Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
932

IRAGARKIA, «Zagorvi, SL» merkataritzako sozietateari (Azken helbide ezaguna: Sierras Alavesas kaleko 18ko beheko solairua - 01002 Vitoria-Gasteiz-Araba; IFZ: B/01282037) Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2006ko urriaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, zehapen-espedientea ireki zitzaion sozietate horri, Vitoria-Gasteizko Jesus Zerbitzarien kaleko 7an dagoen etxebizitzan egindako berokuntza, girotze eta ur bero sanitarioko instalazioa dela-eta.

Espedientearen erreferentzia: SEG/0114/2005.

Zagorvi, SL merkataritza-baltzuari bere azken helbidean —Jesusen Zerbitzariak kaleko 18 zenbakiko behealdea, 01012 Vitoria-Gasteiz— jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren, argitaratzen da iragarkia hau.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den epe hori baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean amaituko da, beti ere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. idatz-zatietan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan izena («Zagorvi, S.L.» IFK: B/01282037), espedientearen zenbakia (SEG/0114/2004), eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Zehapena adierazitako borondatezko epe horretan ordaindu ezean, behartze-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 15a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala