Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2007ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1200

LEHIAKETA, Harlax aldizkariaren argitalpenari dagokiona.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: E-016/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Harlax aldizkaria argitaratzea.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

d) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez ere: 38.000,00 euro.

5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18, eta interneteko atari hau: www.ej-gv.net.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) E-posta: contratacion@utap.ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007-03-12.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko martxoaren 13a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a), b), c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2007-03-20.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Erandio, 2007ko urtarrilaren 29a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala