Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2007ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1199

EDIKTUA, 95/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu den prozeduran ebazpena eman da; honela dio hitzez hitz:

127/06 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2006ko urriaren 27a.

Nik, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko (Bizkaia) epaile naizenak, ikusiak ditut ondoko autoak: ondasun komun bat banatzeko egintzaz baliatzeari dagokionez, Antonio Gabiola Larrinagaren eta jaraunsleen eta jaraunspen jasogabearen aurka, Pedro Maria Luengo prokuradoreak ordezkaturik, José Ignacio Olaortua Laspra letratuak lagundurik Nemesio Cortabitarte jaunak eta M.ª Begoña Mendezona andreak eskaturik bideratutako judizio arrunteko 2006ko 95 zenbakidun autoak, alegia.

EPAITZA

Antonio Gabiola Larrinagaren aurka, Nemesio Cortabitartek eta M.ª Begoña Mendezonak aurkeztutako demanda osorik onartzen dudanez gero, finkei doakienez desegindakotzat jotzen dira ondasun-erkidegoak, zatiezina izatea eta enkante publikoan saldu beharra deklarazten dira, jabekideen artean banatuz ondoko landa-finken balioa:

1.– Lekeitioko Junquera parajean kokaturiko mahastia, landa-lurra; Markinako Jabetza Erregistroan inskribatua, 137 liburukia, 26 liburua, 190 folioa, 1623 zenbakidun erregistro-finka.

2.– Lekeitioko Junquera parajean kokaturiko mahastia, landa-lurra; Markinako Jabetza Erregistroan inskribatua, 137 liburukia, 26 liburua, 194 folioa, 1624 zenbakidun erregistro-finka.

Jakinaraz bedi epai hau legezko eran, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean. Ebazpena jakinarazten denetik harako 5 eguneko epean, epaitegi honetan aurkeztuko beharko da errekurtso hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Antonio Gabiola Larrinaga dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2007ko urtarrilaren 31.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala