deialdia egiten duen organoari helaraziko zaio, eta prozesuaren garapenean sortutako gainontzeko dokumentazioa Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzaren zaintzapean geldituko da.

Hautaketa-organoek, espezialitate bakoitzerako hautatu dituzten izangaien zerrendarekin batera, beste zerrenda ordenatu bat ere prestatuko dute hautatutako izangai ordezkoekin, zerrendakide-kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurstoak onetsiz gero, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

11.– Hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiek egin beharrekoa.

11.1.– Hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiek agiriak aurkeztea:

Hautatutako izangaiek hogei egun naturaleko epea izango dute ondorengo agiriak Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkezteko, hautaketa-prozedura gainditu duten izangaien zerrendak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatu.

Espainian bizi diren atzerriko izangaiek aurkeztu beharko dute NANaren fotokopia konpultsatua, jatorrizko herrialdeko antzeko agiria edo pasaportea eta indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren txartela edo horren senitartekoarena edo, hala badagokio, indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren aldi baterako txartela edo Europako Erkidegoko langile mugakidearena.

Europako Batasuneko kide diren estatuetako bateko nazionalak diren izangaiek edo Europako Parlamentuaren zirkulazio askeari buruzko 2004/38/CE zuzentaraua eta zuzentarau hori Espainiako ordenamendu juridikora sartzeko aplikagarri zaion estaturen bateko nazionalak diren izangaiek nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua, eta egoitza-txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatua, aurkeztu beharko dute, baldin eta, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi araubidean daudelako, Espainian bizi ez badira.

Gorago adierazitako horien familiartekoek ondokoak aurkeztu beharko dituzte: pasaportearen, bisatuaren eta, hala behar izanez gero, dagokion txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatu. Agiri horiek ez badira eskatu, eskumendun agintariek emandako agiriak, ahaidetasuna frogatzen dutenak, aurkeztu beharko dituzte. Aurkeztu beharko dituzte, halaber, horrekin lotura duen espainolaren edo Europar Batasuneko nahiz aurreko lerroaldean adierazitako Estaturen bateko herritarraren zinpeko deklarazioa edo agintza, hitza emanez ezkontidearengandik ez dagoela zuzenbidez bereiztuta eta, hala balitz, izangaia horren pentzutan edo bere kargura bizi dela adieraziz.

b) Zinpeko aitorpena edo agindua, ondokoak adieraziz: inongo administrazio publikotik ez dutela zigor-espediente baten ondorioz egotzi, ez dutela herri-jarduerarako ezgaitu, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Nazionalitate espainolik ez duten izangaiek, zein bere jatorriko estatuan funtzio publikoan aritzeko diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute.

c) Ezintasuna izan eta bere izaera hortaz baliatutako izangaiek, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Gizarte Arazoetarako Ministerioko edo, hala egokituko balitz, dagokion Autonomia Erkidegoko organo eskudunen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta dagozkion zeregin eta eginkizunak betetzea bateragarriak direla jasotzeko.

d) Gaixotasunik ez izatea eta aukeratutako kidego eta espezialitateko eginkizunekin bateraezina den muga fisiko edo psikologikoaren eraginik ez izatea egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.

Gaztelaniarako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelaniaz bestelako atzerriko hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia, zinpeko interpreteak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

11.2.– Aukeratutako izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta gutxienez ikasturte batean karrerako irakasle funtzionario moduan zerbitzuak egin dituztela egiaztatzen badute:

Irakaskuntzako karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batez aritu izana egiaztatzen duten izangai hautatuek, lortutako destinora joateko eta praktiketako funtzionario gisa hasteko hautua egin ahal izango dute eta horien praktikak ez dira ebaluatuko. Karrerako funtzionarioaren izendapena lortu arte, egoera horretan jarraituko dute. Lerrokada honetan aipatzen diren izangaien artean praktiketako funtzionario izenda ditzatela aukeratzen ez dutenek, jatorrizko kidegoetan jarraituko dute harik eta, promozio berean aukeratutako gainerako kideekin batera, karrerako funtzionarioen izendapena ematen zaien arte.

Idatz-zati honek deskribatzen duen hautua idatziz, Langileriaren Kudeaketa zuzendariari igorriko zaion instantzia baten bidez, egin beharko da. Horretarako epea, prozedura gainditu eta hautatuak izan diren izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamar lanegun izango da.

Praktika-aldian salbuetsita geratzeak, praktikak egiteko luzapena lortzeak edo hautaketa-prozeduraren ondorioz sortutako eskubideei uko egiteak ez dute aldaketarik ekarriko gainerako izangaiei esleitutako plazei dagokienez, ez eta hautatuen zerrendari dagokionez ere.

11.3.– Ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

12.– Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

12.1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, Maisu-Maistren Kidegora sartzeko edo iristeko behar diren baldintzak betez gero eta praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki baldin badute. Izangai horiek esleituko zaizkien destinoetan egin beharko dituzte praktikak, eta destino horietara lotzen ez diren izangaien kasuetan, hautaketa-prozedurari uko egiten diotela ulertuko da.

12.2.– Aukeratutako izangaiek, karrerako funtzionario irakasle gisa ikasturte batean, gutxienez, zerbitzuak eman izana egiaztatzen dutenek edukiko dute, esleitutako destinoan hasiz, ebaluazioa egin behar izan gabe praktiketako funtzionario izendatuak izateko aukera. Aukera honetaz baliatzen diren izangaiek karrerako funtzionario izendatu arte egon beharko dute egoera honetan. Praktiketako funtzionario izendatzeko aukera erabiltzen ez dutenak beren jatorrizko kidegoetan egongo dira, promozioko gainontzeko izangaiekin karrerako funtzionario izendatu arte.

12.3.– Praktiketako funtzionario izendatzen dituztenetik karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiei egokituko zaien araubide juridiko eta administratiboa praktiketako funtzionarioena izango da, baldin eta irakaskuntzako lanpostu batean aritzen badira.

12.4.– Praktiketako aldirako lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira. Praktiketako funtzionario izendatu dituzten izangaiak eta, praktika-aldia egitetik salbuetsita izanik, jatorrizko euren Kidegoetan jarraitu nahi izan duten izangaiek, lanpostu-hornikuntzarako deituko diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zuzenean kudeatzen duen ikastetxeren batean behin betiko destinoa lortu arte.

13.– Praktika-aldia.

13.1.– Praktika-aldiaren xedea da aukeratutako izangaiek irakaskuntzarako duten gaitasuna egiaztatzea. Praktika-aldiak irakaskuntza jarduneko sei hilabetez iraungo du, kasu bereziak izan ezik, orduan gutxienez hiruhilabete baino gehiago irautea eskatuko baita.

Horren garapena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpenaren araupean izango da, betiere, Ikastetxeen Zuzendaritzak eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak emango dituzten proposamenak aintzat harturik.

Aldi hori 2007-2008 ikasturtearekin batera hasiko da.

13.2.– Kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle adituek zainduko dute praktika-aldia. Batzorde horien osaera praktika-aldia arautuko duen ebazpenean xedatuko da.

13.3.– Praktika-aldian lanpostuan sartzeko eta trebatzeko ekitaldiak, kalifikazio-batzordeek programatutakoak, egin ahal izango dira. Horrez gain, batzordeek izangaiei amaierako txostena egiteko eskatu ahal izango diete, topatutako zailtasunak eta jasotako laguntzak balora ditzaten.

13.4.– Praktika-aldia amaitzerakoan izangai guztiek "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa jasoko dute. Dagokion kalifikazio-batzordeak emango du aipatutako balorazioa, betiere adierazitako ebazpenaren irizpideei jarraiki. Edonola ere, balorazioa egiterakoan irakasle-tutoreak, praktikak egiteko erabili den ikastetxeko zuzendariak, eta programatutako trebakuntzako ekitaldien arduradunek egindako txostenak aintzat hartuko dira.

"Ez gai" kontsideratzen diren izangaiek hurrengo promozioko izangai aukeratuekin batera sartu ahal izango dira lanera, praktika-aldia behin bakarrik errepikatuko delarik. Kasu horretan, sartu diren promozio horretan, euren espezialitatean aukeratutako azken izangaiaren hurrengo tokia beteko dute zerrendan.

Hurrengo urtean deituko ez balitz kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozesurik, "ez gai"tzat zer ikasturtetan jo zituzten, hurrengo ikasturtean egingo dute praktika-aldia.

Lanean hasten ez direnek edo bigarrenez "Ez gai" kalifikazioa jasotzen dutenek karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Arrazoidun ebazpen baten bidez, deialdia egin duen agintariak eskubide horien galera aldarrikatuko du.

14.– Karrerako funtzionarioak izendatzea.

Behin agiriak egiaztatuz gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hauxe argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian: praktika-aldia gainditu duten izangaien eta praktikak egitetik salbuetsita zeuden izangaien karrerako funtzionarioen izendapena. Praktiketako funtzionarioa zer ikasturtetan izendatu zituzten, hurrengo ikasturtearen hasierako egunetik aurrerako indarra izango du izendapenak.

15.– Datu pertsonalen tratamendua.

Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298. zenbakiko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.

I. ERANSKINA

Maisu-Maistren Kidegora sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa. Sarrera irekia eta ezinduei gordetako txanda.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik benetan osatutako merezimenduak bakarrik barematuko dira.

Izangaiek ezin izango dute merezimenduen balorazioagatik 10 puntu baino gehiago lortu.

MEREZIMENDUAK		EGIAZTAGIRIAK

I. ALDEZ AURREKO IRAKASLE ESPERIENTZIA	PUNTUAK	I. ALDEZ AURREKO IRAKASLE ESPERIENTZIA

(gehienez, 7,000 puntu)		(gehienez, 7,000 puntu)

I.1. Izangaiak zer kidego nahi duen, kidego horretako 	 	Zerbitzu-orria, zerbitzuak eman diren

espezialitateetako irakaskuntzan ikastetxe publikoetan 	 	hezkuntza-administrazioko dagokion organoak sinatua, ondokoak

izandako esperientzia urte bakoitzeko.	0,700	jasoko dituena: lanpostuaz jabetzeko eta uzteko eguna, kidegoa

		eta espezialitatea. Halakorik ezean, izendapena egiaztatzeko

* Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0583 puntu 		agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak, ondokoak jasoko

gehituko dira.		dituztenak: lanpostuaz jabetzeko eta uzteko eguna eta

		espezialitatea.

I.2. Izangaiak nahi duen kidegoaz bestelakoetako 		 Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta

espezialitateetako irakaskuntzan ikastetxe publikoetan 	 	Ikerketa Sailarentzat egin diren zerbitzuak ez dira kreditatu

izandako esperientzia urte bakoitzeko.	0,350	beharko, ofizioz baloratuko baitira.

* Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0292 puntu

gehituko dira.

I.3. Izangaiak aukeratutako espezialitatearen maila 		 Ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria, dagokion Hezkuntzako

akademiko bereko irakaskuntza arautuei dagozkien 		 Ikuskaritza Zerbitzuak ontzat emanda, ondokoak jasoko dituena:

espezialitateetako irakaskuntzan bestelako ikastetxeetan 	 	zerbitzuen hasiera- eta bukaera-egun zehatzak, hezkuntza-maila

izandako esperientzia urte bakoitzeko.	0,150	eta espezialitatea, baimendutako irakaskuntza arautuei

		dagokiena. Horrekin batera, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza

* Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0125 puntu 		 Orokorrak (GSDO) emandako ziurtagiria, ikastetxearen izena

gehituko dira.		(enpresa) eta altazo aldiak jasoko dituena.

I.4. Izangaiak aukeratutako kidegoak ematen duen

hezkuntza-mailaz besteko irakaskuntza arautuei

dagozkien espezialitateetako irakaskuntzan bestelako

ikastetxeetan izandako esperientzia urte bakoitzeko.	0, 100

* Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0083 puntu

gehituko dira.

Oharrak:

I.a.– Emandako zerbitzuak aurreko azpiataletako baten barruan baino ez dira baloratuko, eta puntuazioak ezin izango dira pilatu edo metatu zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan aldi berean eman badira.

I.b.– I.1 eta I.2 paragrafoetako ondorioetarako, ikastetxe publikotzat hartuko dira hezkuntza-administrazioek sortu edota mantendutako ikastetxeen sare publikoaren barruan daudenak.

I.c.– Irakaskuntzako esperientzia urtetzat hartuko da ikasturte osorako etenik gabeko izendapena edo, bestela, ikasturte batean betetako zerbitzualdiak bederatzi hilabetekoak edo gehiago badira.

Hil osotzat hartuko dira hogeita hamar eguneko zerbitzuak, jarraikoak izan zein ez.

I.d.– Atzerrian emandako zerbitzuak egiaztatzeko, dagozkien estatutuetako hezkuntza-administrazioek emandako ziurtagiriak erabiliko dira, eta ziurtagiri horiek ondokoak jasoko dituzte: zerbitzualdiaren iraupena eta ikastetxea publikoa ala pribatua den, emandako hezkuntza-maila eta irakasgaia. Emandako irakasgaia egiaztatzen ez bada, edo egiaztatuta ere, ez baldin badator bat deitutako kidegoetako espezialitateren batekin, ulertuko da zerbitzuok eman direla eskuratu nahi den espezialitateaz bestelakoan. Ziurtagiri horiek zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztuko dira.

II. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA 	PUNTUAK	II. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA ETA IRAUNKORRA

ETA IRAUNKORRA		(gehienez, 4,000 puntu)

(gehienez, 4,000 puntu)

II.1. Eskatu eta kidegoan sartzeko alegatu den 		 Ikasketa ziurtagiri pertsonala –jatorrizkoa edo fotokopia

tituluari dagokion espediente akademikoa, baldin 		 konpultsatua- ondorengoak azaltzen dituena: zein diren irakasgai

eta alegatutako titulua bat badator, oro har, kidegoan 	 	eta irakasmaila guztietan ateratako puntuazioak eta zenbat

sartzeko eskatzen den titulazio-mailarekin.		kreditu esleitu zaion ikasketa-planean irakasgai bakoitzari,

		baldin eta puntuazio eta kreditu horiek eskatzen badira

Espediente akademikoaren batez besteko nota 		 alegatutako titulua lortzeko.

baloratuko da, honela baloratu ere:

– 6ra arte	1,000

– 6,01etik eta 7,50era arte	1,250

– 7,51tik eta 10era arte	1,500

II.2. Graduondokoak, doktoregoa eta aparteko sariak:

II.2.1. Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen 		 Dagokion tituluaren ziurtagiri akademikoa edo fotokopia

ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 		 konpultsatua, edo, hala bada, tituluaren emate-eskubideak

Errege Dekretua), Master Titulu Ofiziala (urtarrilaren 	 	ordaindu izanaren ziurtagiria.

21eko 56/2005 Errege Dekretua), ikerketarako

nahikotasuna edo baliokidea den beste edozein agiri

izateagatik, baldin eta ez badira irakaskuntzako funtzio

publikoan sartzeko bete beharreko baldintza.	1,000

II.2.2. Doktore titulua izateagatik	1,000	Doktore tituluaren ziurtagiri akademikoa edo fotokopia

		konpultsatua, edo, hala bada, tituluaren emate-eskubideak

		ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko

		Aginduaren arabera (uztailaren 13ko BOE).

II.2.3. Doktoregoan aparteko titulua ateratzeagatik	0, 500	Hori ziurtatzeko agiria.

II.3. Beste unibertsitate-titulazio ofizial batzuk

(irakasle funtzio publikoan sartzeko baldintza moduan

ez badira alegatu)

II.3.1. Lehen zikloko titulazioak:		Dagokion tituluaren ziurtagiri akademikoa edo fotokopia

Diplomatura, Ingenieritza Tekniko, Arkitektura 		 konpultsatua, edo, hala bada, tituluaren emate-eskubideak

Tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu 		 ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko

bakoitzeko, eta Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritzaren 		Aginduaren arabera (uztailaren 13ko BOE). Lehen zikloari

baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik.	1,000	 dagozkion ikasketen kasuan, ikasketa horiek gainditu izanaren

		ziurtagiri akademikoa.

B taldeko irakasle funtzionarioen kidegoetarako

izangaien kasuan, ez dira atal honetan baloratuko

izangaiak aurkeztu duen mota horretako lehen

titulua edo ikasketak.

II.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:		Dagokion tituluaren ziurtagiri akademikoa edo fotokopia

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritzaren baten 		 konpultsatua, edo, hala bada, tituluaren emate-eskubideak

bigarren zikloari dagozkion ikasketengatik, edo legez, 	 	ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren

ondorio guztietarako, horien baliokidetzat jotako 		 8ko Aginduaren arabera (uztailaren 13ko BOE)

titulu bakoitzeko.	1,000

II.4. Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Berariazko 		 Dagokion tituluaren ziurtagiri akademikoa edo fotokopia

Lanbide Heziketaren titulazioak:		konpultsatua, edo, hala bada, tituluaren emate-eskubideak

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musika Kontserbatorio 		 ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko

Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek 		 Aginduaren arabera (uztailaren 13ko BOE)

ematen dituzten Araubide Bereziko titulazioak, baita

Berariazko Lanbide Heziketarenak ere, irakaskuntzako

funtzio publikora sartzeko baldintza gisa alegatu ez

badira edo alegatutako titulua eskuratzeko beharrezkoak

izan ez badira, jarraian esaten den eran baloratuko dira.

a) Musika eta Dantza titulu bakoitzeko	0,500

b) HEOko maila aurreratuaren ziurtagiri edo horren 	0, 500

baliokide bakoitzeko

c) Arte Plastiko eta Diseinuko Goi Teknikari 	0,200

titulu bakoitzeko

d) Lanbide Heziketako Goi Teknikari titulu bakoitzeko	0, 200

e) Goi-mailako Kirol-Teknikari titulu bakoitzeko	0,200

II.5. Etengabeko prestakuntza:		Dagokion organismoak edo ikastetxeak emandako ziurtagiria,

Gainditutako etengabeko ikaskuntzari buruzko eta 		 kredituen edo kurtsoak irauten duen-orduen kopurua espresuki

hobekuntza-ikastaro bakoitzeko, aukeratzen den 		 jasotzen duena. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, ez da atal

espezialitateari edo eskola-antolamenduari, hezkuntzari 	 	horretan puntuaziorik lortuko.

aplikatutako teknologia berriei, didaktikari, 		 Etengabeko prestakuntza-planaren barruan dauden edo

psikopedagogiari edo hezkuntzaren soziologiari 		 hezkuntza-administrazioak onetsita dauden jarduerei dagokienez,

lotutakoak eta hezkuntzaren arloan erabateko 		 espresuki jaso beharko da jarduera aipatutako planaren barruan

eskuduntzak dituzten administrazio publikoek 		dagoela edo hezkuntza-administrazioak onetsita dagoela.

edo unibertsitateek deitutakoak; etengabeko

prestakuntza-planean sartuta dauden jarduerak,

hezkuntza-administrazioekin lankidetzan jarduten

duten erakundeek antolatuak, edo tokian tokiko

hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerak.

a) ez 3 kreditu baino gutxiagokoa	0,2000

b) ez 10 kreditu baino gutxiagokoa	0,5000

Musika-espezialitateetarako soilik, era berean

baloratuko dira musika-kontserbatorioek

antolatutako kurtsoak.

(*) Azpiatal honen ondorioetarako, hogei ordu

baino gutxiago ez duten kurtsoak pilatu edo

metatu ahal izango dira, atal honetan zehazten

diren baldintzak betetzen badituzte.

Atal honengatik ez dira inola ere baloratuko

helburutzat titulu akademikoa lortzea

duten kurtsoak.

Oharrak:

II.a.– Hurrengo arauak aplikatuko dira, batez besteko nota kalkulatzeko:

1.– Espedientearen batez besteko nota agertzen duten ziurtagiri akademikoen kasuan, nota hori hartuko da kasu guztietan. Espedientearen batez besteko notarik agertzen ez bada, ordea, batez besteko puntuak kalkulatuko dira ikasgai bakoitza zenbakitan adierazita badago; baina "hitzez" adierazten bada, honako baliokidetzak ezarriz lortuko da batez bestekoa

Nahikoa, Baliozkotua, Gai:	 5 puntu

Ongi: 	 6 puntu

Oso ongi: 	 7 puntu

Bikain: 	 9 puntu

Ohorezko matrikula: 	10 puntu

2.– Irakasgaien arabera antolatutako ikasketa-planen kasuan, honela kalkulatuko da batez besteko nota: irakasgai bakoitzean lortutako noten batura zati egindako irakasgaien kopurua.

Kredituen arabera egituratutako ikasketa-planen kasuan, irakasgai bakoitzari aurreko baremoa aplikatzetik ateratzen den puntuazioa hastatu edo ponderatu egingo da, irakasgaiak duen kreditu-kopuruaren arabera, hurrengo formularen arabera:

	P x NCa

V =	_________

	NCt

V = irakasgai bakoitzean ateratako notaren ponderaziotik datorren balioa.

P = irakasgai bakoitzaren puntuazioa, lehenago aipatutako baremoaren arabera.

NCa = irakasgaia osatzen duten kredituen kopurua.

NCt = ikasketa-plana osatzen duten kreditu guztien kopurua.

Formula hori aplikatzetik ateratzen diren balioak batu egingo dira, eta emaitza hori izando da batez besteko azken nota.

3.– Espediente akademikoan hitzezko eta zenbakizko kalifikazioa agertzen baldin badira, zenbakizkoa baino ez da aintzat hartuko. Espediente akademikoan egokitutako edo baliozkotutako ikasgaiak edo kredituak agertzen baldin badira, ikasgai horietan lortutako puntuazioa egiaztatzeko ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da. Aurkezten ez bada, izangaiak "nahikoa" kalifikazioa atera zuela joko da. Titulazioa egokitze-kurtsoaren bidez lortu bada, kurtso horretako ikasgaien kalifikazioak ere hartuko dira kontuan.

Onartutako irakasgai eta kredituek, kalifikaziorik ez badute, ez dira espedientean sartuko.

4.– Bakoitzaren egiaztagiri akademikoa igortzen ez den kasuetan eta, haren ordez, tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiriarena aurkezten denean, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko BOE), izangaiak batez besteko notan "nahikoa" lortu zuela iritziko zaio.

5.– Atzerriko titulu homologatuei ere aplikatuko zaizkie irizpideok, eta horien ziurtagiri akademikoa zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztu beharko da.

II.b.– Titulazioak atzerrian eskuratu baldin badira, dagokion homologazioa aurkeztu beharko da, urtarrilaren 16ko 89/1987, eta urtarrilaren 29ko 104/1988 Errege Dekretuek ezarritakoarekin bat etorriz, edo bestela, aintzatespena, 89/488/EEE zuzentarauak eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak ezarritakoaren babesean, aplikatzekoak diren neurrian.

II.c.– II.4.b) atalean aipatzen den merezimendua baloratzeko, Hizkuntza Eskola Ofizialen hizkuntza-irakaskuntzen baliozkotzeak hartuko dira kontuan, 1990eko maiatzaren 16ko MAren bidez onartu baitziren.

II.d.– Ez dira inola ere baloratuko helburutzat gradu ondoko titulu akademiko, master edo bestelako titulazio bat lortzea duten kurtso edo ikasgaiak. Halaber, ez dira baloratuko helburutzat Espezializazio Didaktikoaren titulua edo Pedagogia-Egokitzapenaren ziurtagiria lortzea duten kurtso edo jarduerak.

III. BESTE MEREZIMENDU BATZUK	PUNTUAK	III. BESTE MEREZIMENDU BATZUK

(gehienez 2,000 puntu)		(gehienez 2,000 puntu)

III.1. Izaera didaktiko edo zientifikoko 		 Argitalpenetako aleak.

argitalpenengatik, baldin eta nahi den 		Euskarri berezietan argitaratutako materialei dagokienez,

espezialitatearekin zerikusirik badute:		hala nola bideoak, CD-ROM, etab., argitalpen horiekin batera

		egon daitezkeen dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko

Egilearengatik	0,5000	dira (karatulak, helburuak eta edukiak azaltzen dituzten

		liburuskak, inprimaketak, etab.).

