Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2007ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1195

25/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, N-1 errepideko 446 K.P.an Villabonako lotunearen proiektuaren 4. proiektu osagarria (Gasteiz-Irun norabidean, N-1 errepideko 442, 450 K.P.ko lur-erauzketaren ezpondan izandako lerradura egonkortzea) burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako diputatuak 2006ko apirilaren 25ean emandako Foru Aginduaren bidez, nahitaezko desjabetzea hastea erabaki zen, "N-1 errepideko 446 K.P.an Villabonako lotunearen proiektuaren 4. proiektu osagarria (Gasteiz-Irun norabidean, N-1 errepideko 442, 450 K.P.ko lur-erauzketaren ezpondan izandako lerradura egonkortzea)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak hartzeko, eta hasiera batean jendaurrean jarri zen espedientea. Ondoren, 2006ko irailaren 26an Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio-espedientean adierazten denez, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Proiektu honek irtenbidea ematen dio Arratzainera joateko bide-zatian dagoen ezponda egonkortzeko arazoari. Izan ere, lur-jauziak izan dira N-1 errepideko 446 K.P.an Villabonako lotunea eraikitzeko lanetan egiten ari diren lur-erauzketak direla medio. Ezegonkortasun horrek lur-jauzi gehiago ekar ditzake bidean, N-1 errepidean eta Arratzain baserrian bertan. Beraz, beharrezko eta premiazkoa da erasandako lurrak lehenbailehen hartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko otsailaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, N-1 errepideko 446 K.P.an Villabonako lotunearen proiektuaren 4. proiektu osagarria (Gasteiz-Irun norabidean, N-1 errepideko 442,450 K.P.ko lur-erauzketaren ezpondan izandako lerradura egonkortzea) burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela adieraztea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko otsailaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala