Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ipar Kutxa Rural
937

IRAGARKIA, Ohiko Biltzar Nagusirako dei egiten duena.

Ipar kutxa rural, S. Coop. de Crédito-ren Kontseilu Artezkariak, Baltzu Estatutuei eta indarreko legeei jarraituz, Ohiko Biltzar Nagusira deitzen ditu bere bazkideak. Biltzarra 2007ko otsailaren 24an —larunbata— egingo da Euskalduna jauregian (Abandoibarra kalea, 4, Bilbao), goizeko 11:30ean lehenengo deialdian; eta egun eta leku beretan ordu erdi geroago —12:00etan— bigarren deialdian. Hona hemen

GAI ZERRENDA

1.– Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito eta Bateraturiko Taldearen urteko kontuak eta kudeaketa Txostena aztertu eta onartzea. Kontseilu Artezkariak garatutako kudeaketa onartzea eta Kontuhartzaileen txostenak irakurtzea. Guzti hori, 2006ko ekitaldiari dagokionez.

2.– Gaindikin Garbiak banatzeko proposamena.

3.– Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito eta Bateraturiko Taldearen kontuetarako Kontuhartzaileak berrizendatzea 2007. ekitaldirako.

4.– Kontseilu Artezkariaren proposamenak eta txostenak.

5.– Iradokizunak eta galderak.

6.– Biltzar Nagusian hartutako erabakiak osotu, konpondu, interpretatu, garatu eta, kasua balitz, teknikoki aldatzeko baimena ematea Kontseilu Artezkariari, erabakiak argitara emateko behar diren ahalmenak eskuordetuz.

7.– Biltzarreko Agiria irakurri eta onartzea; edo, kasua balitz, bi bazkide izendatzea berau sinatzeko.

Deialdi honetatik aurrera, edozein bazkidek azter ditzake, sozietatearen egoitzan, 2006ko ekitaldiari dagozkion agiriak: Urteko Kontuak; Kudeaketa Txostena; Gaindikin Garbien Banaketa Proposamena; Kontuhartzaileen Txostena, bai Ipar Kutxa Rural S. Coop de Créditori soilik dagokiona, bai Ipar Kutxa Talde Bateratuari dagokiona; eta Gai Zerrendaren 4. puntuari dagozkion txosten eta proposamenen testu osoa. Agiriok eskuratzeko edo doan igortzeko eska daiteke.

Ekitaldi horretan parte hartu ahal izateko, bazkide izaera frogatzen duten agiriak eta NANa aurkeztu beharko dira.

Bilbao, 2007ko otsailaren 5a.

Lehendakaria,

JUAN URIARTE CEARRETA.


Azterketa dokumentala