Egilekide edo egile-taldearengatik	0,2500	Formato elektronikoan besterik ematen ez diren argitalpenen

		kasuan, txosten ofiziala aurkeztuko da, eta bertan organismo

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak xedatutakoari 		 jaulkitzaileak ziurtatuko du argitalpena datu-base bibliografikoan

jarraiki, ISBN zenbakia behar duten eta hura 		 azaltzen dela. Dokumentu honetan honako hauek adieraziko

ez duten argitalpenak ez dira baloratuko 		dira: datu-basea, argitalpenaren izenburua, egileak, aldizkaria,

ezta egilea argitaratzailea den argitalpenak ere.		 liburukia, urtea eta hasierako eta bukaerako orria.

III.2. Gorputz Hezkuntzako espezialitaterako soilik.		 Eskumena duen organismoaren ziurtagiria, "Goi-mailako

Irailaren 19ko 1467/1997 Errege Dekretuaren arabera, 		 kirolari" kalifikazioa espresuki jasotzen duena.

"Goi-mailako kirolari" kalifikazioa izateagatik.	0, 4000

Oharrak:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik benetan osatutako merezimenduak bakarrik barematuko dira.

Bigarrrena.– Beste autonomia erkidegoetako hizkuntzetan idatzitako dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik batera itzulita aurkeztu behar dira, baliozkoak izan daitezen. Atzerriko hizkuntzen kasuan, zinpeko interpreteak itzuli beharko ditu dokumentuak.

II. ERANSKINA
Ikasgai zerrendak
– ESPEZIALITATEA: LEHEN HEZKUNTZA:

2007ko martxoaren 12ko ECI/592/2007 Aginduaren eranskina. Agindu horren bidez onartzen da Maisu-Maistren Kidegoen Lehen Hezkuntzaren espezialitaterako sartzeko prozeduak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozesuak arautu behar dituzten gai-zerrendak, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak araututakoak.

(2007ko martxoaren 15eko BOE)

Gai-zerrenda honi, hurrengo 6 gaiak gehitu behar zaizkio:

26. Euskal Hizkuntza eta Literaturaren arloa Lehen Hezkuntzan: ikuspegia eta ezaugarriak. Helburuak, edukiak, eta ebaluazio-irizpideak.

27. Oinarrizko trebetasunak garatzea euskaraz: ahozkoaren ulermena, irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena. Ikasteko metodoak eta estrategiak. Ahozko eta idatzizko testu desberdinak ulertu eta sortzeko teknikak eta estrategiak.

28. uskal literatura eskolaren testuinguruan. Lehen Hezkuntzari aplikatutako literatur adierazpenik garrantzitsuenak: haur literatura, literatura herrikoia eta literatura garaikidea. Eskola-liburutegia baliabide didaktiko gisa literatur hezkuntzan.

29. Natura eta gizarte-ingurunearen ezagutza. Euskal Herriaren gizarte- eta kultur dimentsioa: euskal hizkuntzaren komunitatea eta oinarrizko kultur ezaugarriak.

30. Euskal Herriaren etapa eta gertakizun historikoak. Ahozko eta idatzizko dokumentuak eta gertakari horiei buruzko hondakin materialak.

31. Kultura eta artea Euskal Herriaren kultur adierazpena diren aldetik. Folklorea eta bere aplikazio didaktikoak. Musika-pasarteen selekzioa eta artearen eta euskal kulturaren beste lan batzuk.

– ESPEZIALITATEAK: HAUR HEZKUNTZA / MUSIKA / INGELESA / HB PEDAGOGÍA TERAPEUTIKOA / HEZKUNTZA BEREZIA / HB ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA:

1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina. Agindu horren bidez onartzen dira Maisu-Maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko prozedurak, espezialitate berriak eskuratzeko prozesuak eta zenbait espezialitatetarako mugikortasuna arautu behar dituzten gai-zerrendak, ekainaren 4ko 850/93 Errege Dekretuak araututakoak.

(1993ko irailaren 21eko BOE)


Azterketa dokumentala