Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
933

IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak hartutako erabakia jakinarazteko. Erabaki horren bidez itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasiera ematen zaio behean zehaztutako zehapen-prozedurari.

Erabaki horren jakinarazpena interesdunari helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakin dezan azaltzen da jendaurrean hori guztia, jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau ohartarazten zaio:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea dauka espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), bere defentsarako egokitzat hartzen dituen arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituen bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

Izen-abizenak Espediente Urratze Erabakiaren Urratutako artikulua

zenbakia eguna eguna

Nombre y apellidos N.º exp. Fecha infracción Fecha acuerdo Art. infracción

Guezuraga Landeta, D. PM 66/06 2006-06-08 2006-11-15 198/2000 Dekretua, 3., 4. eta 13. artikuluak;

6/1998 Legea, 20.1 artikulua.

Art. 3, 4 y 13, D. 198/2000.

Art. 20.1, Ley 6/1998.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 9a.

Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala